Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 3 abendua, 2025

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.
-

Betsaide Elorrioko galdaketa-enpresa da eta azken urteotan digitalizazioa sustatu du, adimen artifiziala aplikatuz bere prozesu operatiboetan eta kudeaketa-prozesuetan. 36 urteko bizitzaren ostean, 408 langile ditu. Enpresak SPRI Taldearen Adimen Artifizial Aplikatuko programaren laguntza jaso du Euskadiko enpresetan AAn oinarritutako proiektuak sustatzeko. Laguntza horri esker, eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatu du.

Betsaide Elorrion sortu zen 1989an, osagarri metalikoen galdaketaren eta mekanizazioaren sektorean erreferente izateko helburuarekin. Hasieratik, espezializazio teknikoaren aldeko apustua egin zuen, 1.000 erreferentzia baino gehiagorekin, eta “jabetza-egitura parte-hartzailea eta etengabeko hobekuntzarako orientazio handia mantenduz” arduradunen arabera.

Enpresa galdaketa-fabrika konbentzional bat izatetik industriako erakunde aurreratua bihurtzera igaro da, “ISO 9001, IATF 16949, ISO 14001 eta TISAX ziurtagiriekin”. Azken urteetan, eraldaketa digital eta energetikoa sustatu du, eta automatizaziorako soluzioak, MES sistemak eta adimen artifizialeko proiektuak integratu ditu bere prozesu operatiboetan eta kudeaketa-prozesuetan.

Betsaidek galdaketa nodularreko osagarriak hornitzen dizkie industriako lehen mailako ibilgailuei (Truck OME), automobil arinei eta nekazaritzako makinei besteak beste, eta, azkenaldian, baita eguzki-sektoreari ere. “Karkasak, estalkiak, euskarriak eta egiturazko osagarriak ekoizten ditugu mekanizaziorako, margotzeko, muntatzeko eta abarrerako gaitasunarekin. Funtsean, pieza muntatzeko prest dauden piezak”.

Enpresak 408 langile ditu egun eta urtean 100 milioi euro inguru fakturatzen ditu. Horietatik 4 milioi euro inguru inbertitzen ditu batez beste teknologian, jasangarritasunean eta berrikuntzan. “Industrian esperientzia handia duen lantaldea du erakundeak, digitalizazioan eta hobekuntza-prozesuetan espezializatutako profilekin”.

Urteko fakturazioaren % 4 inguru bideratzen dute berrikuntza-proiektuetara eta garapen teknologikorako proiektuetara. “Eraldaketa digitalerako lantaldea dugu eta IT sailarekin koordinatuta egiten du lan, prozesuen automatizaziora, AAren ezarpenera, trazabilitate digitalera eta instalazio barruko efizientzia energetikora bideratutako ekimenak zuzenduz”.

SPRI Taldearen Adimen Artifizialeko programaren laguntzarekin “eskari komertzialak automatizatzeko sistema adimenduna garatu da WACrekin batera”. AAren bitartez, pdf formatuan jasotako eskariak irakurri eta prozesatzen ditu sistemak automatikoki, Betsaideren ERPan zuzenean integratzen den EDIa sortuz”. Proiektu horrekin, astean 30 ordu baino gehiago aurreztu ditzake lantalde komertzialak eta nabarmen hobetu daiteke prozesuaren trazabilitatea eta fidagarritasuna.

Piezen jarraipen osoa digitalizatzea da etorkizuneko erronka, haien lokalizazioaren, egoeraren eta operazio bakoitzaren urratsen berri izateko denbora errealean. “Aldi berean, pertsonen kudeaketaren digitalizazioa sustatzen dugu (fitxaketak, ordutegiak eta barne-komunikazioa)”. Ingurumenari dagokionez, enpresak bere karbono-aztarna murrizteko konpromisoa hartu du, “energia berdearekin % 100ean eta industriako jasangarritasun-proiektuak lehenetsiz”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.