Berrikuntza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 30 Azaroa, 2018

Modela, adimen artifiziala oinarri duen euskararako lehen itzultzailea

Aitzindaria da proiektua ikaskuntza neuronalaren erabileran
-

 

Aitzindaria da proiektua ikaskuntza neuronalaren erabileran

 

Erabilgarri dago jada Modela gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa, Euskal Herriko lau teknologia-zentrok, EHUk eta itzulpen-enpresa batek sortua. Deep learningeko teknologiak ditu oinarri sistema berritzaile horrek, eta Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen laguntza jaso du, ikerketari laguntzeko Elkartek programaren bidez.

 

Aurrekaririk gabeko jauzi kualitatiboa da Modela euskararentzat hizkuntza-teknologiei dagokienez. Orain arte, oso mugatuak ziren itzulpen automatikoko sistemak, eta emaitzek ez zituzten behar bezala islatzen euskararen ezaugarri morfologikoak. Baina kalitate eta jariakortasun askoz handiagoko itzulpenak (euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara) egiten ditu tresna berri horrek, ikaskuntza neuronalean oinarritzen diren teknologiak erabiliz. “Orain arte inoiz ikusi gabeko kalitateko itzulpenak egiten ditu euskarara, eta, lehenbizikoz, euskarazko itzultzaile automatiko baten erabilera praktikoaren ateak zabaldu ditu”, adierazi dute proiektuaren arduradunek.

 

Vicomtech, Elhuyar Fundazioa, EHUko Ixa Taldea, ISEA, Mondragon Lingua eta Ametzagaiñaren arteko lankidetza izan du sorburu Modelak. Ikerketa-taldeko kideek diote tresna berri horren helburua ez dela itzultzaile profesionalak ordezkatzea, baizik eta euskarazko eduki berri batzuen sorrera bultzatzea zenbait arlotan. “Oso lagungarria izango zaie euskaraz bizi nahi duten herritarrei eta erakundeei. Itzulpenen kalitateari esker, eguneroko bizimoduan euskaraz komunikatzeko aukera egongo da”.

 

Tresna xume hori erabilita, errazagoa izango da euskaraz jardutea eguneroko bizitzan; adibidez, enpresetako barne-mezuetan, sare sozialetan eta blogen argitalpenetan. Gainera, itzultzaile automatiko berri horrek aukera emango du euskarazko hizkuntza-teknologien garapena bizkortzeko eta beste alor batzuetan aplikatzeko; besteak beste, laguntzaile birtualetan eta datu-azterketan. Erabilgarri dago jada zerbitzua: doako bertsioak hitz-kopuru mugatu bat du hileko, eta ordainpekoak, berriz, tarifa eta pakete pertsonalizatuak eskaintzen dizkie enpresei eta profesionalei.

 

Lotutako albisteak

Osasun-berrikuntza  Europan:  finantzaketa-aukerak  eta  euskal  ekosistemaren  posizionamendua
13/03/2026 I+G+B

Osasun-berrikuntza Europan: finantzaketa-aukerak eta euskal ekosistemaren posizionamendua

Europak azkartu nahi du ikerketa zientifikotik aplikazio klinikoetara eta osasun-sistemetarako soluzioetara igarotzeko trantsizioa, Europako finantzaketa jasotzen duten proiektu motak eta enpresek zein zentro teknologikoek erakutsi behar dituzten gaitasunak berriz definituz.

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Los  donostiarras  ComexSoft  ganan  los  Premios  EmprendeXXI  como  la  start-up  con  mayor  potencial
11/03/2026 Ekintzailetza

Los donostiarras ComexSoft ganan los Premios EmprendeXXI como la start-up con mayor potencial

CaixaBank, a través de DayOne, Enisa, Gobierno vasco y BIC Gipuzkoa han celebrado en Donostia la entrega territorial de estos galardones de referencia para el ecosistema emprendedor vasco.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Euskadiko  ETEek  AAren  aldeko  apustua  bizkortu  dute,  Eusko  Jaurlaritzak,  IndesIAk  eta  BAICek  bultzatutako  prestakuntza-programaren  ondoren

Euskadiko ETEek AAren aldeko apustua bizkortu dute, Eusko Jaurlaritzak, IndesIAk eta BAICek bultzatutako prestakuntza-programaren ondoren

80 enpresa baino gehiagok erakutsi zuten hasieratik interesa ekimenarekiko, euskal enpresa-sarean AArekiko gero eta eskaera handiagoa dagoela agerian utziz

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.