David López.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 30 iraila, 2022

Sisteplant lanean ari da robot autonomo eta adimendunen belaunaldi berri bat sortzeko

Gero eta autonomia handiagoa izango dute datuak biltzeko, analisiak egiteko eta erabakiak hartzeko pertsonen esku-hartzerik gabe
-

Historikoki Euskadin nagusi izan den ekosistema industrialean mantenimendu industriala ere sektorearen partetzat har liteke, edozein euskal enpresaren egunerokoan duen presentziagatik eta garrantziagatik. Esaterako, testuinguru horretan egongo lirateke automobilgintzako lantegi bat, gas lantegi bat nahiz lantegi petrokimiko bat, hiruretan daudelako hainbat arrisku euren instalazioen mantenimenduaz arduratzen diren profesionalen osasunerako. Hain zuzen, segurtasun eta mantenimendu industrialaren testuinguru horretan dihardu lanean Sisteplant-ek, robot autonomo eta adimendunak sortzeko proiektu batean. Robot horiek aukera emango dute ez bakarrik horrelako lanak euren gain hartu eta arriskuak gutxitzeko, baizik eta baita ere ikusizko ikuskaritza zehatzak egin eta haien bidez anomaliak detektatzeko, eta beren kabuz pentsatzeko zein den anomalia hori konpontzeko modu aproposena. Halaxe azaldu du konpainiako Berrikuntza arloko zuzendari David Lópezek.

Hau ez da fikzioa, baizik eta Adimen Artifizialarekin estuki lotua dagoen zerbait…

Halaxe da, zerikusia du Adimen Artifiziala (edge computing) bezalako teknologia berriekin eta, orobat, beste teknologia helduago batzuk integratzearekin, hala nola mantenimenduaren kudeaketako softwarea. Robotak ez dira mugatuko gizaki batek programatutako zeregin errepikakorrak egitera, gero eta autonomoagoak izango baitira datuak biltzeko, analisiak egiteko eta erabakiak hartzeko pertsonen esku-hartzerik gabe. Eta hori guztia zor diogu Adimen Artifizialari eta besteak beste Edge teknologiari. Gainera, gai izango dira elkarren artean koordinatu eta atazak banatzeko, informazioa trukatzeko eta taldean lan eginaz euren eraginkortasuna optimizatzeko. Eta pertsonentzako arriskuak murriztuko dituzte, euren gain hartuko baitituzte langileen segurtasun eta osasunerako arriskutsuak diren giroetan egin beharreko operazioak.

Zergatik abiarazi duzue proiektu hau orain?

Gure asmoa delako Industriaren etorkizuneko premiei aurrea hartzea; are gehiago, premia horiek sorrarazi nahi ditugu, gero konponbidea prest izanik praktikan jartzeko. Betiere teknologiaren erabilpena ikuspegi humanista batetik ulertuz: robot autonomo eta malgu hauek pertsonen lan egiteko modua hobetuko dute, pertsonen integritaterako arriskutsuak diren atazak egingo dituztelako (giro toxikoak, altuerako lanak, espazio itxietan egin behar direnak…), eta gai izango dira gizakion gaitasunak indartzeko, esaterako ikusi eta entzun ezin ditugunak ikusi eta entzuteko… Funtsean, gure bost zentzumenak iristen ez diren lekuetara iristeko.

Askotan esaten da robotikaren esparruak eboluzionatu egin behar duela, hau da, egunerokotasunean ikusten ditugun robotetatik errutinazkoak ez diren ekintzetarako gai izango diren robotetara igaro beharra dagoela… Zeintzuk dira ekintza horiek?

Robotak gai izango dira euren ingurunea eta testuingurua interpretatzeko. Gaur egun gizakiek programatzen dituzte robotak, baina etorkizunean eurek programatuko dute beren burua testuinguruaren arabera, eta testuingurua kontuan izanik, gai izango dira euren jokabidea aldatzeko gizakiaren esku-hartzerik gabe.

