Jardunaldiaren momentu bat.
Eraldaketa digitala
Albisteak 3 urria, 2023

Euskadiko enpresen digitalizazioan egindako aurrerapenak

Eusko Jaurlaritzak enpresa-ehunduraren eraldaketa teknologikorako dirulaguntzei buruzko jardunaldia antolatu du SPRI Taldearen bitartez.
-

Euskadiko enpresek digitalizazioan aurrera egin ahal izateko, eta, hortaz, lehiakortasuna hobetzeko tresnak jorratu dituzte Eusko Jaurlaritzaren SPRI Taldea enpresa-agentziaren bitartez antolatutako jardunaldian. Bilboko Itsas Museoan egindako ekitaldian, erkidegoko gobernuak eskaintzen dituen tresnak eta dirulaguntzak azaltzeaz gain, Europar Batasunaren estrategien berri eman dute.

Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eman dio hasiera jardunaldiari eta enpresek gaitasun digitalen garrantziaz kontzientziatzeko beharra azpimarratu du. Eusko Jaurlaritzak ezarpen digitalarekin eta “zuen esku dauden laguntza-mekanismoak ezagutarazten” laguntzen duela gehitu du. “Eraldaketa digitalarekin zeregin berriak sortzen dira, gaitasun berriak eta espazio naturala egokitzeko beharra”.

Hernáezek nabarmendu du enpresetako arlo teknologikoetan profesionalak falta direla eta gogorarazi du, Euskadin, enpresen arloko konpetentzia digitalen garapena 20-25 Estrategia Digitalaren bitartez sustatzen ari direla.

César Herrero Europako Batzordeko ikerlari zientifikoak JRC zentroan egiten duten lana azaldu du. 3.000 ikerlari daude bertan eta “ezagutza zientifiko independentea eta kontrastatua eskaintzen du”. “2030erako helburua da helduen % 80k oinarrizko konpetentzia digitalak izatea eta 20 milioi espezialista digital egotea”. Adierazi du behar digitalak asko handitu diren arren, prestakuntzak “baxu” jarraitzen duela: “langileen % 26k soilik jaso zuen prestakuntza 2020 eta 2021ean”.

Herrerok aipatu du ETE-en % 74rentzat eskulan kualifikatuaren falta dela enpresa-garapenerako oztopo nagusia, “eta Europako hiru enpresatik bik behar digitalak” dituela. Gainera, ukatu egin du horrek enplegua suntsituko duenik. “Digitalizazioak lan-zeregin berrien % 31 sortu ditu eta % 14 dira suntsitu dituenak”.

Tomás Iriondo Gaia Klusterreko zuzendari nagusiak “gure eguneroko bizitzan erabiltzea laguntzen diguten” teknologietan inbertitzeko beharra dagoela adierazi du. “Helburua ez da ezagutzea soilik, aplikatzea baizik. Talentua falta zaigu, baina hemen xedea ez da fitxatzea. Guztiok jaso beharko dugu formakuntza eta prestatu beharko dugu konpetentzia digitaletan”.

Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariak gogorarazi du 20-25 estrategia digitala “2020-21ean egin genuela. Ez dugu datu askorik Euskadin dugun egoeraz. Azken txostenean, IKTen erabiltzaileak % 74 dira eta espezialistak % 10. Horrek Europako batezbestekoaren gainetik jartzen gaitu”.

7 programak eta laguntza-zerbitzuak

Erkidegoko gobernuaren dirulaguntzak azaldu ditu; 7 programa eta laguntza-zerbitzu izango dira, eta urtean 5 milioi euroko aurrekontua izango dute, estrategia eta diagnostikorako, sentsibilizaziorako, atxikitzeko, aholkularitzarako eta ebaluaziorako. Horien artean daude barnetegi teknologikoak edo Inplantalariak zerbitzua. Aholkularitzan espezializatutako zerbitzu horrek “bezero gehiago erakartzeko eta produktibitatea handitzeko aukera” ematen du, beste lorpen batzuen artean.

Jardunaldian, jardunbide egokien kasuak ere jorratu dituzte. Iratxe Acha Eika kooperatibako kideak Ikanos Eusko Jaurlaritzaren estrategia digitalerako programarekin izan duten esperientzia aipatu du. Eikak labe eta gaineko sukaldeentzako osagarriak fabrikatzen ditu. “Gure mapa lehiakorra garatzen lagundu digu, programa oso erraza da”. Ana Isabel Vitorica Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko kideak azaldu du eskaintzen duten tresna “enpresei oso lotuta” dagoela: “enpresekin izandako esperientzien emaitza da eta etengabe eguneratzen da”.

Imanol Terán adituak sentsibilizazio- eta gaikuntza-programak jorratu ditu, esaterako barnetegi teknologikoak edo Enpresa Digitala ikastaroak, eta “ekimen oso onak” direla adierazi du.

Susi Rodríguez Elurneteko kideak adierazi du digitalizazio-tresnen ikaskuntza azkartzen dutela eta Mondragon taldeko José Miguel Viedmak hau esan du: “hasieran kostatu zitzaigun, baina gero arrakasta handia izan du”.

Iris Chainseko Celeste Cuneok Eusko Jaurlaritzaren Inplantalariak laguntza-programarekin izandako esperientziaz jardun du: “inpaktu positiboa izan du taldean, batez ere denbora aurrezteko garaian, baliorik ez zuten zereginak kendu baititugu”.  Tecnaliako Leire Bastidak BAIT tresnak dituen abantailak azaldu ditu, IT Txartelarekin alderatuta. “Ez da tresna bat erabiltzen jakitea soilik, digitalizazioan aurrera egiteko

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.