Albisteak 1 Marzo, 2024

Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko

BIND 4.0 Euskadiko enpresa handien bila dabil, startup-ekin berrikuntza irekiko ekosistemarekin bat egiteko.
-
  • 9. edizio honen deialdiaren epea martxoaren 31n amaituko da
  • Plataforman, industria adimendunaren, energia garbien eta jasangarritasunaren, eta osasunaren eta elikaduraren esparruetako erreferentziazko enpresek parte hartzen dute, hala nola Mercedes-Benz, Iberdrola, ITP Aero, CAF, BTI Biotehnology Institute, Quirónsalud, Teknia, Gureak, Eika, Betsaide, Talgo, Hitachi Energ eta Gh Cranes enpresek.

 

Berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak Euskadiko industria-sektoreko erreferentziazko enpresei zuzendutako bederatzigarren deialdia ireki berri du, startupen azelerazio-programaren edizio berrian parte har dezaten. Interesa duten enpresek martxoaren 31ra arteko epean aurkeztu ahal izango dute 9. edizioan parte hartzeko eskaera. Startupentzako deialdia ekainaren 27an irekiko da.  

 

BIND 4.0 plataformaren helburua da euskal industria-enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta haien lehiakortasuna hobetzea, startup disruptiboekiko lankidetza-ereduari esker. Eredu horrekin, berrikuntza-proiektu berriak gara ditzakete sektorean liderrak izateko. Deialdi honekin, dagoeneko 9 edizio arrakastatsu egin dira, eta Euskadi lankidetza publiko-pribatuaren nazioarteko erreferentzia bihurtu da, azken teknologien aplikazioaren bidez gero eta efizienteagoa eta jasangarriagoa izango den industria bat lortzeko.

 

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta Up!Euskadi plataformaren bitartez sortua. Plataforman, industria adimendunaren, energia garbien eta jasangarritasunaren, eta osasunaren eta elikaduraren esparruetako erreferentziazko enpresek parte hartzen dute, hala nola Mercedes-Benz, Iberdrola, ITP Aero, CAF, BTI Biotehnology Institute, Quirónsalud eta Eroski enpresek. Azken urteetan, beste batzuk sartu dira, hala nola Teknia, Gureak, Eika, Betsaide eta Talgo. Lehen edizioaz geroztik, BIND 4.0 plataformako enpresa partnerren kopurua boskoiztu egin da, eta 8 urtetan 15etik 70era igo da berrikuntza irekiaren ereduaren alde egin duten Euskadiko enpresa liderren kopurua.

 

Berrikuntza irekiko plataforma enpresen eta startupen arteko lankidetza-eredurik garrantzitsuena bihurtu da Europan. Izan ere, nazioarteko bi sari jaso ditu, bata Mind the Gap eta International Chamber of Commerce (ICC) plataforma globalarena, eta bestea, berriz, Europako Batzordeak enpresa-sustapenerako ekimenik onenari emandakoa.

 

Gaur egun, BIND 4.0 plataformak 210 startup baino gehiagoren 330 arrakasta-kasu baino gehiago ditu. Startup horiek, enpresa partnerrekin batera, adimen artifiziala, IoT-a, murgiltze-teknologiak, robotika, manufaktura gehigarria, cleantech izenekoa edo bioteknologia aplikatzen dituzten proiektuak garatu dituzte. Soluzio horiei esker, fabrikazio-prozesuen efizientzia hobetu, baliabideak optimizatu eta zerbitzu eta produktu berriak sortu ahal izan dira, eta zerbitzu eta produktu horiek, aldi berean, enpresen lehiakortasuna handitu dute. 

 

Arrakasta-eredu horren parte izan nahi duten enpresa partner berriek martxoan izango dute inskribatzeko aukera. Bestalde, startupek ekainaren 27tik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte euskal industriako enpresa liderrekin lan egiteko soluzioak.

 

Zergatik parte hartu BIND 4.0 plataforman?

