Albisteak 12 Marzo, 2018

Aurkeztu dira SPRI Taldeak euskal industriarentzat eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzu berriak

Topaketak martxoaren 13, 14 eta 16an egingo dira Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko teknologi parkeetan Teknologi Parkeen Sareak SPRI Taldearen antenak izango ditu hiru lurraldeetan Hona hemen 2018ko nobedade batzuk: Zibersegurtasunerako eta nazioartekotzea bultzatzeko laguntzak, eta ETEei 4.0 Industria hurbiltzeko neurriak Euskal enpresetako 500 profesional inguruk parte hartuko dute aste honetan SPRI Taldeak (Eusko Jaurlaritzako Enpresen […]
-

Topaketak martxoaren 13, 14 eta 16an egingo dira Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko teknologi parkeetan

Teknologi Parkeen Sareak SPRI Taldearen antenak izango ditu hiru lurraldeetan

Hona hemen 2018ko nobedade batzuk: Zibersegurtasunerako eta nazioartekotzea bultzatzeko laguntzak, eta ETEei 4.0 Industria hurbiltzeko neurriak

Euskal enpresetako 500 profesional inguruk parte hartuko dute aste honetan SPRI Taldeak (Eusko Jaurlaritzako Enpresen Garapenerako Agentziak) eta Teknologi Parkeen Sareak antolatu dituzten hiru saioetan, bertatik bertara aurkezteko Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak arlo hauetan daukan eskaintza: 4.0 Industria, zibersegurtasuna, nazioartekotzea, berrikuntza, ekintzailetza, teknologia, finantzaketa, industrialdeen modernizazioa edota teknologi parkeetako zerbitzuak.

Lehenengo saioa gaur izan da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean, hurrengoa bihar (hilaren 14an) izango da Arabakoan, eta azkena ostiralean (hilaren 16an), Zamudion kokatutako Bizkaiko parkean. Parkeen Sareko zuzendari Itziar Epalza eta SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanera buru izan dira gaurko jardunaldian, eta ondoan izan dituzte orobat SPRI Taldeko, Euskadiko Nazioartekotze Agentziako eta Arrisku Kapitalaren Sozietateko zuzendariak eta arduradunak.

Azkenaldian urtero egiten diren jardunaldi horien helburua da informazio zehatza ematea laguntzei eta zerbitzuei buruz, aukera ematea zalantzak argitzeko eta SPRIko edo teknologi parkeetako solaskideak identifikatzea, horiek izango baitira SPRI Taldearen antena gisa arituko direnak harreman zuzenagoa izateko euskal enpresekin.

Zentzu horretan, urte honetatik aurrera, SPRI Taldeko antena horiek aldian behin joango dira Teknologi Parkeen Sareko hiru egoitzetako instalazioetara, enpresek programa eta zerbitzuei buruz egiten dizkieten kontsultak erantzuteko eta orientazioa emateko SPRI Taldeko laguntzekin bat etor daitezkeen enpresa proiektu zehatzen inguruan.

Antena horiek apirilean hasiko dira funtzionatzen eta hilean behin joango dira teknologi parke bakoitzera. Horretarako, aldez aurretik hitzordua hartzeko zerbitzu bat eskainiko da.

Laguntza eta zerbitzu horietatik ondoko hauek nabarmentzen dira, nobedadea direlako edo garrantzi estrategikoa dutelako: abian jarri da zibersegurtasun industrialerako lehen laguntza programa, nazioartekotze programak bultzatu dira bi proposamen berrirekin, eta finkatu egin dira 4.0 Industriaren arloko programak (Basque Industry 4.0). Eta horiei Teknologia arlora bideratutakoak gehitu behar zaizkie, kopuru handiak banatzen dituztelako espezializazio adimenduna lantzeagatik (fabrikazio aurreratua, energia eta bio-osasungintza).

Zibersegurtasun programa

Hala, SPRI Taldeak abian jarri du Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa, manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dagoena.

