Albisteak 2 urtarrila, 2026

Dibertsifika 2026k Euskadiko hazkunde eta dibertsifikazio industrialeko proiektuak babesteko aurre-eskaerak egiteko epea ireki du.

Dibertsifika programak aurre-eskaerak egiteko epea ireki du, eta laguntza eskaini die Euskadin beren produkzio-gaitasunak hazi, dibertsifikatu eta indartzeko proiektuak bultzatu nahi dituzten industria-enpresei eta industriari lotutako zerbitzuei. Laguntza jarduera industrialean benetako inpaktua duten eta enpresa-estrategia argiarekin lerrokatuta dauden inbertsioei zuzenduta dago.
-

Indartu eta Gauzatu Industria izeneko aurreko laguntzak ordezkatuko dituen programa da Dibertsifika 2026, eta deialdi bakar batean jasoko du produkzio-gaitasunak zabaltzen, negozio-lerro berriak irekitzen edo merkatu berrietara iristea errazten duten inbertsio industrialetarako laguntza. Ikuspegi horrekin, sinplifikatu egiten da finantzaketa publikoa eskuratzeko sarbidea, eta indartu egiten da irismen handiagoko enpresa-proiektuetarako laguntzaren koherentzia.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuen artean, produkzio-inbertsioak daude, hala nola makineria eta ekipamendua, instalazio teknikoak, lanabesak, ekipoak eta aplikazio informatikoak, bai eta jabetza industrialari eta patenteei lotutako aktibo jakin batzuk ere. Horrez gain, lur eta eraikuntzetako inbertsioak ere aurreikusten dira, muga espezifikoekin, betiere proiektuarekin zuzenean lotuta badaude eta Euskadin gauzatzen badira.

Programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eta enpresaren tamainaren eta proiektuaren ezaugarrien arabera aldatzen diren intentsitateak bateratzen ditu, eta dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 25eko gutxieneko baliabide propioen ekarpena eskatzen du. Onartutako gutxieneko inbertsioa 200.000 eurokoa da enpresa txiki eta ertainentzat, eta 1.500.000 eurokoa enpresa handientzat. Enpresa handiek, gainera, inbertsioak Ezkerralde Zabalduan kokatu beharko dituzte.

Dibertsifikaren aurre-eskaera enpresa interesdunek beren inbertsioen hasiera aurreratzeko aukera izan dezaten gaitu da, laguntzara sarbidea izateko aukera galdu gabe. Aurre-eskaera aurkezten den egunaren eta eskaera formalaren artean egindako inbertsioak, deialdia argitaratu ondoren, diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira 2026ko edizioan. Dagoeneko zabalik dago aurre-eskaera aurkezteko epea.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Baskeepek  konexio  berriak  bultzatzen  ditu  Euskadiko  industrian
12/03/2026 Finantziazioa

Baskeepek konexio berriak bultzatzen ditu Euskadiko industrian

Inbertitzaile bila ari diren enpresei laguntza emateko Eusko Jaurlaritzaren plataformak 1.300 interakzio baino gehiago lortu ditu erabiltzaileen artean.

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Industria  Adimendunerako  trantsizioa  egiten  hasteko  inbertsioak  finantzatzen  laguntzen  die  Renove  Smart  Industry  programak  ETE  industrialei
06/03/2026 Finantziazioa

Industria Adimendunerako trantsizioa egiten hasteko inbertsioak finantzatzen laguntzen die Renove Smart Industry programak ETE industrialei

Gaur martxoaren 6an irekitzen da epea Renove Smart Industry laguntza-programara eskaerak aurkezteko. Programa honek, lehen, Renove Industria 4.0 izena zuen. Edizio berri honetan, 7 milioi euroko aurrekontua izango du. 4.0 Industriako proiektuei heltzeko haien ekipoak eta makineria modernizatu nahi dituzten enpresa industrialek edo industriarekin lotutako zerbitzu-enpresek apirilaren 16ra arte eska...

Oraindik  gauzatu  gabeko  itzultzeak  dituzten  enpresentzako  berritasunak  Gauzatu  Industrian
05/03/2026 Finantziazioa

Oraindik gauzatu gabeko itzultzeak dituzten enpresentzako berritasunak Gauzatu Industrian

Eguneratzeak deialdi zaharrenetako erakunde laguntzailea eta aurrerakin itzulgarriak itzultzeko sistema aldatzen ditu, kudeaketa errazteko eta prozedurak bateratzeko

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Jauregik  Renove  Smart  Industry  programa  abian  jarriko  dela  iragarri  du,  euskal  industriaren  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko

Jauregik Renove Smart Industry programa abian jarriko dela iragarri du, euskal industriaren modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Programak 9 milioi euroko zuzkidura du, euskal industriari makineria berria eta ekipamendu aurreratua erosten laguntzeko. Industriako sailburuak BIEMH 2026an —Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan— parte hartzen duten Fabrikazio Aurreratuko enpresa txiki eta ertainei babesa ematen die

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.