Albisteak 5 Azaroa, 2020

Azaroaren 11n LibreCon ospatuko da, teknologia irekiei buruzko erreferentziazko ekitaldia

Eusko Jaurlaritzaren laguntza du SPRI taldearen bidez
-

Eusko Jaurlaritzaren laguntza du SPRI taldearen bidez

Jardunaldia datorren azaroaren 11n egingo da, online formatuan, ESLEk, Euskadiko teknologia libreko eta ezagutza irekiko enpresen elkarteak, eta ASOLIFek, estatu-mailako federazioak, antolatuta.

Pandemiak areagotu dituen erronkei aurre egiteko, aberastasuna sortzeko eta tokiko ekonomiak sustatzeko open teknologiek eskaintzen dituzten aukerak nabarmenduko dituzte.

 Teknologia irekien sektoreko nazioarteko ekitaldi handia online formatuan egingo da aurten, azaroaren 11n. Egungo egoeran digitalizazio-prozesuak bizkortzeak duen garrantzia azpimarratuko dute bertan, eta gizarteak dituen erronkei aurre egiteko teknologiek eskaintzen dituzten aukerak erakutsiko dituzte.

COVID-19ak sorrarazitako egoeraren ondorioz, enpresen eta horien negozio-ereduen digitalizazio-prozesua are premiazkoagoa da. Egoera berriak zenbait erronka ekarri ditu, ez bakarrik teknologikoak, baita pertsonen, lan egiteko moduen eta harremanen ingurukoak ere.

Teknologia berriak, egoera honetan, erronkei erantzuteko aukerarik onena dira; izan ere, berritzeko gaitasuna dute ingurune digital hobea sortzeko, tokiko ekonomiak sortu eta sustatu ditzakete, urrutiko lana dute oinarri, eta beste teknologia batzuk baino lehiakorragoak dira eta ezarpen-kostu txikiagoa dute.

Open source teknologiei buruzko jardunaldian eztabaidagai izango dira, besteak beste, industriak, administrazio publikoak, hezkuntzak eta beste sektore batzuek bizi duten eraldaketa digitala; erakundeen antolaketa-eredu berriak; pertsonak eta urrutiko lana; telehezkuntzarako eskubidea bermatu beharra, eta horren guztiaren ondorio diren zibersegurtasunaren arloko erronkak.

Egoerari egokituta, ekitaldia streaming bidez emango da Euskalduna jauregitik, irekian, eta esteka honetan izena ematea nahikoa da zuzenean jarraitu ahal izateko. Jardunaldia IKTen sektoreari, industriari, arlo akademikoari, kluster profesionalei eta administrazio publikoko arduradun eta teknikariei zuzenduta dago.

«Onartu berri den Open Source Software 2020-23 estrategian Europako Batzordeak onartzen duenez, teknologia irekiak funtsezkoak dira zerbitzu publikorako eta Europaren teknologia-burujabetzarako, diru publikoaren erabilera hobea bermatzen dutelako, softwarea berrerabiltzea sustatuz efizientzia hobetzen dutelako, eta funtzionalitateak hobetzea bultzatzen dutelako. Azken finean, gure gizarteak dituen erronka handiei erreparatzen badiegu, guztiontzat dira onuragarriak, eta hori ikusiko dugu Biltzarrean», azaldu du Eneko Astigarragak, Euskadiko teknologia libreko eta ezagutza irekiko enpresen elkarteko (ESLEko) lehendakariak.

Ibone Bengoetxeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuak, honako hau azpimarratu du: «Poz handiz ikusten dugu hasiera batean iturri irekiko softwareari buruzko kongresu bat zenak zabaldu egin duela bere irismena, eta, gaur egun, teknologia irekiak ez ezik, lankidetza eta ezagutza partekatzea oinarri duten lan egiteko moduak ere hartzen dituela barne». Horrez gain, diputatuak nabarmendu duenez, egungo testuinguru aldakorrean, «badirudi berrikuntzak, sortzen ari diren teknologien eskutik, trantsizioa erraztu dezakeela industria-ekonomia tradizionalaren ohiko antolamendu-jarduera eta -tekniken eta ezagutzaren ekonomia global berriak proposatzen dizkigun antolamendu-dinamika eta -moduen artean». Ildo horretan, «Erakundeok sarean lan egiten badugu, beste batzuei laguntzen badiegu eta beste batzuen laguntza jasotzen badugu, malguagoak eta lehiakorragoak izan gaitezke», ziurtatu du.

