Ekintzailetza
Elkarrizketak 13 ekaina, 2025

PhotoKrete, hiriak hozteko morteroak garatzen dituen euskal startup-a

Bere teknologia berritzaileari esker, %70etik gorako energia aurrezpena lortu daiteke hozte-gastuan, material pasibo eta jasangarrien bidez.
-

PhotoKrete Bilbon egoitza duen deeptech enpresa bat da, “eraikuntzaren sektorea iraultzeko” helburuarekin sortua. Bere berrikuntza nagusia egunez jarduten duen hozte erradiatibo autonomoko morteroak garatzea da; hau da, energia kontsumitu gabe inguruko tenperatura baino 10 edo 12 gradu baxuagoan egon daitezkeen materialak. Teknologia honek irtenbide eraginkor eta  jasangarria eskaintzen du bero-uhartearen efektuaren aurrean, eta gainera, klimatizazioari lotutako energia-kontsumoa % 70tik gora murriztea ahalbidetzen du. 

Enpresaren sorrera MIRACLE proiektu europarrean (Horizon 2020) lortutako emaitzen ondorioz izan zen eta Jorge Sánchezek gidatu zuen Materialen Fisika Zentroan (CSIC-UPV/EHU). Teknologiaren potentziala ikusita, haren negozio-eredu gisa bideragarritasuna ebaluatzeko gai izango zen talde bat osatu zen. Hasierako garapena UPV/EHUren MBAe3 masterraren barruan landu zen, eta, aldi berean, talde sustatzaileak CSICen ImpulsaT programaren babesa eskatu zuen, transferentzia teknologikoan eta garapen enpresarialean aurrera egiteko aukera emanez. Ondorioz, PhotoKrete CSICek, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) aitortutako Oinarri Zientifikoko Enpresa gisa finkatu zen. 

Klima- eta merkatu-eragina duen aukera teknologikoa  

PhotoKreteren ekintzailetza bulkada aukera teknologiko argi baten, une egokiaren eta ikuspegi partekatua duen talde baten arteko lerrokadura zorrotz batean oinarritu zen. “Bagenekien esku artean zerbait berezia geneukala: klima-aldaketaren aurkako borrokan benetako ekarpena egiteko gai zen teknologia bat, eta merkatura eramateko prest zegoen talde bat”, dio María Saizek PhotoKrete-ko CEO eta zuzendari exekutiboak. “Ezin genuen aukera galdu: aurrera egiteko momentua zen”. 

Gaur egun, zazpi pertsonak osatzen dute taldea, ikerketa zientifikoko eta garapen enpresarialeko profilak uztartzen dituena. Gainera, 1. arloari (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Ekintzaile (SPRI) programari laguntza eskatu diote, produktuen industrializazioan aurrera egiteko asmoz. 

PhotoKretek, gaur egun, hiru familia patentatu eskaintzen ditu, erradiazio-propietateak dituzten morteroekin, erabilera desberdinetarako diseinatuak: hiri-zoladurak; eraikinen estalkiak; kanpoko elementuak eta birgaitze energetikorako soluzioak. Gainera, enpresak dagoeneko lan egiten du eguzki-energia, biomasa eta datu-zentroetako hozte pasiboa bezalako sektoreetarako garapen espezifikoetan. Hasierako bezero-zorroan zementu-fabrikak, mortero-fabrikatzaileak, enpresa kimikoak, arkitektura-estudioak eta energia-sektoreko agenteak daude, bai maila nazionalean zein nazioartean. 

Proiektu europarretan parte hartzea eta startup berritzaile gisa aitortzea

Bere ibilbidean, enpresak eragin handiko proiektu europarrak gidatu eta horietan parte hartu du, hala nola MIRACLE eta COOLCRETE (EIC Pathfinder), azken hori KU Leuven bezalako bazkideekin lankidetzan. Gainera, CSICek ImpulsaT programaren barruan 2024an hautatutako hamar ekimenetako bat izan zen. Apirilean, Rebuild 2025 – Contech Startup Forum-en Startup Onenaren Saria jaso zuen. Sari horrek, Saizen arabera, “eraikuntza-berrikuntzaren arloan erreferente emergente gisa duen posizioa indartzen du”.

Etorkizunari begira, enpresaren helburuak honako hauek dira: morteroen ekoizpena bazkide industrialekin eskalatzea, industrializazioko lehen probak arrakastaz osatzea eta finantzaketa berria lortzea, produktu-zorroa handitu eta merkatu berrietan sartzeko. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.