Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 1 Marzo, 2022

Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren Mapa aurkeztu du Euskadik 2022ko Mobile World Congress-en

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, datorren martxoaren 1ean aurkeztuko du, Mobile World Congress (MWC) biltzarrean, Up! Euskadi plataforma, Euskal Ekintzailetza Ekosistemari buruzko datuak eta informazioa eskaintzen dituen lineako plataforma berria.
-
  • Arantxa Tapia sailburuak Digital Leaders goi mailako mahai-inguruan parte hartu du, digitalizazioaren arloko ordezkari publiko zein pribatuekin batera.
  • Euskadi ekintzailetza teknologikorako hub garrantzitsua da, izan ere, egoitza bertan duten oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko 900 enpresa berri aktibo baino gehiago daude eta, era berean, mundu osoko startup enpresak erakartzeko gaitasuna duten nazioarteko ekintzailetza programak ere badira.
  • Eusko Jaurlaritzak, ekintzailetza sustatzeko ahaleginean, lurraldean enplegua, aberastasuna eta berrikuntza sortzeko ezinbesteko neurria baita, Up! Euskadi marka indartu egin du Euskal Ekintzailetza Ekosistemari buruzko lineako datu base propio bat abiaraziz.

 

Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren egoerari buruzko informazio eguneratua izateak laguntza emateko politikak eta ekimenak prestatu eta ebaluatzea ahalbidetuko du, datuetan oinarritutako erabakiak hartzea erraztuz, sektoreen arteko ezaguera trukea sustatuz eta berritzaileen hurrengo belaunaldiak nazioarteko arrakasta lor dezan beharrezkoan diren konexioak sortuz.

Proiektua SPRI taldeak bultzatu du, Eusko Jaurlaritzak 2024 Ekintzailetzaren Erakundearteko Planaren (EEP) bidez onartu zuen ekintzailetza eta barneko ekintzailetza sustatzeko konpromisoa gauzatzeko helburuarekin.

Plataforma berri honek, Euskadiko uneko panorama teknologikoaren irudi xehatuagoa emateaz gain, lankidetza proiektu bat abiarazi du. Edozein startup enpresak, edozein inbertitzailek edo ekosistemako gainerako eragileek ere aukera izango dute beren enpresen datuak sartzeko eta beren profila hobetzeko, hartara datu horietarako sarbidea emanda komunitate osoari.

Datuen zehaztasun eta gardentasun handiagoak, euskal tokiko ekosistemaren konektibitatea hobetzeaz gain, lurraldea nazioarteko mapan posizionatzeko balioko du, ekintzailetza aurreratuko hub berri eta etorkizun handikoa den heinean.

Sartu plataformara: https://upeuskadi.spri.eus/eu/

 

Up! Euskadi plataforma

 Sarbide irekiko Up! Euskadi plataforma espezifikoki diseinatu da hazten ari diren komunitate teknologikoei laguntza emateko, baliozko informazioa emanez, startup eta ekosistemako agenteak ezagutzera emanez eta lurraldea ekintzailetza hub gisa posizionatuz.

Plataforma Dealroom-ekin lankidetzan garatu da, ekosistema teknologikoei lotutako datuen inteligentzian espezializatutako Amsterdameko enpresa teknologikoa. Ikaskuntza automatikoa eta datuen ingeniaritza uztartzen dituzte egiaztapen prozesu sendoekin eta ekosistema sare ahaltsu batekin. Dealroom lankidetzan aritzen da 50 tokiko gobernu, ministerio eta merkataritza eta inbertsio erakunderekin. Horrez gain, puntako ekosistema teknologikoen plataformak garatu ditu, besteak beste, Frantziakoa, Erresuma Batukoa, Amsterdamekoa, Berlinekoa, Las Vegaskoa, Munichkoa eta Helsinkikoa.

Datu baseak joera orokorren inguruko informazioa eta zifra nagusiak eskaintzen ditu, bai eta datu xehatuak startup, scaleup eta eskualdeko enpresei buruz; barne ditu oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko 900 enpresa berri baino gehiago eta ekosistema osatzen duten gainerako agenteak.