Zibersegurtasun Industrialerako laguntza-programak 600.000 euroko zuzkidura izango du aurten, eta %50eko finantzaketa emango du hardwarean eta softwarean eginiko inbertsioak nahiz aholkularitzako edota ingeniaritzako gastuak estaltzeko, proiektu bakoitzak 18.000 euroko diru-laguntza jasoko duelarik gehienez. Eusko Jaurlaritzak programa hori bultzatu du, konpromisoa hartua duelako zibersegurtasun industrialarekin eta konpromiso hori betez Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa (Basque Cybersecurity Centre) sortu zuelako joan den urrian.

 

Nazioartekotzea

Enpresen Nazioartekotze Planari jarraiki, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia – Basque Trade and Investment sortu da SPRI Taldearen barruan, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta indartzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze Planak programa berri bi barne hartzen ditu, horiekin osatzen delarik Eusko Jaurlaritzaren orain arteko nazioartekotze laguntzen eskaintza.

Horietako bat da “Pilotu” programa, aurten 200.000 euroko aurrekontua duena. Bere helburua da laguntza ematea inbertsio publikoko proiektu pilotuak martxan jartzeko atzerrian. Enpresak egindako inbertsioaren %50 finantzatuko da, gehienez 50.000 €ko mugarekin. Beste nobedade bat da “Sakondu” programa berria, 800.000 eurokoa,  ETE nazioartekotuei zuzendua eta helburutzat daukana enpresen lehiakortasuna hobetzea posizio ahula duten merkatuetan. Hainbat ekintzatarako laguntzak emango dira, besteak beste, merkatu azterketak egiteko, azoketara joateko, bidaiak eta alderantzizko misioak egiteko edota sustapen eta publizitate materialetarako. Diru-laguntzek gastuen %30eraino estaliko dute, eskaera bakoitzak gehienez 20.000€ jasoko dituelarik.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzeko ematen dituen laguntzen arloan, aipatzekoa da eguneratu egin direla zenbait programa: Gauzatu Atzerriko Ezarpenak (5 milioi euroko aurrekontuarekin), Global Lehian (nazioarteko jarduera sustatzeko programa, bakarka edo lankidetzan) eta Elkartzen 2025 (nazioartekotzea lankidetzan sustatzeko).

Nazioarteko profila duten giza baliabideei dagokienez, mantendu egin dira Beint eta Global Training bekak, zeintzuen helburua baita atzerriratutako euskal profesionalei itzultzen laguntzea, beren esperientzia eskain diezaieten euskal enpresei. Aurten berriro jarriko da abian Landhome programa.

 

Basque Industry 4.0 estrategiaren errotzea eta Berrikuntza

Bestalde, Ekonomi Garapen Sailaren Basque Industry 4.0 estrategiak –RIS3 espezializazio adimenduneko politikaren barruan kokatua– eta bere hiru lehentasunek (Energia, Fabrikazio Aurreratua eta Bio-osasungintza), errotze-fasean jarraitzen dute; hala, diru-partidak handitu zaizkie, bai 4.0 Industria arloko programa espezifikoei, bai industrian I+G garatzera zuzendutako Teknologia arloko programei, zeintzuk argi bideratuta baitaude hiru lehentasun horietara.

Basque Industry 4.0 programek (2,5 M) erantzuna ematen diete gero eta proiektu gehiagori, eta, bestalde, Teknologiako programek (Hazitek, Elkartek eta Emaitek+) 169 milioi euro banatzen dituzte, ETEen eta eragile teknologikoen arteko lankidetza ekimenak laburragoak izan daitezen eta prozesu eraginkorragoa izan dezaten merkatura iristeko eta lidergo posiziotik lehiatzeko.

Berrikuntza ez-teknologikoak 2,5 milioi euro ditu Innobideak Estrategiarako, hau da, Lehiabide, Kudeabide, Pertsonak eta Prestakuntza arloetarako eta informazio gizartearen arloko programek 7,5 milioi euro dituzte.

Informazio gizartearekin estu lotuta dago banda zabaleko konektagarritasunaren arloko PEBA Plana, zeinak iaztik hasita 8 milioi euro jasotzen baititu Eusko Jaurlaritzarengandik. Plan horrek urrats bat gehiago eman du aurten azpiegituren arloan industrialdeen Renove programa berria abiaraziz eta, bide horretatik, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen enpresa-azpiegitura guztiak modernizatuz.