Euskadiko 70 enpresak dagoeneko ezagutzen dituzte Europako berrikuntza irekiko plataforma nagusietako batean parte hartzeak dakartzan onurak. Enpresa horien artean, Gureak dago, gizarte-ekonomiako enpresa taldea eta partnerra 7. edizioaz geroztik. Enpresa horrek ekosistemako startupen kalitatea azpimarratu du: “BIND 4.0 plataformak testatutako teknologien eta soluzio sendoen bidez proiektu bakoitzean ezarri ditugun helburuak lortzen lagundu duten startupekin jarduteko aukera eman digu”, adierazi du Gureak Marketing-eko Gaizka Iriartek. 

 

Bestalde, burdinaren galdaketan liderra den Betsaide enpresa aurreko edizioan hasi zen plataformarekin lankidetzan jarduten. Enpresa horrek plataformak euskal industriaren eraginkortasuna eta efizientzia handitzeko betetzen duen zeregina azpimarratu du: “BIND 4.0 plataformak zaintza teknologikoa egiteko aukera eskaintzen digu, eta, horri esker, hainbat sektoretako azken berrikuntzen berri jasotzen dugu”, adierazi du proiektu teknologikoen kudeatzaile Gorka Igartiburuk. Gaineratu duenez, “BIND 4.0 plataformako partnerra izateak berrikuntzaren inguruan eskaintzen duen ikuspegia oso gomendagarria da eboluzionatzen jarraitu nahi duen edozein enpresarentzat”. 

 

Izan ere, BIND 4.0 plataformakoa eta haren berrikuntza irekiko ekosistemakoa izateak hainbat onura eskaintzen ditu. Haien artean, honako hauek aipa daitezke: 

 

  1. Erronka operatibo, erronka produktibo eta ingurumen-erronka berriei erantzutea, enpresa bakoitzera egokitutako soluzioekin. 
  2. Munduko talenturik onenarekin batera lehiakortasuna eta lidergoa handitzea.  
  3. Sektore teknologikoaren azken joerak eta soluzioak detektatu, ezagutu eta aplikatzea, tokiko, Estatuko eta nazioarteko startupen eskutik. 
  4. Beren soluzioa modu arin eta profesionalean inplementatzeko eratutako, eta prestatutako startupekin lan egitea
  5. Nazioarteko erreferentziazko berrikuntza irekiko eta industria adimenduneko plataformakoa izatea, euskal industriaren eraginkortasuna eta efizientzia handitzen lagunduko duten arrakasta-kasuak partekatzeko aukerarekin. 
  6. Venture Client-eko ahalmenak garatzeko eta startupekin lankidetzan aritzearen inpaktua maximizatzen duten metodologiak eta tresnak gaineratzeko (prozesuak optimizatzeko eta proiektu eta zerbitzu lehiakor eta efiziente berriak garatzeko berrikuntza-iturri gisa) prestakuntza espezifikoa. 
  7. Berrikuntza Irekiko hub handienaren parte izatea, euskal industriako 70 liderrekin batera. Izan ere, 20 inbertitzaile baino gehiago eta garatutako proiektuen 300 arrakasta-kasu baino gehiago biltzen dituen Venture Club bat da. 

 

Zer egin behar da BIND 4.0 plataformako enpresa partner bat izateko?

BIND 4.0 plataformaren azelerazio-programako enpresa partner gisa parte hartu ahal izateko, hainbat baldintza bete behar dira:

  • Industriaren, energiaren, osasunaren edo elikaduraren esparruei lotutako enpresa bat izatea. 
  • Euskadin jarduera-zentro bat izatea.
  • 250 langiletik gorako plantilla bat izatea.
  • Berrikuntzaren eta startupekiko lankidetzaren inguruan interes eta konpromiso handia agertzea. 

 

Enpresa partner berriak inskribatzeko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik, www.bind40.com webgunearen bitartez. Bertan, plataforma lider horren parte izatearen onura guztiak azaltzen dira. 

Lotutako albisteak

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.