“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian
-

INNOLAB Bilbao berrikuntza irekirako plataformak antolatutako LEADERS IN TECH Conference konferentziak teknologia berriek eta haien aplikazioek planteatzen dituzten erronka eta aukera berriei buruz eztabaidatzeko puntu gisa finkatzen jarraitzen du.  Goi-mailako 20 hizlari baino gehiago elkartu ziren konferentziaren seigarren edizioan, punta-puntako teknologien orainaldian eta etorkizunean murgiltzeko. Adimen artifiziala, zibersegurtasuna, transferentzia teknologikoa eta datuen espazioak izan ziren protagonista nagusiak. Horien artean, Amaia Martinezek, SPRI Taldeko Teknologia arduradunak, hartu zuen parte.

Hainbat ponentzia izan ziren jardunaldian zehar eta teknologia berriak, haien erronkak eta aukerak izan ziren ardatz nagusia. Tartean, adimen artifiziala, erakundeen eta gizartearen erronkarik premiazkoenetako batzuei irtenbidea emateko motor nagusietako bat baita dagoeneko.

Rebeca Santamaria-Fernándezek, Google DeepMindeko (AA Aurreratuan oinarritutakoa Gemini ikaskuntza-eredu ezagunaren enpresa sortzailea) Aliantzen eta Garapen Korporatiboaren Zuzendariak, azaldu zuen nola lor daitekeen inpaktu erreala izatea, ikerketatik hasi eta teknologia horren aplikazio arduratsura arte, AlphaFolden bitartez. AAn oinarritutako sistema horrek zehaztasun handiarekin aurreikusten du proteinen 3D egitura aminoazidoen sekuentziatik abiatuta, eta, hala, biologian funtsezkoak diren erantzunak eman ditzakete milioika ikerlarik eta medikuntzaren eta bioteknologiaren arloko aurrerapenak azkartu ditzakete. Horrez gain, sistema horren garatzaileek 2024ko Kimikako Nobel Saria jaso zuten.

Geroz eta konektatuago dagoen mundu honetan, rol garrantzitsua du zibersegurtasunak eta zutabe estrategikoa da enpresa ororentzat. Hala azaldu zuen Laura Bausek, Vodafone Espainiako Zibersegrutasuneko Zuzendariak (CISO), mehatxuen aurrean babesteko zibersegurtasuneko estrategia estrategiko bat diseinatzeko eman beharreko urratsak erakutsi baitzituen. Beste hizlari nagusietako batek indartu zuen puntu hori. Iratxe Calvillok, Fortinet Sistemen Ingeniariak, zibererasoen kasu errealak aurkeztu zituen enpresek gaur egun dituzten erronken gisa. Erronka horien artean daude hodeiaren ezarpena edo ingurune hibridoen kudeaketa. Horrez gain, arlo horren etorkizuna erakutsi zuen eta konputazio kuantikoak protagonismo handia izango duela azaldu zuen.

Datuaren rol estrategikoa

Datuetara ere bideratu zuen jardunaldiaren zati bat LEADERS IN TECHek. Horren adibide da datu-espazioei buruzko mahai-ingurua. Espazio horiek datuak modu seguru eta burujabean partekatzeko ekosistema digitalak dira, gobernantza komunaren bitartez. Arlo horretako erreferenteek osatu zuten mahai-ingurua: Francisca Rubiok, Gaia X España Elkarteko Zuzendari Nagusiak; Sonia Jiménezek IDSAko (International Data Spaces Association) Datuen Espazioaren Teknologiaren Zuzendariak; eta Sofía Kosenkok, Espainiako DAMAren Batzorde Exekutiboko Kide eta Idazkariak. Juncal Alonso Tecnaliako Proiektuen zuzendariak moderatu zuen. Lankidetza-ingurune horrek eskaintzen dituen negozio-aukerak (datuak rol estrategikoa du), gobernantza, Europako eta nazioarteko egungo erronkak eta arrakasta-kasu errealak azaldu zituzten panel horretan, Inkolan, LKS Next, IKERLAN eta Vicomtechen eskutik.

