Ekintzailetza
Elkarrizketak 12 urtarrila, 2026

Lagunbotek adimen artifiziala enpresetara eta administrazioetara hurbiltzen du prozesuak eta zerbitzuak optimizatzeko

LEINNen sortutako startupak herritarren eta bezeroen arreta hobetzen duten AA soluzioen bidez eraldaketa digitala bultzatzen du.
-

Lagunbot pymen eta administrazio publikoen bazkide estrategiko gisa jarduten duen adimen artifizialean espezializatutako aholkularitza-enpresa da, soluzio teknologiko aurreratuen bidez prozesuak optimizatzeko, eraginkortasuna handitzeko eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko lan egiten duena. Horrela, duela urtebete baino gehiago LEINNen (Mondragon Unibertsitateko Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Gradua) ekosistema ekintzailearen baitan sortua, konpainiak bere bezeroen webguneetako informazio guztia integratzen duen chatbot bat garatu du, herritarrentzako arreta-prozesu osoa errazteko helburuarekin.

Hasierako faseetan, enpresak aukera argia antzeman zuen sektore publikoan, bereziki udaletxeetan, “non burokraziak eta arreta-ordutegi mugatuek arazo bat sortzen zuten”, aitortu du Aitor Azcargortak, konpainiako operazio zuzendariak.

Ildo horretan, azken hilabeteetan enpresaren kasurik nabarmenenetako bat Arrasateko Udalaren webgunean ezarritako laguntzaile birtuala izan da. Chatbot honek auzokideei izapide administratiboetan laguntzen die, denbora errealean arreta eskainiz, zalantzak argituz eta prozedurei buruzko informazioa modu errazean eskainiz. Hori guztia hizkuntza naturala prozesatzen duten teknologiak, chatbot admineduak, udal datu-baseekin integrazioa eta izapide errazen automatizazioa garatuz lortu da, eta horri esker informazio eguneratua denbora errealean eskaintzen da.

Hortik aurrera, Lagunbotek bere zerbitzua esparru berrietara zabaldu du. “Orain mota guztietako egozioekin lan egiten dugu, hala nola klinikekin, fisioterapia-zentroekin, industria-enpresekin eta akademiekin, besteak beste”, azpimarratu du Azcargortak. Dibertsifikazio hori AAri esker ikuspegi erabat pertsonalizatuan oinaritzen da, bezero bakoitzen portaera eta lehentasunak kontuan hartuta, haien gogobetetasuna hobetzeko.

Gaur egun, lan pertsonako talde batez osatutako konpainiak prozesu osoa sinplifikatzen du erabiltzaileentzat irisgarriagoa izan dadin, eta zeregin errepikakorrak AAren esku uztea lortzen du. Horrela, eragiketak eskalatu eta balio handiagoko jardueretarako denbora askatzen da.

Enpresak eskaintzen dituen soluzio teknologikoen artean WhatsApp eta Instagramerako chatbotak, kliniketarako ahots-botak, hitzorduak kudeatzeko eta berezoarentzako arreta emateko AA agenteak, baita prozesuen automatizazio osoak ere daude. Soluzio horiek aukera ematen dute, besteak beste, aurrekontuen sorkuntza automatikoa egiteko, leaden kudeaketa adimenduna egiteko edo langile eta bezeroentzako onboarding prozesuak sortzeko.

Gainera, etorkizunari begira, Lagunbot SaaS software batean lanean ari da, adimen artifizialeko bere soluzioetarako sarbidea demokratizatzeko. Horri esker, sektore jakinetako enpresek beraien automatizazio propioak sortu ahal izango dituzte jarraibide sinpleen bidez.

Era berean, konpainiak lankidetza berrien bidez industria-esparruan duen presentzia indartzea eta adimen artifizialaren testuinguruan dauden erronka nagusiei aurre egitea aurreikusten du. Erronka horien artean, teknologiaren bilakaera azkarra, sektore anitzetan integratzea eta datuen etika eta pribatutasuna nabarmentzen dira, besteak beste. “Adimen artifiziala etengabe aurreratzen ari da; beraz, beti eguneratuta egon behar dugu atzean ez gelditzeko”, onartu du zuzendari nagusiak.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.