Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 4 maiatza, 2018

Internet erabiliz enpresen negozioa handitzeko jarraibideak

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean, Víctor Puig adituak ziurtatu du “web orriek salmentarako” balio behar dutela eredu industrial batean
-

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean, Víctor Puig adituak ziurtatu du “web orriek salmentarako” balio behar dutela eredu industrial batean.

Esan du sare sozialetan “beti dela hobe irismena neurtzea jarraitzaile kopurua baino”.

 

Nola lor daiteke negozioa egitea enpresa baten edukiak Interneten zabalduta? SPRI Taldeak Enpresa Digitalaren bitartez antolatutako jardunaldi batean, Zinko enpresako Víctor Puig adituak hainbat jarraibide eman ditu sarearen erabilera optimizatzeko, eta esan du ahots eta ikuspegi desberdinak erabili behar direla aukeratutako bezero motaren arabera.

 

“Eredu industrial batean web orriek salmentarako balio behar dute”, azpimarratu du Puigek. Orobat esan du ez dela erabili behar testu luzerik, eta “probak egin behar direla proiektuan inplikatuta ez dagoen norbaitekin”. Gomendatu du blogak erabiltzea “webean sartzen ez diren gauzetarako”, eta albiste atal bat sortzea, “teknikoki blog bat bezalakoa, baina formalagoa”.

 

Adituak azaldu du nola erabili behar diren sare sozialak, zeintzuetan “galderak oso eraginkorrak diren jendea zure edukietara sarrarazteko.  Eta hitz jokoek oso ongi funtzionatzen dute bertxioak lortzeko.  Horrek ikusgarritasun handia ematen du. Ez da gauza bera argitaratu behar sare sozial desberdinetan”.

 

Edukiekin negozioa optimizatzeko, Puig-ek gomendatu du argitalpenen egutegi bat diseinatzea jarraibide sinple batzuekin:  Facebook-en ez argitaratu egunean bi eduki baino gehiago, ez Instagram-en bi argazki baino gehiago jarraian, eta egunean lau txio egin gehienez. Ildo editorialari dagokionez, albisteen erdiek enpresaren sektoreari buruzkoak izan beharko lukete, %25 ikuspegi teknologikokoak, %15 konpainiari buruzkoak, eta %10 produktuari buruzkoak.

 

Gomendatu du probak egitea sarean edukiak argitaratzeko ordutegi egokiena zein den jakiteko. “Argitaratu gauzak ordu desberdinetan, eta edukia antzekoa bada, orduan ikusiko da kasuistikarik baden”.

 

Puig-ek esan du informazioa argitaratu baino lehen komeni dela baloratzea, esaterako bere  ikuspegia, zein sare sozialetan zabalduko den, eta sare bakoitzerako egokitua dagoen. “Eta elkarreragitera bultzatu dezala”.  Esan du ez dela beharrezkoa eduki propioak egitea, berdin erabil daitezkeela enpresaren produktuari buruz beste hedabide batzuk argitaratzen dituzten edukiak.

 

Material grafikoarekin batera metadatuak sartu behar dira. “Metadaturik gabe, alferrik da 100 argazki igotzea.  Aski da bost minutu eskaintzea lan horri”. Interneteko edukien arrakasta neurtzea funtsezkoa da. Puigek definitu egin du sare sozial bakoitzak enpresaren negozioan daukan inpaktua. “Twitter baliagarria da informazio korporatiboa emateko eta produktua profesionalengana helarazteko; Instagram ona da preskribatzaileekin harremanetan jartzeko; eta Facebook gehiago erabiltzen da amaierako bezeroarekin harremanetan jartzeko, eta, bigarren maila batean, preskribatzaileekin”.

 

Puigen arabera, Interneten zailtasuna da “dena neurtu daitekeela”, eta gomendatu du  sare sozial bakoitzera egokitzea eskuratzen diren datuak. Erantsi du “beti dela hobe irismena neurtzea jarraitzaileak baino”, eta, gero eta gehiago, irismena “inbertsio bidez bakarrik lortuko dela”. Adituaren arabera, hobea da joera ezen ez balioa. “Progresio positiboa da garrantzitsuena. Sare sozialetako proiektuak epe ertain eta luzekoak izaten dira beti, lehen urtetik aurrera”.

 

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.