Berrikuntza
Albisteak 28 Azaroa, 2019

SPRIk eta SPRILURek Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko eta Brontzezko A sariak lortu dituzte, hurrenez hurren

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak Zilarrezko A - Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria lortu du. Bestetik, SPRI Taldeari atxikita, euskal enpresarentzako azpiegitura-irtenbideak hornitzen dituen SPRILUR sozietateak brontzezko A saria lortu du
-

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak Zilarrezko A – Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria lortu du. Bestetik, SPRI Taldeari atxikita, euskal enpresarentzako azpiegitura-irtenbideak hornitzen dituen SPRILUR sozietateak brontzezko A saria lortu du. Sari hauek kudeaketa arloko jardunbideetan zein intereseko taldeen (bezeroak, langileak, akziodunak eta gizartea, oro har) asebetetze orekatuaren bilaketan nabarmendu diren erakunderik aurreratuenak aldarrikatzen dituzte. Aintzatespenak abenduaren 18an banatuko dira, Gasteizeko Europa Jauregian, 18:30etatik aurrera.

SPRI, Eusko Jaurlaritzak abian dituen enpresa-ehunaren mesedeko politikei lotutako programa eta zerbitzuez baliatuta, euskal enpresei laguntza eta bultzada ematea xede duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko sozietatea da. Bestalde, SPRILURek enpresa-sustapena bultzatzea du helburu, jarduera ekonomikoetarako azpiegitura-irtenbideen eragile publiko gisa, euskal enpresen lehiakortasuna, enplegua eta inbertsioa errazteko asmoz. Horretarako, industrialdeak, enpresa-eremuak eta proiektu estrategikoak kudeatu eta garatzen ditu, horien zaharkitzapena saihestuz.

SPRIk eta SPRILURek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen dute beraien kudeaketa-sistema ebaluatu eta hobetzeko, eta EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko kideek landutako kanpo-ebaluazioaren ondoren jaso dituzte sariak.

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu da, EAEko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko.

Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen bitartez ematen dituen aintzatespen horiek.

Sari hauek helburu bikoitza dute:

  • Kudeaketa arloko erakunderik aurreratuenak identifikatzea, besteentzako erreferentzia izan daitezen.
  • Erakunde horiek egindako ahalegina nahiz kudeaketan lortutako aurrerapen maila publikoki aitortzea.

Aintzatespen hauek lortzeko, erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du. Horretarako, EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentetzat hartzen duten Kanpo Kontraste eta Kanpo Ebaluazio zerbitzuak eskaintzen ditu

Zerbitzu bietan, erakundetik kanpoko aditu independenteek kudeaketari buruzko azterketa orokorra eta sistematikoa egiten dute, horretan lortutako aurrerapen mailari buruzko ikuspegi objektiboa erakutsiz, baita indarguneak eta hobetzeko alderdiak ere, erakundeek egin beharreko hausnarketa eta autoebaluazio ariketen “ispilua” izan daitezen.

Azterketa hau egiteaz arduratzen den EUSKALITeko Ebaluazio Klubak modu altruistan elkarlanean aritzen diren 2.000 zuzendarik eta teknikarik baino gehiagok osatzen dute, kudeaketaren arloko ezaguerak eta esperientziak partekatzen dituztelarik.

Lotutako albisteak

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Euskadiko  Lanbide  Heziketak  eta  Euskadiko  Parke  Teknologikoek  batxilergoko  1.000  ikasle  baino  gehiago  bildu  dituzte  enpreseta  zientifiko  teknologikoetako  lan-aukerak  erakusteko
24/02/2026 Berrikuntza

Euskadiko Lanbide Heziketak eta Euskadiko Parke Teknologikoek batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago bildu dituzte enpreseta zientifiko teknologikoetako lan-aukerak erakusteko

Hitzordua martxoaren 10ean izango da Zamudio/Derioko Campusean, eta Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetan martxoaren 12an. Hitzorduaren helburua ikasle horiei Lanbide Heziketak Parke Teknologikoko enpresetan dituen aukerak erakustea da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.