Alberdiko langileak.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 18 Marzo, 2026

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu
-

Alberdi piezen mekanizazioan espezializatutako familia-enpresa da. Urtero, serie txiki edo ertainetan 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu. Fabrika digitalizatzeko lanean ari da enpresa.

“Enpresa 1958an sortu zen Azkoitiko Zabale baserriko ganbaran”, aipatu du Aitzol Alberdi zuzendari nagusiak. Handik urte gutxira, nabe bat jarri zuten baserriko lurretan, industria orokorrerako pieza txikiak fabrikatzeko.

1998an, familiaren bigarren belaunaldia sartu zen zuzendaritzan. “ISO900001 atera eta baserriko lursailetan kokatuta zegoen industria-nabean jarraitu genuen, handitze-lanak eginez. Tornu handiagoak eta kontrol numerikokoak gehitu genituen”.

2017an, Alberdi gaur egun Azkoitiko Ugarte industrialdean duen kokalekura lekualdatu zen, baina industria-nabeari eutsi zion, eta galdaragintza-, artezketa- eta muntaketa-lanak egiten zituen bertan. Beste mugarri garrantzitsu bat 2020an iritsi zen. Urte hartan, pieza handiagoetan espezializatutako Mecanizados Gurrutxaga enpresa integratu zuen.

Alberdiren balioetako bat da “enpresa euskalduna garela, euskaraz bizi dena, eta dokumentazio guztia euskaraz dago; horregatik, 2024an, sekulako mugarria lortu genuen: urrezko Bikain saria eskuratu genuen gure lehen saiakeran. Indeus sareko kide ere bagara”.

Alberdik lau lan-ildo ditu: torneaketa, fresaketa, soldadura eta mota guztietako piezen muntaketa, hiru milimetroko txikienetatik hiru metrokoetara. Urtero, serie txiki edo ertainetan 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu. “Pieza bateko serieetatik hasi eta 300 pieza artekoak fabrikatzen ditugu”.

Bere bezeroak historikoki energia, siderurgia, makina-erreminta, ekipo-ondasunak edo altxatze-sistemak bezalako sektoreetatik datoz. Produkzioaren % 8-10 esportazioak dira, batez ere Frantzian kokatutakoak. Gainera, bezero garrantzitsu bat dugu Suitzan”.

46 langile ditu enpresak eta fakturazioa, joan den urtean, 5,3 milioi eurokoa izan zen. “Azken urteotan, gainera, pixkanakako igoerak izan ditugu”.

Etorkizunera begira, erronkak bost ildotan laburbiltzen dira: hazkunde progresiboa, “gure bezeroak eta sektoreak” sendotzea, pertsonen garapena, teknologia berria eta hobekuntza digitala eta “gauden ingurunearekin proaktiboak izatea”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.