Aitor Uribeetxebarria zuzendari gerentea.
Berrikuntza I+G+B
Elkarrizketak 4 otsaila, 2026

Uraldi, lurrunaren kontrako lehen sistema automatikoa diseinatu duen ispilu teknologikoen fabrikatzailea

Busturiako enpresak SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza jaso du eta bere ispiluetan LED argiztapena, Bluetooth® bozgorailuak edo ukipeneko sakagailuak eskaintzen ditu
-

Uraldi Busturiako (Bizkaia) enpresa da eta LED argiztapena, Bluetooth® bozgorailuak edo ukipen-sakagailuak (besteak beste) dituzten goi-teknologiadun ispiluak fabrikatzen ditu. Lurrunaren kontrako mundu osoko lehen sistema automatikoa diseinatu du eta iaz iF Design Award sari entzutetsua jaso zuen. Enpresak SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza jaso du. Programa horrek doako aholkularitza eskaintzen die ETE-ei negozioaren berrikuntzarako.

Enpresa 1978an sortu zen, kooperatiba gisa, gaur egun Ajangizeko (Bizkaia) Maier enpresaren zentro teknologikoa kokatuta dagoen tokian. Hasieran, bainugeletarako altzarien fabrikatzaile gisa eratu zen, baina laster osagarrietara bilakaera egin zuen. “80ko hamarkadan, kanpoan, Mexikon, saltzen hasi ginen. Hamarkada hartan, kanpoko diseinatzaile ospetsuekin, hala nola Dario Gagliardini edo Jorge Pensirekin, kolaborazio ugari egin zituen enpresak”, azaldu du Aitor Uribeetxebarria zuzendari gerenteak.

90eko hamarkadan, Uraldik kooperatiba izateari utzi eta lan-sozietate gisa, Diseño de Baño Disbainu izena hartu zuen, baina Uraldi marka mantendu. Egun Busturian dituen instalazioetara joan zen. “Orduan ere fabrikatzen ziren ispiluak, baina oraindik jarduera hutsala zen. 2005ean, argiztapena eta hasierako ledak gehitu ziren”.

“Sektorera beranduxeago iritsi zen” 2008ko krisiaren, eta “osagarrietan Asiatik iritsitako lehia basatiaren” ondorioz, bainugeletako osagarriak gehiago baztertu eta ispiluetan zentratu zen. “2015ean, gure produkzioaren % 90 osagarriak ziren eta, gaur egun, ehuneko hori ispiluek hartzen dute eta, gainerako % 10a, aldiz, osagarriek”.

Uraldiren lehiakortasuna neurrira eta pertsonalizatuta egindako ispiluak eskaintzean oinarritzen da. “Txinako produktua, batez ere, neurri estandarretan da eta ez dituzte serie laburrak fabrikatzen prezio lehiakorretan”.

Produktuak ispilu teknologikoak dira; hau da, LED argiztapena, lurrun kontrako sistemak, Bluetooth® bozgorailuak edo ukipen-sakagailuak gehitzen dituzte. Osagarrien gama txikia dute: hala nola toalla-euskarriak, bilkari-euskarria, xaboi-ontziak eta dosifikagailuak. “Fabrikatzaileak gara, eta hor sartuta daude produktuaren diseinua eta amaierako entrega”.

Bezeroak habitatekoak (etxeko atala, azalera handien eta denden bidez) eta “hospitality” izenekokoak (batez ere hotelak) dira. “Eta gero, preskriptoreak ditugu; hau da, bi sektoreetarako lan egiten duten dekoratzaileak, arkitektoak edo barne-diseinatzaileak”.

Lortutako arrakasta agerian geratu zen iaz Cassiopeia izeneko modeloko ispiluari esker, iF Design Award lsaria eskuratu baitzuen. “Produktuaren diseinuan prestigio handiena duen sarietako bat da, Alemaniakoa, eta hainbat diziplina biltzen ditu. Hala, bainugelen kategorian izan ginen irabazleak. Getxoko Muka Design Lab diseinu-estudioaren eskutik aurkeztu ginen. Izan ere, artelan bat inspirazio-iturritzat hartuta, ispilu berezi hau sortu zuten.