Elisa Riverak, Espainiako Gobernuaren Plangintza, Koordinazio eta Ezagutzaren Transferentziako Zuzendari Nagusiak arrisku-kapitalaren finantza-tresna berriaz, “Innvierte Deep-Tech Tech Transfer” deiturikoaz, hitz egin zuen. 353 milioi euroko zuzkidura du tresna horrek. Sarrera bikaina izan hori Cristina del Campok, AINIAko Zuzendari Nagusiak (Valentziako zentro teknologikoa da, REDIT Ventures espezializatutako inbertsio-multzoaren parte); Almudena Trigok, BeAble Capitaleko bazki Fundatzaileak; Sonia Ortubaik, Abantail spin offaren Zuzendari Nagusiak eta Amaia Martinez moderatzaileak, SPRI Taldeko Teknologia Arduradunak Venture Buildersen ereduak eta transferentzia teknologikoen prozesuen dinamikak hainbat ikuspegitatik ezagutarazteko, aurkikuntza zientifikoak enpresa-ehundurako produktu eta zerbitzu bideragarriak eta eskalagarriak bihur daitezen lortzeko dauden erronkak eta eskakizunak ikusaraziz.

Anna Navarro Schlegelek, plataforma teknologikoetan eta azpiegituretan adituak, ere hartu zuen parte. Enpresa handiak kudeatu ditu Silicon Valleyn, berrikuntzaren arloko nazioarteko ekosistema erreferentean, eta 30 urte baino gehiago egin ditu goi-mailako karguetan.  Teknologiaren arloan munduan eragin handiena duen emakume gisa aitortu zuen Analytics Insightek. Annak Silicon Valleyko berrikuntzaren oinarrien eta ikasitakoaren gaineko azalpenak eman zituen. Estibaliz Goñi Iberdrolako Prozesuen eta Teknologiaren zuzendariarekin (i-DE) batera azaldu zuen nola bihurtu esperientzia inpaktu.

Ekitaldian egon ziren halaber lurraldeko berrikuntza-hub garrantzitsuenetako batzuk, besteak beste, BBK Kuna, Iberdolaren Global Smart Grids Innovation Hub eta Sidenor 612. Bakoitzak bere misioa eta lurraldeko berrikuntzaren eta ekintzailetza teknologikoaren sustapenerako estrategia aurkeztu zituen.

Horrez gain, presentzia instituzionala ere izan zuen ekitaldiak. Bertan izan zen Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko sailburua, konferentziaren babeslea baita Bilboko Udala. Halaber, Nora Sarasolak, BBK Banku Fundazioko Gizarte Ekintzako Zuzendariak, ekitaldiaren aurkezpenean hartu zuen parte, berrikuntza irekiaren plataformaren zuzendaria baita erakunde hori. Magdalena Múgica IMG Aseguruetako presidentea ere bertan izan zen, INNOLAB Bilbaoren eragile bazkidea baita.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  20  milioi  eurora  arte  handitu  du  aurrekontua  ETE-etan  berrikuntza  bultzatzeko
08/04/2026 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi eurora arte handitu du aurrekontua ETE-etan berrikuntza bultzatzeko

Industria Defendatzeko Taldearen bileraren ondoren, Industria Sailak Fast Track Innobideak programa 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin handitu du, ETEak eraldatu eta dibertsifikatzeko Industria Plana – Euskadi 2030en barruan

Tecnipesak  Brave,  trazabilitate  logistikoan  iraultza  ekarri  duen  RFID  arku  berria,  aurkeztu  du
07/04/2026 Berrikuntza

Tecnipesak Brave, trazabilitate logistikoan iraultza ekarri duen RFID arku berria, aurkeztu du

Tecnipesak Brave, Barnekintzaile programaren bultzadari esker garatutako RFID arkua, merkaturatu du. Enpresak apirilaren 23an aurkeztuko du soluzio hori funtzionamenduan, Brave On Road San Sebastián jardunaldian.

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.