Bidasoa Activa Emprendedoras Emprendedores Becas
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 12 Marzo, 2022

Enpresa berriak sortzea helburu duten proiektu berritzaileak bultzatzen ditu Bidasoa bizirik-ek

Izena emateko epea 2022ko apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Bidezkoa bada, maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartean beste epe bat irekiko da.
-

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, Bidasoan ekiteko beken beste deialdi bat egin dute. Enpresa-proiektuak garatzen laguntzeko programa bat da, negozioaren ideia zehazteko eta ekimen zirkularra eta gizarte-berrikuntza garatzeko prozesuetan.

Beka hauen helburua da enpresa-proiektu bihur daitezkeen ideia berritzaileak dituzten pertsonei laguntza ekonomikoa ematea. Bekadunek, halaber, lanpostu bat izango dute Bidasoa bizirik-eko coworking gunean, inolako kosturik gabe, eta WiFi sarea, bilera-gelak erabili ahalko dituzte eta ekimen-ekosistema batean lan egin ahalko dute.  Gainera, ekintzailetza-ekosistema batean lan egingo dute, lankidetza- eta berrikuntza-ingurune ireki batean.

Bidasoa biziriki-eko lehendakari Miguel Ángel Páezek nabarmendu duenez, “aurreko lau urteetako emaitza onek proiektu honetan lanean jarraitzera bultzatzen gaituzte. Helburua da pertsona ekintzaileen potentziala babestea, talentua, berrikuntza eta sormena bultzatuz, negozio-ideiak gara ditzaten.  Horrela, gainera, ekintzailetza soziala eta ekonomia zirkularrerako trantsizioa bultzatzen dira”.

Bestalde, María Serrano Bidasoa bizirik-eko lehendakariordeak gaineratu duenez, “beken beste helburuetako bat da proiektu bat abian jarri nahi dutenean pertsona askok aurkitzen duten oztopoak kentzea, hala nola, baliabiderik eza eta enpresa-proiektua behar bezala diseinatzeko denbora eza”.

 

Baldintzak eta izen-ematea

Bekak eskatu ahalko ditu Irunen edo Hondarribian erroldatuta dagoen, eskualdean empresa bat sortu nahi duen eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez dagoen adin nagusiko edozeinek. Gainera, eskatzaileak ezin izango du bekaren onuradun izan azken 3 urteetan, bi herrietako udalekiko zerga-betebeharrak eguneratuak izan beharko ditu, eta Irunen edo Hondarribian enpresa bat sortzeko ekimena garatzeko konpromisoa hartu beharko du.

Deialdi honek beka eskatzeko bi epe izango ditu. Lehen epea 2022ko apirilaren 30ean bukatuko da, eta, hala badagokio, bigarren aldiz irekiko da maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Bekadun bakoitzak 2.500 euro bitarte jaso ahalko ditu, eta hileko esleipena ezin izango da 400 euro baino gehiagokoa izan, gehienez ere sei hilabetez. Aipatu behar da bi zenbatekoak aurreko edizioetan baino handiagoak direla, proiektu honetarako aurrekontua handitu egin baita.

Aurkezten diren proposamenak baloratzeko orduan, Bidasoa bizirik-ek zerotik ehun puntura bitarteko baremoa ezarriko du. Baremo horretan, proposatutako negozio-ideiarekin lotutako prestakuntza teknikoa eta lanbide-esperientzia ebaluatuko dira, bai eta enpresa-kudeaketako prestakuntza, proposamenaren definizio- eta argitasun-maila, aurreikusitako lan-plana eta proposamenaren interes-maila ere, ‘Bidasoako Garapen Ekonomikorako Plan Estrategikoaren’ helburuak lortzeko egiten duen ekarpena kontuan hartuta.

Informazio gehiago jaso edo proiektuak aurkeztu nahi dituztenek Bidasoa bizirik-eko Ekintzailetza eta Jarduera Berrien Sailarekin jarri beharko dute harremanetan, telefonoz 943 50 96 00 zenbakira deituz edo ekintzailetza@bidasoa-activa.com helbidera mezu bat bidaliz.

 

Bost beka 2021ean

Iazko edizioan bost beka eman ziren proiektu berritzaileetarako: ‘Euskadi zaporearen bidez’ ikus-entzunezko produkzio-etxea; bitxigintza organikoko empresa bat; moda iraunkorreko bi marka eta adimen artifizialean oinarritutako aplikazio bat.

Azken horren atzean Javier Aguirre dago, bere proiektuari ‘AI Composer’ izena eman diona. Plataforma anitzeko partiturak editatzeko ekosistema bat da, musika-konposizioa edozein lekutan azkar eta intuizioz egiteko aukera ematen duena ahots bidezko adimen artifiziala erabiliz.

Bidasoa bizirik-ek prestakuntza eta finantzaketa eskaini dio Javierri. Gainera, gazteak EHUko Entreprenari Programako Manuel Laborde Werlinden Sarietan jaso du saria, ‘Gradu Amaierako Proiektuak, Masterra eta Doktoretza Tesiak’ kategorian.

Javierrek nabarmendu duenez, “beka jasotzeak alderdi askotan laguntzen dizu.  Horietako bat Bidasoa bizirik-era sei hilabetez joateko konpromisoa da, proiektua garatzera behartzen zaituena. Bestalde, oso positiboa da coworking-ean lan egiten dugun pertsona ekintzaile guztien artean sortzen den giroa; zure inguruan jendea izateak bultzatzen zaitu ekiten jarraitzeko. Azkenik, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit Bidasoa bizirik-etik eskaintzen dizkizuten harremanak, proiektua garatzen laguntzen dizutenak”.

EHUko sariari dagokionez, Javierrek adierazi duenez, “bide horretatik jarraitu behar dudala baliozkotzea da, oso beharrezkoa den zerbait, izan ere, bide hori oso luzea egiten da batzuetan. Baina norbaitek esatea proiektuak balio duela, animatzen zaitu”.

Bestalde, Julene Iraolak, beka ‘Wave Back’ moda jasangarriko marka martxan jartzeko jaso duenak, honakoa nabarmendu du: “Asko lagundu digu, batez ere izapide administratiboak egiten, guretzat hasieran ezezagunena zena. Baina Bidasoa bizirik-en oso ondo aholkatzen dizute eta edozein zalantza berehala argitzen dizute. Halaber, azpimarratuko nuke egunero lantoki batera joateko aukera izateak zentratzen laguntzen dizula eta lana errazten dizula, adibidez, bilerak egiteko orduan”.

Lotutako albisteak

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.