Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 5 otsaila, 2026

Eralki Engineeringek bibrazio-makineriaren diseinuan, fabrikazioan eta ezarpenean oinarritutako industria-eredua sendotu du

Gipuzkoako enpresak solidoen manipulaziorako neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu, bere prozesuen digitalizazio integralaren bidez.
-

2014an Hernanin sortu zenetik, Eralki Engineeringek etengabeko bilakaera izan du, eta horri esker solidoen manipulaziorako bibrazio-makineriaren diseinuan, fabrikazioan eta ezarpenean espezializatutako enpresa gisa finkatu da. Duela hamarkada bat baino gehiago ekipoen diseinuan eta muntaketan oinarritutako jarduera gisa hasi zena, gaur egun prozesuen integrazio osoa egiten duen negozio-eredu bihurtu da, barne-fabrikazioa ardatz estrategiko bezala hartuta. Hala, kalitatea bermatzen, kostuen eta entrega-epeen kontrola hobetzen eta proiektuen errentagarritasuna handitzen du. “Prozesu guztiak integratuta izateak arinagoak izaten eta barne-baliabideak beharren arabera mugatzen lagundu digu”, azaldu du José Luis Baenak, konpainiako bazkide eta zuzendari teknikoak.

Gaur egun, enpresaren irtenbideak sektore askotan daude, besteak beste, galdaketa eta siderurgian, agregakinetan, birziklapenean, elikaduran edo industria kimikoan. Izan ere, Eralki Engineeringen balio-proposamena bibrazio-makinerian duen esperientzia espezializatua da. “Ezagutza horri esker, gure bezeroen erronkak sakon ulertu ahal ditugu solido solteak manipulatzeko orduan, hainbat sektoretan”, dio Baenak. Horrek guztiak zehaztapen tekniko eta operatibo bakoitzera egokitutako neurrira egindako irtenbideak garatzea ahalbidetzen du, prozesuak optimizatzeko eta proiektuen bizi-ziklo osoan zehar gorabeherak minimizatzeko.

Bibrazio-makineria, euskal enpresaren jardueraren ardatz nagusia, motor bereziek sortutako bibrazioen erabileran oinarritzen da, materialak modu kontrolatuan mugitu, elikatu, garraiatu, ordenatu edo dosifikatzeko aukera emanez. “Mantentze gutxi behar duten makinak dira, erabiltzeko errazak, eta hainbat osagarri izan ditzakete, hala nola babes-estalkiak, materialak bereizteko sistemak edo higadura saihesteko estaldura bereziak”, azaldu du zuzendari teknikoak.

Horregatik, eguneroko jarduera industrialean, bibrazio-makineria oso ohikoa da aplikazio askotan. Adibide bat labe-kargagailuak dira, aluminiozko txatarra modu kontrolatuan labe birakarietan sartzeko erabiltzen direnak, galdaketarako. Beste adibide arrunt bat elikagailu bibraziodunak dira, birziklatze-plantetan erabiltzen direnak, edukiontzi horitik datozen ontziak bereizketa optikoko sistemetara edo Foucault korronteen bidezko sistemetara banatzeko, aluminioa bezalako materialak automatikoki sailkatzea errazten dituena.

Testuinguru honetan, berrikuntza eta eraldaketa digitala dira enpresaren estrategiaren oinarriak. Izan ere, Eralki Engineering kudeaketa teknikoko plataformen, 3D automatizazioaren eta dokumentazio-sistemen bidez dagoeneko bere prozesuen digitalizazio integrala bultzatzen ari da. Horrela, konpainiak bezeroen beharrei aurrea hartzen die eta xehetasunezko ingeniaritza azkartzen du. Etorkizunari begira, enpresak nazioarteko partner berrien bilaketan jarri nahi du arreta, merkatu berrietan sartzeko, eta barne-prozesu batzuk digitalizatzen jarraitzeko.

Urte hauetan, SPRI Taldearen babesa funtsezkoa izan da konpainiarentzat, eta hainbat programatan parte hartu du, hala nola Industria Digitala edo Basque Trade. Gainera, Eralki Engineeringek BIND programan ere parte hartu du, A4 Radar startuparekin batera proiektu bat garatuz, RADAR teknologia erabiliz bibrazio-makinerian garraio-ahalmena neurtzeko. “Teknologia hori urte honetan zehar gure makina batzuetan txertatu ahal izatea espero dugu”, aitortu du Baenak.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.