Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira
-
  • Imanol Pradales: “Euskadiko sektore aeronautikoa eta aeroespaziala funtsezko pieza da Euskadi 2030 Industria Planean. Etorkizunean trakzio-ahalmen handia duen sektorea da”.

Imanol Pradales Lehendakariak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen industria-proiektu eraldatzailea aurkeztu du gaur goizean Zamudioko ITP Aero konpainiaren egoitzan: ‘Euskadiko abiazio jasangarri eta lehiakorrerako motor aeronautikoko arkitektura berriak’ proiektu eraldatzailea. Euskadik, trantsizio energetiko eta digitalean oinarrituta, etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berrien arloan munduan rol garrantzitsua izateko asmoarekin sortu da.

Lehendakariarekin batera izan dira Eva Azoulay Grupo ITP Aero konpainiako CEOa, Carlos Alzola ITP Aero konpainiako kontseilari ordezkaria, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eta HEGAN aeronautika eta espazioko klusterreko enpresa, zentro teknologiko eta eragile nagusietako arduradun nagusiak.

Imanol Pradales Lehendakariak nabarmendu duenez, “euskal sektore aeronautikoa eta aeroespaziala funtsezko pieza da Euskadi 2030 Industria Planean. Etorkizunean trakzio-ahalmen handia izango duen sektorea da, eta helburu argia izango du: funtsezko elementua izatea euskal industria-sarea eraldatzeko eta hazteko. EBn putz egin dezaketen haize-boladak aprobetxatuz, eragile ekonomiko global gisa gure autonomia estrategikoa lortzeko erabaki egokiak hartzen baditugu”. Hala, azpimarratu duenez, “Industria Planaren lehen proiektu eraldatzaile honek erronka teknologiko handi bati heltzen dio: etorkizuneko abiazio bihurtuko diren motorreko arkitektura berrien garapena eta industrializazioa”.

Lehen Proiektu Eraldatzaile hau lidergo pribatukoa da, babes publikoa duen arren, eta Euskadi 2030 Industria Planaren barruan sartzen da. ITP Aero konpainia da trakzio-enpresa; izatez, aire-propultsioaren arloan munduko liderra den Euskal Autonomia Erkidegoko konpainia honek teknologia propioa du, eta trakzio-indar handia Euskadiko beste enpresa batzuen balio-katearen barruan.

Proiektuak aukera berriak garatzen ditu sektore aeronautikoan, HAZI sektore estrategikoan, etorkizunean izan dezakeen trakzio-ahalmenagatik.

 

Errotzea indartzea

12 enpresa baino gehiago trakzionatuko ditu —erdiak enpresa ertainak eta txikiak izango dira—, eta HEGAN aeronautika eta espazioko klusterraren laguntza izango du. Motor aeronautikoaren teknologia berrien garapenak, bestalde, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) 6 zentro teknologiko eta eragileak inplikatuko ditu Euskadin.

Proiektu Eraldatzaileak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira.

Proiektuak 800 lanpostu sortzea ekarriko du —zuzeneko 200 lanpostu eta zeharkako 600 lanpostu—, eta esportazio teknologikoen hazkunde handia eragingo du, lehiakortasunean egindako jauziari esker.

Proiektuak, beraz, ITP Aero konpainiaren proiektu industriala eta teknologikoa Euskadin errotzea indartuko du, eta balio-katearekin eta zentro teknologikoekin dituen loturak estutu.

Proiektu Eraldatzaile horrek Euskadi nazioarteko erreferente bihurtuko du oso esportagarriak diren balio erantsi handiko aeronautika-produktuen eta -zerbitzuen garapenean.

Beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, eta hurrengo mailara eramango du osagai kritikoen fabrikazio aurreratua eta adimen artifiziala integratua duten fabrika konektatuen garapena.

Proiektu Eraldatzailea, Euskal Autonomia Erkidegoko industrian trakzio-ahalmen handia duen sektore batean

Proiektua sartzen da Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2030 Industria Planaren bidez garatzen ari den industria-eraldaketarako estrategiaren barruan. Plana Euskadiko industriaren balio-katearen barruan lehiakortasuna, berrikuntza eta lankidetza bultzatzeko sortu da.

Proiektu Eraldatzaileak dira Industria Planaren ardatza, eta lehen mailako bultzada emango diote Herriaren industria-eraldaketari, betiere Eusko Jaurlaritzaren hiru jarduketa-ardatzen inguruan egituratuta: industria gehiago, industria hobea eta emisio txikiagoa.

Proiektu Eraldatzaileak jauzi kualitatiboa izango dira Euskadiko lider industrialen, bertako hornitzaile-katearen eta zentro teknologikoen arteko elkarlanean, eta, horrela, Herriak teknologian, desberdintzean eta, beraz, lehiakortasunean irabaziko du.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak zenbait laguntza-neurri jarriko ditu Proiektu Eraldatzaileen eskura, egungo eta etorkizuneko programa eta tresnen artean.

