Eraldaketa digitala
Albisteak 2 Azaroa, 2021

Gurelan enpresa % 35 hazi da eta makineriako inbertsioa handitu du

Zamak, magnesio eta berunezko piezen injekzioan espezializatutako konpainia gipuzkoarrak berrikuntzaren eta 4.0 industriaren aldeko apustu sendoa egin du
-

  

Mendaroko Gurelan enpresak makinerian inbertitzea erabaki du, eta bere negozioa % 35 hazi da aurten. Etorkizunari begira, badu helburu argi bat: eraginkortasuna, kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen jarraitzea zamak eta magnesiozko piezen injekziorako bere konponbideetan, berrikuntzaren eta 4.0 industriako inbertsioen aldeko apustua eginaz.

 

Azken hilabeteetan, mundu mailako jarduera ekonomikoa oso azkar berraktibatu da, kontsumoak ere goranzko bideari ekin dio eta gorabehera ugari daude hornikuntza-kate globaletan. Faktore horien ondorioz, hornidura ezaren arazoa gero eta larriagoa da, eta oinarrizko materialen prezioek gora egin dute oro har. Industriari dagokionez, eszenatoki horrek eragin zuzena du, batik bat, erdieroaleen, produktu kimikoen eta gasaren sektoreetan eta, jakina, baita ere metal industrialenean; azken horien artean daude Gurelan enpresak presio handian injektatutako piezak ekoizteko erabiltzen dituen zamaka eta magnesioa.  Ez dirudi epe laburrean merkatua egoera berrira egokituko denik ez eta eskaintza eskaera ase ahal izateko adina haziko denik, hortaz, hilabete zailak etorriko dira oraindik, bai behintzat 2022ko lehen hiruhilekora arte.

 

Gurelan-ek egoera globalaren erasoei aurre egin die makineria berrian eta produkzioko teknologietan egin dituen inbertsioei esker, eta lortu du produkzio-prozesuko fase guztien eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzea, % 35eko hazkundea erdietsiz 2021ean.

 

Besteak beste, aipatzekoa da parte hartu duela SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak babestutako bi programa hauetan: Renove Industria 4.0 (laguntza hauen helburua da makineria edo ekipamendu aurreratua erostea, horien bidez 4.0 Industriako proiektuak inplementatzeko) eta Gauzatu Industria 2021 (laguntza hauen helburua da oinarri teknologikoko ETEak edo ETE berritzaileak bultzatzea lehiakortasun, enplegu eta kalitate estrategia bezala, hazkundearen bidera itzultzeko).

 

Makinerian inbertitzea: apustu segurua

Zamak eta magnesiozko piezak ekoizteko gaur egun erabiltzen den presiozko injekziorako makineriak ez du zerikusirik duela hamarkada batzuetakoarekin; garai hartan, langileek benetako artistak izan behar zuten makina bakoitza eta bere xehetasunak zehatz-mehatz ezagutzeko.

 

Gero eta exijenteagoa den ingurune industrial batean bere bezeroei eraginkortasun eta kalitate berme handienak eskaini ahal izateko, Gurelan-ek 4.0 Industrian inbertitzen jarraitzen du, malgutasuna, erreakzionatzeko gaitasuna eta eraginkortasuna ematen dioten makina, tresna eta aplikazio berrien bitartez. Horietako bat da, hain zuzen, apirilean iritsitako presiozko injekzio-makina berria. Hala, enpresak balio-kateko hainbat puntutako berrikuntza kapitalizatu dezake arazo zehatzentzat konponbide espezifikoak bilatuz eta ekoizpen-prozesu osoa optimizatuz.

 

1934an sortutako familia-enpresa honek bere produkzioaren % 60 esportatzen du, nagusiki Frantzia, Alemania eta Danimarkara. Nazioartekotze-prozesuari esker Europako merkatuan duen posizioa sendotu du, eta 2022rako helburutzat du Amerikako merkatura hurbiltzea, aukera ona izan baitaiteke zabaltzen jarraitzeko.

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.