Green Challenge Gasteiz Vitoria
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 30 Marzo, 2022

Green Deal Youth Challenge: Powerful Tree, Hobeen eta Dryfing, Gasteizko Udalaren deialdiko startup garaileak

“Talentua erakarri eta berrikuntzan eta ekonomia berdean oinarritutako enpresen sorrera sustatu, Gasteiz Green Dealen filosofiarekin bat zetozenak"
-

Gasteizko Villa Suso Jauregian jokatu zen joan den ostiralean Gasteiz Green Deal Youth Challenge-ren finala. Nazioarteko udal-deialdi horren helburua da 18 eta 35 urte bitarteko pertsonek bultzatutako proiektu original eta berritzaileak sustatu eta laguntzea, bai eta ekonomia berdean, talentuan eta berrikuntzan oinarritutako ekimenak bultzatzea ere.

Zazpi enpresa finalistek beren proiektuak erakutsi zituzten epaimahaiaren aurrean, eta epaimahai horrek, ondoren, aukeratutako ekimenen berri eman zuen. Hiru izan ziren azkenean saritutako proposamenak: Powerful Tree, Hobeen eta Dryfing. Proiektu irabazleek 16 asteko azelerazio-prozesua izango dute, eta mentoreen eta adituen laguntza izango dute aurrera egiteko.

Zehazki, Powerful Tree-n energia berriztagarriak garatzen dituzte, laboreak 4.0 nekazaritzan teknifikatzen dituzte eta landare-ongizatearen kontzeptua aldarrikatzen dute. Hobeen, bestalde, etxeetara bideratutako energia-eraginkortasuneko plataforma bat da. Azkenik, Dryfing uretako kirolen sektoreko neoprenozko jantziak garbitu, desinfektatu eta lehortzeko makinen diseinu, fabrikazio eta merkaturatze bat da.

“Talentua erakarri eta berrikuntzan eta ekonomia berdean oinarritutako enpresen sorrera sustatu nahi genuen, Gasteiz Green Dealen filosofiarekin bat zetozenak. Itun horrekin, hiri berdetik ekonomia berdera igaro nahi dugu. Eta horregatik bultzatzen dugu prozesu hau, gaur egun aukera ematen baitigu Gasteizek arlo horretan erreferente izaten jarrai dezan lagundu nahi duten gazteen ideiak ezagutzeko. Zorionak “, esan zuen Gorka Urtaran alkateak ekitaldi pribatu honen aurkezpenean.

Adituek osatutako epaimahai batek enpresa finalistek egindako aurkezpenak aztertu zituen, eta, horien guztien artetik, aipatutako hiru startupak aukeratu ziren, azelerazio-programa honetan parte hartzeko aukera izango dutenak. Lau hilabeteko ibilbidea izango da, eta hautatutako proiektuek lehen mailako «mentoring» bat izango dute. Onenek, gainera, inbertsio bat izango dute beren negozioak abian jartzeko.

Horrela, Gasteizko Udalaren ekimen hau erakunde publiko batek bultzatutako startupak bizkortzeko lehen programetako bat da, eta BerriUP enpresaren laguntza teknikoa izaten ari da, esperientzia handia baitu arlo horretan.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.