Hona hemen plataforman aurki daitezkeen datuen adibide batzuk:

  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten startup enpresen ikuspegi xehatua, datu desagregatuak atzitzeko aukerarekin: lurralde historikoaren arabera, sektorearen arabera, negozio ereduaren arabera, etab.
  • Agenteen eta beren ekimenen inpaktuaren ikuspegi orokorra.
  • Hoberen baloratzen diren ekosistemako enpresen ikuspegi orokorra.
  • Azken inbertsio erronden ikuspegi orokorra, inbertitzaile motaren arabera edo inbertitzailearen kokalekuaren arabera.

 

Plataforma berri honek, Euskadiko uneko panorama teknologikoaren irudi xehatuagoa emateaz gain, lankidetza proiektu bat abiarazi du. Edozein startup enpresak, edozein inbertitzailek edo ekosistemako gainerako eragileek aukera izango dute beren enpresen datuak sartzeko eta beren profila hobetzeko, hartara datu horietarako sarbidea emanda komunitate osoari.

Horri esker, datuen zehaztasun eta gardentasun handiagoak lortuko dira, honela euskal tokiko ekosistemaren konektibitatea hobetuz eta, gainera, lurraldea nazioarteko mapan posizionatuz, teknologia eta berrikuntzako hub berri eta etorkizun handikoa den heinean.

 

Euskal Ekintzailetza Ekosistema

Euskal Ekintzailetza Ekosistema oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten 900 enpresa berrik baino gehiagok osatzen dute.

Azken 8 urteetan eratu diren enpresak kontuan hartuta eta Lurralde Historikoan zehar nola banatuta dauden ikusita, Arabak oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko enpresa berrien sorreraren % 15 hartzen du, Bizkaiak % 52 eta Gipuzkoak % 32.

Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren ezaugarri nagusien artean aipagarria da oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko enpresa berrien % 73k B2B (Business-to-Business) planteamendua duela.

Aipagarria da ere Euskadiko Espezializazio Adimentsuko Estrategiarekin oso lerrokatuta dagoela, berez, oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko hiru enpresa berritatik bik RIS3 lehentasun estrategikoetarantz orientatutako soluzioak dituzte, bereziki “industria adimentsuaren” arloan, non sortu diren startup guztien % 40k gaitasunak dituen. Gainera, % 18k osasunaren arlorako soluzioak ditu, % 16k energia berrien arlorako eta % 10ek elikadurarekin lotutako aukera txokorako.

Enpleguari dagokionez, azken 8 urteetan sortutako oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko enpresek 3.000 langiletik gora zituzten 2020an, enpresa bakoitzeko 3,9 langileren batezbestekoarekin, eta 350 milioi eurotik gorako fakturazio bolumenarekin.

 

Digital Leaders

MWCren antolakuntzak Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua gonbidatu du kongresuko mahai-inguru erreferentzialenetako batean parte hartzera.

Digitalizazioa susperraldi sozioekonomikoaren zerbitzura jartzeko asmoz, eragile publiko eta pribatuek sortzen ari diren negozio-aukerak partekatu dituzte, eraldaketa digitalaren azelerazioaren bidez hazkundea bultzatzeko. Gainera, 5Garen hedapena edo 2030 Agendaren helburuak lortzeko eta deskarbonizaziorantz ekonomiek aurrera egitea ahalbidetuko duten erronka eta konponbide digitalak jarri dira mahai gainean.

Testuinguru horretan, sailburuak Euskadiko Eraldaketa Digitalerako 2025 Estrategia aurkeztu du. Estrategia horrek “eraldaketa digitaleko eredu berri bat definitzen du, eta Euskal Administrazio Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremana ulertzeko eta gauzatzeko modu desberdin bat eskatzen du, erronka globalei batera aurre egin ahal izateko”. Helburua da “sortzen ari diren palanka teknologikoen ezarpena bizkortzea, garapena indartuz eta gaikuntzen potentzial frogatua aprobetxatuz, aplikazio-eremu garrantzitsuetan azkar txertatzea aktibatuz eta bultzatuz, eta horrek guztiak Euskadik 2025ean aurre egin behar dion trantsizio teknologiko-digitalari, energia- eta ingurumen-trantsizioari eta gizarte- eta osasun-trantsizioari laguntzen dio.

Lotutako albisteak

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.