Jar ezazu adibide bat…

Hauxe da gure “ametsa”: robot bat motor baten parean jartzen da, bibrazioak aztertzen ditu eta anomalia bat detektatzen du. Orduan, motorraren eta bere ingurunearen funtzionamendu-parametroak aztertzen ditu, arrazoia zehazten du eta esku-hartze bat agintzen du… Edo ikuspegirik futuristena hartuz gero, berak gauzatzen du esku-hartze hori. Baina horretarako teknologiak asko eboluzionatu behar du. Momentuz hori ez da posible.

Gaur egun robotak gai dira erabakiak beren kabuz hartzeko?

Dagoeneko hartzen dituzte erabakiak. Adibidez, ontziratze linea batean, gai dira akats bat detektatu eta pieza hori erretiratzeko. Erabaki algoritmikoak dira: “Hau gertatzen bada, hau egin behar da”. Erabakitzeko arau sinpleak dira.

Ez duzue nahi proiektu hau (RBOT) laborategiko proiektu soil bat izatea. Zer esan nahi duzu?

Esan nahi dut teknologia joko-zelai erreal eta errealistetan garatu nahi dugula, zeharo kontrolatuta ez dauden produkzio-inguruneetan. Kontua da ikuspegi hori aplikatuz gai izango garela gure konponbidea modu zehatzagoan probatzeko, laborategi batean aurkituko ez genituzkeen zailtasunak eta erronkak aurkituko ditugulako. Horretarako partner industrialak dauzkagu, gure teknologia ezartzeko aukera emango diguten benetako lantegiak.

Noizko lehen erabilpen kasua? Zein sektore/enpresatan izango da?

2023an erabilpen-kasu zehatz bat abiarazi nahi dugu automobilgintzaren sektorean, estanpazio eta soldadura prozesu batean. Ikuskapen bisualeko aplikazioekin hasiko ginateke, eremu baten garbiketaren edota segurtasun elementuen gainbegiraketarekin, stock-aren kontrolarekin, etab. Sisteplant-ek adimenaren geruza (softwarea) jarriko du, eta robot fisikoa, berriz, robotika aurreratuko bazkide teknologiko batek.

Robotak pertsonen ordez. Horra alor honetako eztabaida etikoa. Zer iritzi duzu horri buruz?

Robotek ez dute lana mehatxatzen. Hain zuzen, pertsonako robot gehien dituzten herrialdeek (Japonia, Hego Korea edo Alemania) % 5etik beherako langabezia-tasak dituzte. Kontua da lana eraldatu egin behar dela: robotizazioak lan mota berriak sortzen ditu, kualifikatuagoak. Hasieran robotak betetzen duen lanpostua galdu egiten da, baina ondoren berreskuratu egiten da, beste bat edo batzuk sortzen direlako. Ongi aplikatutako robotizazioa lagungarri da enpresen lehiakortasuna handitzeko, eta lehiakortasun horrek lan gehiago sortzen du. Berrelikatze  positiboko begizta bat da.

Zein iritzi duzu “automatizatzeagatik automatizatzearen” joeraz?

Enpresa bateko zuzendaritza-karguek konpainia robotizatzea erabakitzen dute hazi egin nahi dutelako. Enpresaren hazkundeak berekin ekarriko duelako lana ugaritzea. Baina kontuz! Kontua ez da “automatizatzeagatik automatizatzea”. Kontuz ibili behar da prozesuen automatizazioari buruzko erabakiak hartzean. Optimoki automatizatutako prozesu bat diseinatzeko ongi ezagutu behar dira etapa guztiak, eta eraginkortasunean nahiz kalitatean izan ditzakeen arriskuak. Horregatik, Toyota enpresak, adibidez, prozesua “eskuz” egiten ikasten du lehenbizi, eta xehetasun guztien ezagutza barneratutakoan, sekuentzialki automatizatzen du. Eta behin automatizatutakoan, perfekzionatu eta hobetu. Lan horiek pertsonek egin behar dituzte, ez robotek.

