Eraldaketa digitala
Albisteak 27 iraila, 2018

Ideable-k pertsona nagusientzako tokiko zerbitzuen marketplace bat aurkeztu du AAL Forum kongresuan

Enpresa bizkaitarrak beste nobedade bat ere aurkeztu du: aplikazio irisgarrientzako ziurtagiri-sistema bat.
-

 

Enpresa bizkaitarrak beste nobedade bat ere aurkeztu du: aplikazio irisgarrientzako ziurtagiri-sistema bat

 

IOANNA proiektu europarraren helburua da pertsona nagusiek errazago aurki ditzatela behar dituzten zerbitzu eta produktuak beren inguruan. Asmoa da IOANNA plataforma bat izan dadila tokiko enpresa eta profesionalek beren burua iragar dezaten, baldin eta aurretik kalitate-iragazki bat gainditzen badute. Hala, pertsona nagusiek, beren senitartekoek eta zaintzaileek mota horretako zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte jakinik konfiantzazkoak direla.

 

Proiektu hori Ideable euskal enpresak koordinatu du, eta zazpi herrialdetako (Txipre, Grezia, Errumania eta Britainia Handia) antolakundeek parte hartu dute horretarako osatutako partzuergoan. Garapen-lanak 2018an hasi dira Europako AAL programak finantzaturik, eta lantaldeak espero du 2020an aterako duela merkatura. “Bi helburu dauzkagu: batetik, pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzea eta isolamenduari aurre egitea, eta bestetik, Amazonekin lehiatu ezin diren hiriko merkatari eta profesionalei laguntzea beste merkatu-nitxo batera iristen”, dio Iñaki Bartolomék, Ideable enpresako zuzendari nagusiak “bezero horiek ez dira marketplace handietara joango zerbitzu bila, nahiago dute inguruko merkatariek ematen dieten konfiantza”.

 

Espazioa beraizik pentsaturik dago, esaterako, etxerako zerbitzuak eskaintzen dituzten ile-apaindegi eta estetika-zentroentzat, erosketak etxeraino igotzea eskaintzen duten saltokientzat edo pertsona nagusientzako jarduera espezifikoak antolatzen dituzten lokalentzat. Proiektua amaitutakoan, partzuergoak udalei eskainiko die plataforma hori, tresna gisa erabil dezaten tokiko merkataritza sustatzeko eta pertsona nagusientzako hiri lagunkoiagoak bultzatzeko.

 

Kalitatezko zigilua pertsona nagusiei zuzendutako aplikazioentzat

 

Ideable enpresak Zocaalo proiektua ere aurkeztu du irailaren 24tik 26ra Bilbon egin den AAL Forum kongresuan. Bigarren plataforma hau beraizik zuzentzen zaie pertsona nagusientzako aplikazioak sortu nahi dituzten garatzaileei. Espazio honek tresnak eta laguntza eskainiko dizkie, eta ziurtagiri bat emango die irisgarritasun-baldintzak betetzen dituzten aplikazioei.

 

“Plataforman estilo-gidaliburuak eta giltzarriak eskaintzen ditugu aplikazio irisgarriagoak diseinatzeko. Aholkularitzek ere kolaboratzen dute Europako araudiei buruzko laguntza emanaz, eta pertsona nagusien antolakundeek ere bai aplikazioa probatuz” dio Iñaki Bartolomék. Helburua da espazio hori pertsona nagusientzat pentsatutako aplikazio-denda bat izan dadila, eta lantaldeak espero du merkatuan egongo dela 2019aren hasieran.

 

Zocaalo eta IOANNA ekimenak AAL Programme programa europarraren bitartez finantzaturik daude, zeinaren helburua baita pertsona nagusien bizitza hobetu dezaketen IKT konponbideak garatzea. Europako Batzordeak eta tokiko agentzia sare batek finantzatzen dute ekimena, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak.

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.