Bestalde, Oihane Agirregoitiak, Bilboko Udaleko nazioarteko gaietako zinegotzi eta BilboTIKeko lehendakariak, egungo erronkei aurre egiteko eraldaketa digitalak duen garrantzia azpimarratu du: «Ausardiaz heldu beharreko erronkak dira susperraldi ekonomikoa eta enpleguaren sorrera, betiere zerbitzu publikoak eta kohesio soziala bermatuz, sarrerak murrizten eta aurrekontuak doitzen ari diren testuinguru honetan». Haren hitzetan, erronka horiek gainditzeko, «eraldaketa digitala sustraitu behar dugu gure jarduketa guztietan, zentzuz, modu jasangarrian, pertsona guztiak errespetatuz eta egunero aldatuz doazen beharrak kontuan hartuta». Azkenik, «teknologiak eskaintzen dizkigun neurri eta aukera teknikoen bidez, Administrazioko lan-prozesuak hobetu eta optimizatu egin ahal izango ditugu», adierazi du.

Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Enpresa Sustapeneko zuzendariak, Librecon-en edizio honen esloganaren egokitasuna azpimarratu du: «Open Teknologia erronka berrietarako». Izan ere, «guztiok ohartzen gara gure gizartean gertatzen ari den eraldaketa digitalaz, eta eraldaketa hori are azkarragoa da egungo pandemiaren ondorioz». Zentzu horretan, Cobanerak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritza eta SPRI lanean ari dira Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Agenda berria prestatzen, «DIGITAL EUROPE» estrategiak finkatutako helburu eta joerekin bat.

Egungo egoeran agerian gelditu da zein garrantzitsua den sektore estrategikoetan, hala nola teknologian, industria propioaren jabe izatea. Teknologia irekiek sustatu egiten dituzte tokiko ekonomiak eta herrialderako aberastasuna sortzea. Biltzarrean kasu praktikoei helduko diete eta Open Source teknologiak erakutsiko dituzte; izan ere, lehen bezala orain ere, COVID-19aren garaian, oso erabilgarriak dira.

Erronka handiei erantzutea

Aurtengo edizioan 5 gai nagusi eta bakoitzak dituen erronkak izango dira aztergai. Telelanaren inguruan, partaideek zenbait erronka hartuko dituzte hizpide: berrikuntza, lana antolatzeko eredu berrietan; nazioarteko lantalde handien kudeaketa eraginkorra; enpresa-kultura urrutitik sortzea; urrutiko lana arautzen duen Lege-dekretu berria, eta abar.

Halaber, urrutiko hezkuntzan eta online hezkuntzan urteak daramatzaten erakundeen esperientzia ezagutaraziko da. Urrutiko hezkuntza larrialdiko konponbide gisa eta online hezkuntza Interneten oinarritutako hezkuntza-estrategia gisa aztertuko dira. Hala, milaka erakundek azkar egin behar izan duten egokitzapena erraztea izango da kontua, eta sortu diren beharrei erantzuten dieten kode irekiko irtenbideen berri ematea.

Zibersegurtasunaren atalean, telelana areagotzearen eta digitalizazioaren ondorioz enpresek dituzten arrisku nagusiak izango dira eztabaidagai, eta horiei aurre egiteko teknologia irekiek proposatzen dituzten konponbideak azalduko dituzte.

Jardunaldia osatzeko, 4.0 Industriaren gaia eta administrazio publikoak eraldaketa digitalean dituen erronkak ekarriko dituzte mahai gainera. Era berean, azaleratzen ari diren teknologia-beharrei erantzuteko abangoardiako open source tresnak eta irtenbideak ezagutzeko aukera eskainiko du Biltzarrak.

L1BREC0N 2020 ekitaldiaren babesle dira Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.