 

 

Lotutako albisteak

Seigarbost,  hondakinen  edukiontzietan  sarraila  adimendunak  eskaintzen  dituen  Gipuzkoako  ETEa
17/02/2026 I+G+B

Seigarbost, hondakinen edukiontzietan sarraila adimendunak eskaintzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotze-proiektua indartzeko

SEIN,  urtean  industriako  hornikuntzen  43.000  eskari  kudeatzen  dituen  ETEa

SEIN, urtean industriako hornikuntzen 43.000 eskari kudeatzen dituen ETEa

Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu Euskadiko trakzio-enpresa nagusientzat

Proinac,  automatizazioaren  aldeko  apustua  egiten  duen  ingeniaritza  akustikoa

Proinac, automatizazioaren aldeko apustua egiten duen ingeniaritza akustikoa

Erandioko ETEak SPRI Taldearen industriako zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso du.

Eralki  Engineeringek  bibrazio-makineriaren  diseinuan,  fabrikazioan  eta  ezarpenean  oinarritutako  industria-eredua  sendotu  du

Eralki Engineeringek bibrazio-makineriaren diseinuan, fabrikazioan eta ezarpenean oinarritutako industria-eredua sendotu du

Gipuzkoako enpresak solidoen manipulaziorako neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu, bere prozesuen digitalizazio integralaren bidez.

Amebi:  “Erabakiak  hartzeko  bilerak  nolakoak  izango  lirateke  proposamenen  eragina  denbora  errealean  ikusiko  balitz?”

Amebi: “Erabakiak hartzeko bilerak nolakoak izango lirateke proposamenen eragina denbora errealean ikusiko balitz?”

Gipuzkoako startupak optimizatu egin du bere Erabakiak Hartzeko Sistema Digitala, Axon, zer gertatuko den aurreratzen duen eta erabakiak automatizatzen dituen eredu digitala. Bertsio berriak abiadura eta zehaztasuna hobetzen ditu, eta simulagailuak ditu, Zuzendaritzaren arloak agertokiak probatu ahal izan ditzan exekutatu aurretik.

2.0  web-etik  adimen  artifizial  sortzailera:  hamarkada  bat  baino  gehiagoko  bilakaera    donosTIK-en

2.0 web-etik adimen artifizial sortzailera: hamarkada bat baino gehiagoko bilakaera donosTIK-en

Donostiako enpresak marketin digitala, prestakuntza eta prozesuen automatizazioa uztartzen ditu, enpresa txiki eta ertainei zein profesionalei beren eraldaketa teknologikoan laguntzeko.

Procesim,  ETE-en  administrazio-zereginak  automatizatzen  dituen  startupa

Procesim, ETE-en administrazio-zereginak automatizatzen dituen startupa

Urtebete eta apur bat gehixeagoko enpresak fakturak prozesatzeko sistema integralak edo bezeroen arretarako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Wrappers  AI,  adimen  artifiziala  ETE-entzat  egokitzen  duen  startupa
19/01/2026 Ekintzailetza

Wrappers AI, adimen artifiziala ETE-entzat egokitzen duen startupa

Bizkaiko enpresak ezagutza teknikorik behar ez duen plataforma intuitiboa eskaintzen du

Bombas  Trief,  industria  digitalizatu  bihurtutako  tailerra

Bombas Trief, industria digitalizatu bihurtutako tailerra

Erandioko enpresak SPRI Taldearen hainbat dirulaguntza baliatu ditu bere modernizaziorako

Aston  &  Wolf:  “Teknologia  jada  ez  da  tresna  bat  bakarrik,  gure  DNA  da”

Aston & Wolf: “Teknologia jada ez da tresna bat bakarrik, gure DNA da”

Turismo-ostatuak kudeatzen dituen Bilboko enpresak bere software-soluzioak garatu ditu profesionalizatzeko beharra duten beste kudeatzaile edo jabe batzuen kudeaketa eta esperientzia optimizatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.