Albisteak 11 maiatza, 2022

Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak (BAIC) Laura Marrón izendatu du zuzendari nagusi eta Bilboko Zabalgune Eraikineko bulego berriak inauguratu ditu

Zuzendari nagusi berriaren izendapena eta bulegoen irekiera mugarri garrantzitsua dira Elkartearentzat abian jartze fase honetan, eta orain bere helburuak dira zerbitzuak zehaztea eta bazkide nahiz erakunde kolaboratzaile berriak erakartzea proiektura
-

Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroko (BAIC) Zuzendaritza Batzordeak gaur, maiatzaren 11n (asteazkena), onartu du Laura Marrón zuzendari nagusi izendatzea. Eta gaur bertan inauguratu dira baita ere Elkartearen Bilboko Zabalgune Eraikineko bulegoak, Bilboko Udalak Adimen Artifizialaren garapena eta erabilpena bultzatzeko lankidetza-hitzarmenaren esparruan lagatako espazioari esker.

Zuzendaritza Batzordearen bilera baino minutu batzuk lehenago, BAICeko presidente Arantxa Tapiak zuzendari berria aurkeztu dio Juan María Aburto Bilboko alkateari. Egoitzaren bulegoak bisitatu ostean, hitz batzuk eskaini dizkiete BAICeko kideei eta bi dokumentu sinatu dituzte: batetik, bulegoen lagapen hitzarmena (Bilbao Ekintzak laga dizkio BAICi) eta bestetik, Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroaren eta Bilboko Udalaren arteko lankidetza-konpromisoa.

Laura Marrón gasteiztarrak sareetarako konponbide adimendunen ZIV enpresan egin du bere ibilbide profesionala. Eta hemendik aurrera BAICen abiarazte- eta hazkunde-prozesua gidatuko du. Datozen hilabeteetako zeregin nagusiak izango dira zerbitzuak zehaztea eta bazkide zein erakunde kolaboratzaile berriak erakartzea.

Bat etorriz Elkartea eratu zen unean bazkide fundatzaileek onartutako Ekintza-planarekin, datozen hilabeteetan BAIC harremanetan jarriko da proiektuan parte hartu nahi duten 100dik gora antolakundeekin, haien egoera nahiz interesak hurbiletik ezagutzeko eta Elkarteari nola atxikiko zaizkion zehazteko.

BAIC uztailaren 28an sortu zen Euskadin Adimen Artifizialaren garapena gidatu eta bultzatzeko eta, bide horretatik, “enpresen lehiakortasuna eta euskal gizartearen ongizatea hobetzeko”.

 

Hauek dira BAIC sustatu duten erakundeak: CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Korporazioa, Onkologikoak, Petronor, Sener eta Versia. Sustatzaileen artean daude, baita ere, eragile zientifiko-teknologikoak eta prestakuntza zentroak, hala nola Tecnalia, Vicomtech eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). SPRI Taldeak ordezkatzen du arlo publikoa Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren izenean.

 

Hauek dira elkarte berriaren helburuak:

  1. Adimen Artifizialaren garapena sustatzea Euskadin.
  2. Adimen Artifizialaren euskal ekosistema artikulatzea (enpresak, teknologi eta ikerketa zentroak, prestakuntza zentroak, e.a.).
  3. Adimen Artifizialaren sektoreko enpresa berrien sorkuntza sustatzea, tokiko enpresa trakziogileak inplikatuz.
  4. Adimen Artifizialaren arloko talentuaren sustapena ahalbidetzea Euskadiko prestakuntza zentroekin lankidetzan, arlo horretako prestakuntza aurreratua bultzatuz eta, bide horretatik, talentua sustatuz, garatuz, atxikiz eta erakarriz.
  5. Adimen Artifizialaren arloko sinergiak bultzatzea Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologiko desberdinen artean.
  6. Nazioartera hedatzea Euskadik Adimen Artifizialaren sektorean daukan eskaintza, atzerriko talentua, enpresak eta inbertsioa erakartzeko, eta enpresak nazioarteko sare eta merkatuekin konektatu eta proiektatzeko,
  7. Adimen Artifizialaren arloko aurrerapen teknologikoen ondorio etikoak aztertzea eta aintzat hartzea.