Ekintzailetza eta Enpresen Sustapena

Ekintzailetzari zuzenean laguntzeko Ekintzaile programak 21 milioi euroko aurrekontua du. Hori osatzeko daude Ekintzaileentzako Basque Funtsa eta Bind 4.0 ekimena. Azken hori nazioarteko programa publiko-pribatu bat da, startupak azeleratzea helburu duena, eta startup onenen garapena bultzatzen duena 4.0 Industriako teknologia berrietan oinarritutako konponbideak erabiliz (datu handiak, errealitate birtuala/areagotua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, Internet of Things, 3D inprimaketa, e.a.) eta konponbide horiek manufaktura aurreratu, energia eta osasun arloetan aplikatuz.

Industria sustapenerako bi programa daude, 34 milioi euroko aurrekontuarekin: Gauzatu Industria (aurrerakin itzulgarriak oinarri teknologikoko ETEentzat edo ETE berritzaileentzat, enplegu sorkuntza ekarriko duten aktiboetan inbertitzeko), 26 milioi euroko aurrekontuarekin, eta Indartu (produkzio arloko inbertsioa bultzatzeko Ibar Ezkerrean, Oiartzualdean eta %20tik gorako langabezia duten herrietan), 8 milioi euroko aurrekontuarekin.


SPRI Taldeak baditu euskal enpresei laguntzeko instrumentu transbertsalak, hala nola arrisku kapitaleko funtsak finantzaketa esparrurako, eta lurzoru eskaintza ingurune teknologiko espezializatuetan (Teknologi Parkeak) nahiz industrialdeetan eta ingurune industrialetan (proiektu industrialak kokatzeko).

Aitor Cobanera: “4.0 industriak lehentasuna du Spri Taldearentzat”

Lotutako albisteak

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Baskeepek  konexio  berriak  bultzatzen  ditu  Euskadiko  industrian
12/03/2026 Finantziazioa

Baskeepek konexio berriak bultzatzen ditu Euskadiko industrian

Inbertitzaile bila ari diren enpresei laguntza emateko Eusko Jaurlaritzaren plataformak 1.300 interakzio baino gehiago lortu ditu erabiltzaileen artean.

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Industria  Adimendunerako  trantsizioa  egiten  hasteko  inbertsioak  finantzatzen  laguntzen  die  Renove  Smart  Industry  programak  ETE  industrialei
06/03/2026 Finantziazioa

Industria Adimendunerako trantsizioa egiten hasteko inbertsioak finantzatzen laguntzen die Renove Smart Industry programak ETE industrialei

Gaur martxoaren 6an irekitzen da epea Renove Smart Industry laguntza-programara eskaerak aurkezteko. Programa honek, lehen, Renove Industria 4.0 izena zuen. Edizio berri honetan, 7 milioi euroko aurrekontua izango du. 4.0 Industriako proiektuei heltzeko haien ekipoak eta makineria modernizatu nahi dituzten enpresa industrialek edo industriarekin lotutako zerbitzu-enpresek apirilaren 16ra arte eska...

Oraindik  gauzatu  gabeko  itzultzeak  dituzten  enpresentzako  berritasunak  Gauzatu  Industrian
05/03/2026 Finantziazioa

Oraindik gauzatu gabeko itzultzeak dituzten enpresentzako berritasunak Gauzatu Industrian

Eguneratzeak deialdi zaharrenetako erakunde laguntzailea eta aurrerakin itzulgarriak itzultzeko sistema aldatzen ditu, kudeaketa errazteko eta prozedurak bateratzeko

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Jauregik  Renove  Smart  Industry  programa  abian  jarriko  dela  iragarri  du,  euskal  industriaren  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko

Jauregik Renove Smart Industry programa abian jarriko dela iragarri du, euskal industriaren modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Programak 9 milioi euroko zuzkidura du, euskal industriari makineria berria eta ekipamendu aurreratua erosten laguntzeko. Industriako sailburuak BIEMH 2026an —Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan— parte hartzen duten Fabrikazio Aurreratuko enpresa txiki eta ertainei babesa ematen die

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.