Gainera, ispiluetarako mundu osoan parekorik ez duen lurrun kontrako sistema diseinatu du. “Automatikoki detektatzen ditu hezetasun mailak eta, algoritmoen bidez, lurrunaren kontrako plaka aktibatzen eta desaktibatzen du. Gaur egungo sistemek sakagailu baten bidez aktibatzera edo desaktibatzera behartzen dute, eta, ondorioz, sistemak denbora gehiago behar du funtzionatzeko, eta energia-kontsumoa handitu egiten da. Baina sistema honek erabiltzailearen esperientzia hobetzeaz gain, kontsumo hori gutxitzen du”. Orain gutxi eman diete Espainiako patentea.

15 langile ditu guztira eta urteko fakturazioa bi milioi euro ingurukoa da. Salmenten % 80 Espainian kontzentratzen da eta gainerako % 20a atzerrian, batez ere Alemanian eta Frantzian. Urtean 10.000 ispilu inguru fabrikatzen dituzte, ehun bat modelo ezberdinekin. “Pertsonalizazioa da gure balio bereizgarria, eta neurrira egindako produktuak dira”.

I+G arloa garrantzitsua da Uraldirentzat. “Barneko taldea dugu, berrikuntza-ideiak kudeatzeko eta haustura eragin dezaketen gaiak planteatzeko. Horietako bat da, hain zuzen ere, lurrunaren aurkako sistema automatikoa. Eta horren ondorioz, haurrentzako eta makillatzaile eta estilistentzako ispiluak atera dira katalogo berrian”.

SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza produkzioaren kudeaketa hobetzera bideratu da.

Etorkizunera begira, erronka nagusiak nazioarteko hedapena handitzera zuzenduta daude: Maroko, Portugal eta Italia, adibidez. “Produktuari dagokionez, diseinatzaileekin egindako kolaborazioei esker produktuak atera nahi ditugu etengabe, eta urtero berritasunak sortu. Katalogo berrian, 30 modelo pasatxo izatetik, 100 izatera jauzi egin dugu”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Loyola  Norte:  “Erronka  nagusia  hazkundea  kalitate-estandarrak  mantenduz  kudeatzea  da”

Loyola Norte: “Erronka nagusia hazkundea kalitate-estandarrak mantenduz kudeatzea da”

Muntaia eta instalazio elektrikoetan eta mantentze industrialean espezializatutako enpresa gisa hasi zenetik, Loyola Nortek industriarako eta Administraziorako eskaintza askoz ere integralagoa du orain. Gainera, duela gutxi beste konpainia batzuk integratu ditu, eta digitalizazioa bere lehentasunen artean mantentzen du.

Teknologia  eta  osasuna:  Samira  DTx-ek  ebidentzia  klinikoan  oinarritutako  terapia  digitalak  garatzen  ditu
08/04/2026 Ekintzailetza

Teknologia eta osasuna: Samira DTx-ek ebidentzia klinikoan oinarritutako terapia digitalak garatzen ditu

BIC Bizkaian egoitza duen startup honek adimen artifizialean, bideojoko terapeutikoetan eta errealitate birtualean oinarritutako soluzioetan lan egiten du gaixotasun kronikoen kudeaketa hobetzeko.

AMA  Impossible  Pétillant  Naturel-ek  alkoholik  gabeko  edariak  birdefinitzen  ditu
07/04/2026 Nazioartekotzea

AMA Impossible Pétillant Naturel-ek alkoholik gabeko edariak birdefinitzen ditu

Salmenten %85 atzerrian duela, Donostiako enpresak hartzidura naturalaren bidezko te-apardunak garatzen ditu premium sektorera zuzenduta.

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.