Cristina Oyón.
Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 12 Azaroa, 2018

20 adituen taldeko euskal ordezkariak Europako industriak etorkizunean arrakasta izateko faktoreak aurkeztu ditu Bruselan

Europako industriak balio gehigarri handiko produktu sofistikatuen ekoizpenean duen lidergoa sendotzeko beharrarekin lotutako bost faktore aurkeztu ditu SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradunak
-

 

Europako industriak balio gehigarri handiko produktu sofistikatuen ekoizpenean duen lidergoa sendotzeko beharrarekin lotutako bost faktore aurkeztu ditu SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradunak.

 

Urte honen hasieran hautatu zuten Cristina Oyón 20 adituen taldeko kide izateko. Talde horrek aholkuak ematen dizkio Batzordeko zuzendariordetzari High Level Industrial Roundtable ‘Industry 2030’ delakoaren barruan

 

2030eko Europako Estrategia Industrialari buruz aholku emateko Europako Batzordeak hautatu dituen 20 adituetako bat da Cristina Oyón euskal ordezkaria, eta Jyrki Katainen zuzendariordeari aurkeztu dizkio Europako industriak arrakasta izateko beharrezkoak diren bost faktoreak. Haren ustez, industriak dagoeneko badituen indarguneetatik abiatuta eraiki behar dira faktore horiek, eta balio gehigarri handiko produktu sofistikatuak fabrikatzen munduko liderra izatea da indargune horietako bat.

 

SPRI Taldearen Ekimen Estrategikoetako arduraduna urte honen hasieran hautatu zuten 20 adituen taldeko partaide izateko. Taldeak aholku ematen dio High Level Industrial Roundtable ‘Industry 2030’ barneko Batzordeko zuzendariordetzari.

 

Aste honetan Bruselan egindako bileran aurkeztu ditu proposamenak Oyónek, 2018ko otsailean taldea sortu zenetik gaur arte egindako aurrerapenak Jyrki Katainen zuzendariordeari azaldu dizkioten bilera berean.

 

SPRI Taldeko arduradunarentzat oinarrizkoa da gizartearekiko, ingurumenarekiko eta ekonomiarekiko era arduratsuan balioa sortzen duen munduko lider gisa kokatzea Europa.

 

Arrakastarako bost faktoreak

Oyónen esanean, arrakastaren bost faktoreak lortzeko, Europan dagoeneko badauden indarguneetatik abiatu behar da. Zehazki, Europako industria munduko liderra da balio gehigarri handiko produktu sofistikatuak fabrikatzen.

 

Globalizazioaren eta digitalizazioaren eraginez elkarrekintza ekonomikoen eta sozialen ohiko ereduak aldatzen ari diren honetan, Europak aukera bat du industria are gehiago desberdintzeko, teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarrituta; hori da, hain zuzen, arrakastarako lehen faktorea.

 

Oyónek nabarmendu duenez, Europan balio gehigarriko jarduera industrial hori era arduratsuan garatzeko, enpresa-ekosistema justua, lehiakorra eta eraginkorra behar da, eta aukera eman behar du balio gehigarri handiko produktuak prezio lehiakorretan fabrikatzeko eta zerbitzuak ere baldintza horietan emateko. Bigarren arrakasta-faktore hori lortzeko, industria-politika eta lehiakortasuna txertatu behar dira Europako ekimen estrategiko eta politiko guztietan, maila guztietan. Gainera, Europa, estatu eta eskualde mailan txertatu beharko lirateke politika horiek, bai eta balioa sortzeko sare estrategikoetan ere, inbertitutako ahaleginekiko itzulkin kolektiborik handiena eman dezaten.

 

Sare estrategiko horiek mugikortasun jasangarriaren arloan, energia berriztagarrietan, ekonomia zirkularrean, zahartzearen arloan eta ekonomia digitalean gako diren eragileak hartu behar dituzte barnean; lehenespen hori da, hain zuzen ere, arrakastarako hirugarren faktorea.

 

Logika komertzial berriaren arabera produktuez gain soluzioak eskaintzeak gero eta pisu handiagoa duela kontuan hartuta, Europako industriak indarrak batu behar ditu enpresa liderrek bultzatutako industria-klusterretan, baliabideen erabilera eraginkorraren buru izateko eta Europan kalitate handiko lanpostuak sortzeko.

 

Cristina Oyónek azaldu duenez, ekonomia globalizatu, digitalizatu eta jasangarrian, talentua eta aktiboak behar bezala aurreratzearen eta garatzearen mende dago eraldaketa industrial hori sustatzen duten lanpostuak —lanpostu gehiago eta hobeak— lortzea.

 

Gure gizartean aipatutako gaitasun horiek garatzea —hots, oso kualifikazio handiko giza kapitala, ezagutza sortzea eta transferitzea errazten duten azpiegiturak eta eskualde mailako espezializazio-estrategia adimentsuak lortzea— litzateke teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako industria lehiakorra sortzeko laugarren arrakasta-faktorea. Gainera, faktore horri esker, industria-eraldaketa errazago onartuko luke gizarteak, eta langileentzako bidezko trantsizioa ere errazago egingo litzateke.

 

Bosgarren arrakasta-faktorea berdintasun sozialaren eta ongizatearen etengabeko bilaketa litzateke. Kasu horretan, Europa ezberdintzen duten balioetan jarri beharko litzateke arreta: berritzeko, inbertitzeko eta bizitzeko toki erakargarriagoa izan behar du Europak.

 

SPRI Taldearen barruan izan duen ibilbideari eta Bruselan dagoen eta Kanpoko Ekintzen batzordearen mende dagoen Europako Batzorderako Euskadiko Ordezkaritzatik jaso duen laguntzari esker, Cristina Oyón erreferente bihurtu da Europan politika teknologikoei, 4.0 Industriari eta espezializazio adimendunari dagokienez.

 

High Level Industrial Roundtable “Industry 2030”  batzordearen helburua da, 2017ko irailean argitaratutako Europako industria-estrategia ezartzeko prozesuan, Europako Batzordeari aholkuak ematea, nazioartean, estatuetan eta eskualdeetan ezarpenak duen aurrerapenaren segimendua egitea eta industria-politikaren etorkizuneko ekintzetarako lehentasunak proposatzea. Jyrki Katainen da batzordearen burua, zeina lanaren, hazkuntzaren, inbertsioen eta lehiakortasunaren zuzendariordea baita Europako Batzordean. Batzordearen zuzendariordea, berriz, Elzbieta Bienkowska da, barne-merkatuko, industriako, ekintzailetzako eta ETE-etako komisarioa.

 

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.