Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria, Indusmedian
Albisteak 22 Azaroa, 2022

Indusmediak marketin pertsonalizatuan jarri du fokua, negozioa handitzeko industrian

Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendariak, kongresu honetan aipatu du digitalizazioaren bidez posible dela “ETEen merkatuko posizioak hobetzea”.
-

Indusmedia 2022, enpresa industrialetako marketin digitalaren urteroko hitzordua, astearte honetan egin da Orona IDeO-k Hernanin duen egoitzan, eta bertan hizpide hartu dira marketineko metodo pertsonalizatuak aplikatzeak dakartzan abantailak euskal enpresa industrialen negozioa hobetzeko orduan. Eusko Jaurlaritzak –SPRI, enpresen garapenerako agentziaren bitartez- eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako simposiumean hainbat kasu arrakastatsu aurkeztu dira, esaterako konpainiek erabiltzen dituzten marketineko tresna eta kanpaina berritzaileak.

Indusmedia kongresuaren helburu nagusia da ideien, ezagutzaren eta inguru hurbileko kasu arrakastatsuen trukea sustatzea, marketin digitalak industria-ehunari eskaintzen dizkion aukeren berri emateko.

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak eman dio hasiera kongresu honi, eta nabarmendu du digitalizazioaren bidez posible dela “ETEen merkatuko posizioak hobetzea”. Halaber adierazi du Indusmediak “asko eboluzionatu duela bere lehen ediziotik. Merkataritza arloa eta arlo digitala oso urrun zeuden elkarrengandik. Orain, ordea, eskuz esku doaz, eta horri esker lortu da bezeroekin harremanak estutzea”.

Madariagak azpimarratu du eraldaketa digitala “inoizko aukerarik onena” dela euskal enpresen lehiakortasuna indartzeko “egun bizi duguna bezalako egoera zail batean”.

Confitería Gorrotxategi enpresako arduradun Rafa Gorrotxategik txokolatearen bilakaera azaldu du, bai eta bere produktuen onlineko salmentan izan duen esperientzia.

Tokiko SEO

Tokiko SEOn aditua den Sergio Somoza, berriz, Google-n algoritmoaren funtzionamenduaz mintzatu da. Honelaxe definitu du tokiko SEO kontzeptua: kokaleku geografiko batean negozioa, zerbitzuak, produktuak edo markak bilatzeko egiten diren ekintzak.

“Google aditu bat da, eta badaki zer nahi duen erabiltzaileak. Tokiko SEO bereziki zentratzen da erabiltzaileak bilatu nahi duen tokian eta erosi nahi duen produktuan”. Orobat aipatu ditu negozio bat hobeto posizionatzeko faktoreak, hala nola garrantzia, ospea eta hurbiltasuna.

Garrantzia funtsezkoa da, eta horri dagokionez, nabarmendu du ezinbestekoa dela negozio-mota ongi sailkatzea eta “negozioarentzat bigarren mailakoak diren” gako-hitzak ongi zehaztea. Hurbiltasunari dagokionez, esan du bilaketak oinarritzat hartzen duela nondik egiten den bilaketa, hau da,  non dagoen bilatzailea. “Madrilgo udalerrian 100 metroko tailer bat badaukazu, inork ez zaitu aurkituko bilaketan Madrilgo tailerrak hitzak jarrita. Fisikoki Madrilen kokatuta egon behar du horretarako”. Horrez gain, ospeaz ere aritu da. Esan du ospea marka-estrategia baten bidez lortzen dela, negozioaren izena nabarmentzen duten prentsa-oharrak kaleratuz edo ondoz ondoko aipamen positiboak argitaratuz.

Ariadna Batlle, InboundCycle enpresako (Espainiako lehenengo inbound marketing agentzia) marketin aholkulariak azaldu du nola aplikatzen den metodologia hori industriaren sektorean. “Kontua da eduki egoki bat entregatu behar dela une eta testuinguru aproposenean. Egiozu ihes bezeroak jazartzen dituen marketin tradizionalari. Erakarri bezeroak, haien atzetik ibili beharrean”.

Aipatu du eredu honek salmenta prozesuak laburtzen dituela: “informazio baliotsua eskuratzen dut gure balizko bezeroengandik, gure konponbidearen balioaz ohartarazten ditut, eta modu pertsonalizatuan komunikatzen naiz enpresa bakoitzeko arduradunekin”.

