RK Solutions-eko ekipoa.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 1 abendua, 2025

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.
-

RK Solutions Gernika-Lumoko enpresa duela 19 urte sortu zen informatikako denda gisa, baina Euskadiko ETE-entzako softwareen hornitzaile nagusia bihurtu da. Azken lau urteotan lau langiletik 80ra igaro da eta fakturazioa zortzi aldiz handitu da, urte honetarako aurreikusten diren ia bost milioi eurora arte. Enpresak SPRI Taldearen Hazinnova eta Enpresetako Zibersegurtasuna programen dirulaguntzak jaso ditu.

2008an Gernika-Lumoko zentroan bi bazkidek ireki zuten informatikako denda batetik sortu zen enpresa. Horietako bat RK Solutionsen egungo CEOa da, John Pollock. Dendako lanaren ondorioz fakturazio-software bat erabili behar izan zuten.  “Merkatuko softwareak ulertzeko zailak zirela ikusi genuen eta bat sortu genuen, erabiltzeko erraza izan zedin. Gero, saltzen hasi ginen”, azaldu du CEO eta sortzaileak.

Enpresen eboluzioa ez zen ia aldatu 2021era arte, lau langile baitzituzten plantillan. Baina jauzi handia orduan iritsi zen, TicketBAI araudia indarrean sartu zenean. Araudiak homologatutako software batekin fakturatzera behartzen ditu enpresak eta autonomoak, ogasunei automatikoki bidaltzeko. “Aukera ikusi genuen, kudeaketa-softwarea homologatu genien TicketBAIri aplikatzeko eta 2021ean merkaturatzen hasi ginen. Urte horren amaieran, 16 kideko taldea genuen dagoeneko”.

Hazkundea izugarria izan da ordutik. 80 langile eta zazpi bulego dituzte egun: nagusia Gernika-Lumon eta besteak Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Valentzian, Zaragozan eta Murtzian.

RK Solutionsek 3.000 bezero baino gehiago ditu dagoeneko eta egunean 80.000 faktura baino gehiago prozesatzen ditu, bai Euskadiko ogasunetan, bai Espainiako Zerga Agentzian. Edozein sektorerentzako softwareak dira bere zerbitzu nagusiak, besteak beste, ostalaritzarentzat, saltokientzat, autoen tailerrentzat, autonomoentzat eta ETE-entzat orokorrean. “Edozein sektorerentzako softwarea eskaintzen dugun bakarrak gara”. Fakturez gain, ordutegiak fitxatzeaz –”aurki derrigorrezkoa izango da Euskadiko eta Espainiako edozein enpresarentzat”-, aurrekontuez, albaranez edo bezeroen fitxez arduratzen da.  “Ahaztutako jendearentzako soluzioa gara. Eta aholkularitzei bezero guztientzako soluzio perfektua eskaintzen diegu. 24 orduz eta zazpi egunez eskaintzen dute laguntza, “arreta pertsonalizatuarekin. Ez dago robotik, pertsona batek erantzungo dizu beti”.

Gainera, enpresak beste helburu bat du. Urtarrilaren 1etik aurrera, zergak AEATen ordaintzen dituzten Espainiako enpresari guztiek VERI*FACTU araudiarekin fakturatu beharko dute. “3,2 milioi enpresako merkatua da eta horrekin hazteko aukera handiak ditugu”.

Aurten, 5 milioi euroko fakturaziora iritsiko dira, hau da, duela lau urte baino zortzi aldiz gehiago, orduan 600.000 euro inguruko fakturazioa baitzuten urtean. I+G gakoa da RK Solutionsentzat eta iaz negozioaren % 30 bideratu zuen soluzio berrien garapenera.

Enpresak SPRI Taldearen Hazinnova programaren dirulaguntzak jaso ditu eta prozesuen barne-kudeaketarako eta zibersegurtasun-programarako erabili ditu, ISO bat lortu ahal izateko.

Talentua da bere bereizgarrietako bat “baina ez erakartzea eta atxikitzea soilik, baita sortzea ere”. Horretarako, barne-prestakuntzarako planak ditu. “Pertsona bakoitzaren gaitasunik handienak bilatzen ditugu. Guztiok dugu talenturen bat eta hori bilatzen dugu hona etor dadin, Gernika-Lumora. Lekuz aldatzeko aukera izan dugu, baina hemen gelditu gara eskualdeari behar duen bultzada emateko”. Urriko azken astelehenean, Gernika-Lumoko jaiegunean, udalaren aitortza jaso zuten udalerrian errotuta egoteagatik.

Izatez, inbertsio-erronda bat itxi dute Ubai Faktoria elkartearekin. Elkarte horrek Urdaibaiko enpresari garrantzitsuenak biltzen ditu (Albacora, Artike Investments, Barna, Egoin, Ebaki, Echebastar eta Maier). “Gure enpresan inbertitzeko elkartu dira. Badago aukera Gernikaren moduko udalerri batetik ekintzailetzan eta berrikuntzan jarduteko”.

Etorkizuneko erronka da Espainian hazten jarraitzea La Manzana softwarearekin. “Software osorik ez duten negozioetara erakarri nahi ditugu eta enpresa txikientzako soluziorik errazena eta gertukoena izan nahi dugu”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.