 

Bere misioa betetzeko BAICek jarduera-eremu desberdinak jorratuko ditu, eta jarduera-eremu horiek elkarrekin konbinatuz posible izango da konponbide osoak eraikitzea AAk planteatzen dituen erronka konplexuentzat. Hauexek dira jarduera-eremu horiek:

  • Dagoeneko existitzen diren gaitasunak identifikatu, indartu eta koordinatu,
  • Talentua sustatu, garatu, atxiki eta erakarri,
  • Enpresak nazioarteko sare eta merkatuekin konektatu eta proiektatu,
  • AAren arloko enpresa berriak sustatu,
  • Proiektu pilotu bereziak garatu lurraldean, eta
  • Etorkizuneko lan-ildoak sortu administrazioentzat eta enpresentzat

 

BAICen jarduna bederatzi Ardatzetan oinarritzen da, zeintzuetara biltzen baitira AA Euskadiko eragile ekonomiko eta sozialentzat eraldaketa-palanka gisa bultzatzeko egin beharreko ahalegin zehatzak. Ardatz horiek apustu jakin batzuetan zentratzen dira, horien bidez eraiki ahal izateko enpresa-ehun aberats, dibertsifikatu eta berritzaile bat, ekosistema zientifiko-teknologiko espezializatu bat, Administrazio Publiko berritu bat eta AAk eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko gai izango den gizarte moderno bat.

Hauek dira apustuak:

 

  • Euskadiren I+G-ko gaitasunak sortzea eta indartzea AAren arloan
  • Adituz osatutako tokiko komunitate bat sortzea eta talentua sortu eta erakartzea
  • AA transferitzea, bai euskal enpresa trakziogileetara, eta baita ere ETEetara
  • AArekin lotutako negozio-eredu berriak garatzea
  • AAren arloko kontzeptuen inguruan sentsibilizatzea eta bizi osoko gaikuntza ematea
  • Administrazioko arlo desberdinetara zuzendutako AAren erabilpen kasuak garatzea
  • Datuaren Euskal Estrategiari laguntzea
  • Alderdi etikoak eta legalak aintzat hartzea ekimen guztietan
  • Nazioarteko sareetan posizionatzea eta parte hartzea

 

AA, lehentasun estrategikoa EBrentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat

BAIC abian jarri da, hain zuzen, AA eta gainerako teknologia digital berriak funtsezko instrumentu bilakatu direnean euskal gizartearen erronkei erantzuteko. Eusko Jaurlaritzak lider izan nahi du AA garatzeko eta haren inguruko ezagutza aplikatzeko prozesuan, eta horregatik, bere Gobernu Programako lehentasunen artean sartu du AA, zehazki, 14. konpromisoan: “Euskadin errotutako 4.0 Industria eta Adimen Artifizialaren garapena”. 2021eko martxoaren 31n onartutako Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategiak dio Adimen Artifiziala funtsezko palanka teknologikoetako bat dela aipatutako hiru trantsizioek planteatzen dituzten erronkei aurre egin ahal izateko.

Gainera, Europako Batzordeak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du, eta harekin bat etorriz, potentzia teknologiko handiek nahiz herrialde aurreratu txikiagoek ere dagoeneko ekin diote AA garatzen eta erabiltzen hasteko bideari. Azken horien artean aipatzekoak dira, adibidez, Finlandia, Danimarka, Eslovenia eta Estonia, zeintzuek herrialde handi eta aurreratuagoek baino ikuspegi espezializatuagoak garatu baitituzte euren nitxoak bilatu eta haiengandik bereizteko

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.