Baita ere aipatu du zein den eman beharreko lehen urratsa: “blog bat sortu behar da, eta kalitatezko artikuluak argitaratu, Google-n lehen emaitzen artean posizionatuta egoteko”. Batlle-k gaineratu du etorkizuneko bezeroen datuak atzeman behar direla “eurentzat interesgarriak izan daitezkeen edukien bidez”. Azkenik, salmentako esperientzia on bat eskaini behar zaie; maila digitalean chatbot baten bidez egin daiteke, hau da, “zalantzei erantzun eta gurekin hitz egiteko bidea ematen duen robot baten bidez”.

“Epe ertain-luzean ongi funtzionatzen duen estrategia bat da. Zazpigarren hilabetea ez da hasten seigarrena amaitu arte. Horretarako ezinbestekoa da epe laburreko estrategiak beste batzuekin uztartzea, hala nola Google-ri ordaintzea publizitateagatik, etorkizunean bezero izango diren enpresetako arduradunekin komunikatzea LinkedIn bidez baina edukiak eskainiz, eta elkarreragina ahalbidetzea gure webgunearen bitartez”. Hala, adibide bezala jarri du ibilgailuak margotzen dituen PPG enpresa, zeinak urtebetean % 150eko gorakada izan baitzuen balizko salmentetarako dei komertzialetan.

Kasu arrakastatsuak

Javier Zuzuarreguik (industriarako eskuliburu teknikoak egiten dituen Geminys enpresako arduradun komertzialak) ireki du kasu arrakastatsuen zatia. Bere hitzaldian azaldu du gidaliburu bat prestatu zutela eskuliburu horiek egiteko, “eta landing page bat egin genuen gidaliburua deskargatzeko”. Emaitzen arabera, “% 91 murriztu” dute “lead bakoitzaren kostua”. Halaber aipatu du eredu horrek agerian utzi duela zein garrantzitsua den taldeko lana, eta baita ere datuak zentralizatuta izatea, “mundu guztiak sarbidea izan dezan”.

Kofratu eta aldamioekin lan egiten duen Ulma Construction enpresako Elena Goirizelaiak hizpide hartu du hormak eraikitzeko produktu berritzaile bat (Megalite izenekoa) saltzeko egin zuten marketin kanpaina. Hainbat post egin zituzten Linkedin-en herrialde desberdinetarako, baita ere animaziozko bideo bat, euren produktuarekin ilargian egindako eraikinak agertzen zituena, eta edukiak plazaratu zituzten euren webgunean hainbat post argitaratuz. “Kanpaina harekin 900.000 euroko salmentak lortu genituen, eta errepikatu egingo dugu”.

Nekazaritza, burdineria edo eraikuntzarako tresnak fabrikatzen dituen Bellota enpresako branding eta komunikazioko arduradun Itziar Artamendik esan du ActiveCampaign marketineko tresna aukeratu zutela harreman estuagoa izateko beren produktuen erabiltzaile profesionalekin. “On eta off ekintzetan elkarreragiten dugu”. Adibide bezala jarri du igeltseroen paletak berriz merkaturatzeko egin zuten kanpaina bat. “Lau hilabetez martxan izan genuen landing page bat, zeinetan aukera eman baikenien igeltseroei paletekin izandako istorio pertsonalak kontatzeko, igeltseroek harreman estua baitute euren paletekin”. Hala, “igeltseroen istorio mordo bat bildu ditugu”.

Eva Olivaresek (DobleSEO onlineko posizonamendu agentziaren fundatzaileetako bat) eman dio buru kongresuari. Hizpide hartu du tratamendu industrialerako Telwesa enpresarekin izandako esperientzia, enpresa horren web orria hackeatua izan baitzen bere negozioarenak ez ziren edukiak argitaratuz. “Hackeatzearen kontua konpontzeaz gain, teknika hobeak aplikatu eta edukien estrategia koherente bat definitu genuen, eta hain zuzen horrexek salbatu zuen proiektua. Bilaketetan 88. postuan egotetik 8. postura igaro ginen. Orain bi milioiko araztegi-proiektuak iristen zaizkie euren webguneko inprimakiaren bidez”.

 

 

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.