Hartara, bultzada irmoa ematen die Euskadi 2030 Industria Planean lehenetsitako sektoreei: IRABAZI —automozioko osagaiak, energia, fabrikazio aurreratua, metalurgia eta mugikortasun jasangarria— eta HAZI —aeronautikoa/aeroespaziala, biosanitarioa, soluzio digital aurreratuak, sare adimendunak eta biltegiratzea, eta erregai berriztagarriak—.

Datozen asteetan Proiektu Eraldatzaile gehiago aurkeztuko dira.

Motorren hurrengo belaunaldietarako eta fabrikazio aurreraturako teknologia garatzea, lehiakortasuna nabarmen hobetuko duena

Munduko abiazioa eraldaketa sakonean murgilduta dago, emisioak murrizteko, erregai jasangarriak integratzeko eta prozesuak digitalizatzeko beharrak bultzatuta, baita industria-paradigma berrietara egokitutako hornikuntza-kate sendoak indartzeko beharrak bultzatuta ere.

ITP Aero konpainia buru duen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore aeronautikoak industria jasangarriago, digitalizatuago eta erresilienteagorako trantsizioa bizkortzeko erronkari aurre egin behar dio, deskarbonizazioko, autonomia teknologikoko eta enplegu kualifikatua sortzeko Europako helburuen ildotik.

ITP Aero konpainiak Zamudion du egoitza, eta aireko propultsioaren arloan munduan aitzindaria den enpresetako bat da. Konpainia anbizio handiko hazkunde- eta inbertsio-plana garatzen ari da, eta azken 3 urteetan 200 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu eta, aldi horretan, zuzeneko 550 lanpostu sortu ditu Euskadin. ITPk teknologian eta industria-garapenean inbertsio handiak egiten jarraitzeko asmoa du. Gainera, iaz ADMIRE Aerospace Advanced Manufacturing Centre zentroa inauguratu zuen, 24 milioi eurotik gorako inbertsioarekin.

ITP Aero buru duen Proiektu Eraldatzailearen moduko proiektu bat abian jartzearekin, Euskadik aeronautikaren sektorean munduko erreferente gisa duen posizioa indartzen da, eta gure Herria lider-posizioan kokatzen du, bai aukera berriak erakartzeko, bai berrikuntza bultzatzeko, baita inbertsioaren itzulkin soziala eta ekonomikoa maximizatzeko, industria-merkatu dinamiko eta lehiakor horretan.

Proiektu eraldatzaile horri esker, Euskadik motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen hurrengo belaunaldietarako beharrezkoak diren teknologiak garatu ahal izango ditu, eta sektorea berrikuntza teknologikoaren eta jasangarritasunaren arloko nazioarteko erreferente izango da.

Teknologia disruptiboen integrazioari esker —hala nola industria-digitalizazioa, adimen artifiziala, material aurreratuak eta prozesu automatizatuak—, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek fabrikazio aurreratuan sakonduko dute eta eskaintza teknologiko diferentziala sortu, eta, hala, lehiakortasuna handitu ahal izango dute eta nazioarteko merkatu-nitxo berrietan sartu.

Gainera, tokiko balio-kate sendoa eta teknologikoki puntakoa finkatzeak erraztuko du nazioarteko bezero berriak erakartzea eta Europako programa eta programa global handietan parte hartzea, Euskadik industria aeronautikoan bikaintasun-polo gisa duen irudia indartuta

Lotutako albisteak

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
06/03/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

'BIEMH', fabrikazio aurreratuko euskal industriaren topagune handia, martxan dauden teknologiekin, negozio-bilerekin eta sektore ekonomiko askotako enpresentzako aukera berriekin

Industria  Adimendunerako  trantsizioa  egiten  hasteko  inbertsioak  finantzatzen  laguntzen  die  Renove  Smart  Industry  programak  ETE  industrialei
06/03/2026 Finantziazioa

Industria Adimendunerako trantsizioa egiten hasteko inbertsioak finantzatzen laguntzen die Renove Smart Industry programak ETE industrialei

Gaur martxoaren 6an irekitzen da epea Renove Smart Industry laguntza-programara eskaerak aurkezteko. Programa honek, lehen, Renove Industria 4.0 izena zuen. Edizio berri honetan, 7 milioi euroko aurrekontua izango du. 4.0 Industriako proiektuei heltzeko haien ekipoak eta makineria modernizatu nahi dituzten enpresa industrialek edo industriarekin lotutako zerbitzu-enpresek apirilaren 16ra arte eska...

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Jauregik  Renove  Smart  Industry  programa  abian  jarriko  dela  iragarri  du,  euskal  industriaren  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko

Jauregik Renove Smart Industry programa abian jarriko dela iragarri du, euskal industriaren modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Programak 9 milioi euroko zuzkidura du, euskal industriari makineria berria eta ekipamendu aurreratua erosten laguntzeko. Industriako sailburuak BIEMH 2026an —Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan— parte hartzen duten Fabrikazio Aurreratuko enpresa txiki eta ertainei babesa ematen die

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.