Eraldaketa digitala
Albisteak 27 ekaina, 2018

BilbaoDynamics enpresak ingeniaritzaren alderako interesa piztu nahi du gazteen artean

Proiektuak IKT Aplikatuaren saria jaso zuen Teleko Gaua 2018 ekitaldian.
-

 

Proiektuak IKT Aplikatuaren saria jaso zuen Teleko Gaua 2018 ekitaldian

UPV/EHU Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasleek osatzen dute BilbaoDynamics elkartea. Eurek sortu zuten ekimen hori duela 4 urte, robotikan eta teknologia berrietan zeukaten interesak bultzaturik. Bere helburua da zientzia eta teknologiarako bokazioak piztea gazteen artean, eta horretarako antolatzen dituzte Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko neska-mutilei zuzendutako tailer eta ikastaroak.

 

“Ikusten genuen Unibertsitatean zerbait falta dela, hezkuntza-sistema atzean gelditu dela abiadura bizian doazen teknologien aldean” azaldu du Jose Luis Unibasok, BilbaDynamics elkarteko fundatzaile eta presidenteak. Horregatik hasi ziren robotikako ikastaroak diseinatzen metodologia ludiko bat erabiliz, gazteak ere mundu horretara hurbildu zitezen. “Robotikak ingeniaritzaren adar ia guztiak barne hartzen ditu, beraz denetarik egiten dugu: elektronika, programazioa, Gauzen Internet, sareen arkitektura…”.

 

Lantaldeak hainbat robot hezitzaile diseinatu ditu jardueretan erabiltzeko, eta egokitu egiten dituzte, kontuan hartuta zerk funtzionatzen duen ongien neska-mutilekin. Robot horiek eraikitzeko teknologia libreak eta material irekiak erabiltzen dituzte, hala, edonork erabil ditzake robotikaz pixka bat jakinez gero. BilbaDynamics elkartearen hurrengo ekintza Udako Campusa izango da, uztailean zehar egiten dena. Hiru astez hainbat ikastaro eta tailer egingo dira robotikari, bideojokoei eta teknologiei buruz, ikuspegi erabat praktikotik abiatuta.

 

Halaber, datozen bi ikasturteetarako helburua da teknologiarako bokazioak sustatzea nesken artean, ikusi baitute genero etena dagoela adin tarte batetik aurrera. Nahiz eta portzentajea %50ekoa den 12 eta 14 urte bitarteko tailerretan, unibertsitatera iristean nesken %10ak bakarrik aukeratzen dute ingeniaritza bat. “Badago zerbait gaizki dagoena, ingeniaritza sektoreetan jende asko behar da eta biztanleriaren erdia galtzen ari gara; zerbait aldatu beharra dago”.

 

BilbaoDynamics elkarteak laguntzailetzat ditu Euskal Herriko Telekomunikazio Elkargo Ofiziala eta UPV/EHU. Joan den ekainaren 12an elkarteak IKT Aplikatuaren saria jaso zuen teknologia berriei buruzko Teleko Gaua 2018 ekitaldian.

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.