Albisteak 27 maiatza, 2025

Digitalizazioa eta pentsamendu kritikoa: honela bizi izan da CodeOKen 1. edizioa Euskadiko ikasgeletan

280 ikastetxetako, 12 eta 16 urte arteko ia 5.000 ikasle eta 600.000 jarduera baino gehiago bildu ditu CodeOK 2024-2025en lehen edizioak. Hezkuntza Sailak eta GAIA Klusterrak bultzatutako ekimenak digitalizazioa eta pentsamendu konputazionala Euskadiko ikasgeletara eraman ditu, erronketan, gamifikazioan eta benetako problemak ebazten oinarritutako metodologia berritzailearekin.
-

Ekimenari amaiera bikaina eman diote ostegun honetan programazioari eta pentsamendu konputazionalari buruzko Euskadiko lehen hackathon ekimenarekin. Hala, Bigarren Hezkuntzako 200 ikasle inguru bildu dira Bizkaia Aretoan. Bertan, talde finalistek ikasturtean zehar eskuratutako konpetentziak proban jarri dituzte, erronkak denbora errealean ebatziz. Proiektu honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta GAIA Klusterrak ikasleen artean STEM bokazioak sustatu eta arlo horietan emakumeen presentzia handitu nahi du.

Ikasturte honetan, 280 ikastetxek (Arabako 41, Bizkaiko 145 eta Gipuzkoako 94) eta 12 eta 16 urte bitarteko 4.995 ikaslek parte hartu dute CodeOK ekimenean, eta 224 irakasle inplikatu dira. Helburua hezkuntza-plataforma digital bat txertatzea da, zeina berariaz diseinatuta baitago ikasleen artean pentsamendu konputazionala eta gaitasun digital giltzarriak txiki-txikitatik garatzeko.

GAIAk jakinarazi duenez, proposamen pedagogikoa gamifikazioaren, erronkak ebaztearen eta aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren konbinazio eraginkor batean oinarritzen da, eta “teknologia emergenteak txertatzen ditu eskola-ingurunean, modu irisgarri, ludiko eta eraginkorrean”. Izan ere, eta programazioan oinarritutako beste ikuspegi batzuek ez bezala, pentsatzeko modu berri bat sustatzen du: arauzoei modu logikoan, egituratuan eta datuetan oinarrituta heltzeko pentsamolde estrategiko bat.

Hau da: “Plataformaren bidez, programatzen ikasteaz gain, ikasleek pentsamendu konputazionalarekin loturiko trebetasunak eskuratzen dituzte, hala nola analisia, sintesia, abstrakzioa eta ebaluazioa; mundu digitalean moldatzeko funtsezko gaitasunak”. 2024-2025 ikasturtean, parte hartu duten ikasleek 612.000 ariketa baino gehiago egin dituzte eta 11.300 ordu eman dituzte. Proiektuak izandako erantzuna eta lortutako emaitzak ikusita, Hezkuntza Saila eta GAIA edizio berri bat antolatzen ari dira datorren ikasturterako.

GAIAtik, CodeOK proiektuaren arduradun Judit Iriondok honako hau azpimarratu du: “Pentsamendu konputazionalak eta programazio-lengoaiak ikasteak aukera emango die gazteei aro digitalean hobeto integratzeko eta lan-aukera gehiago izateko; edo, bestela esanda, pentsamendu konputazionala zeharkako gaitasun bat da egungo eta etorkizuneko profesional guztientzat”.

Gaurko topaketan hackathoiaren azken fasea egin da, eta zazpi gela finalistak (190 ikasle) parte hartu dute. Ikasleak 4-5 kideko taldetan antolatu dira, eta erronkak gainditu dituzte bi programazio-kategoriatan (Toy Script eta Java Script).

Ekitaldi publikoa

CodeOK proiektuaren amaiera dela eta, beste ekitaldi publiko hau ere egin da Bizkaia Aretoan:
“Hezkuntzako gaitasunak garatzea”, Aitor Uriondo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikaskuntza eta Berrikuntza zuzendariak inauguratua.
Ekitaldian 300 pertsonak parte hartu dute, eta hezkuntzaren arloa digitalizatzeko “jardunbide egokiak” aurkeztu dira, hala nola CodeOK proiektua bera eta IBILBIDEAK eta SPOOCak proiektuak.

Era berean, ondorengo solasaldi batean, gaitasun digitalak txikitatik garatzearen garrantzia nabarmendu da, eta haur eta gazteengan pentsamendu konputazionala ezartzeari buruzko erronkak eta ikaskuntzak aztertu dira.

Sariak

Amaieran, lehenengo 3 sariak banatu dira bi kategorietan. Toy Script kategorian: Irabazlea: Eskolabarri Ikastetxea (Ermua), Bigarren saria: Lizardi BHI (Zarautz), Hirugarren saria: Bermeo BHI. Java Script kategorian:Irabazlea: Egiluze Ikastetxea (Errenteria), Bigarren saria: Markinako Bera Kruz, Hirugarren saria: Gernikako San Fidel ikastola.

 

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.