José Jainaga.
Albisteak 23 ekaina, 2025

José Jainaga industrialak Joxe Mari Korta 2025 saria irabazi du

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen 25. Joxe Mari Korta saria pertsona bakar bati ematea: José Jainaga industrialari, industria errotzearen, industria bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik.
-
  • Saria uztailaren 10ean emango da Donostian, Imanol Pradales lehendakaria buru izango duen ekitaldian.
  • Joxe Mari Korta sariak 2000. urtean ezarri ziren, ETAk enpresari gipuzkoarra eta ADEGIko presidentea erail ondoren, eta Eusko Jaurlaritzak enpresa-arloan ematen duen sari gorena dira.

Eusko Jaurlaritzak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren bitartez, Joxe Mari Korta Sariak ematen dizkie urtero beren bizitza- eta enpresa-ibilbideagatik nabarmentzen diren euskal enpresariei. Aurtengo edizioan, sariak ezarri zirenetik 25. edizioa, José Jainaga industriala izango da saritua.

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua da epaimahaiburua, eta Confebask, Adegi, Cebek eta Sea enpresa-elkarteetako arduradun nagusiek eta Joxe Mari Korta familiaren ordezkari batek osatzen dute epaimahaia.

Hogeita bosgarren edizio honetan, epaimahaiak aho batez erabaki zuen Joxe Mari Korta saria persona bakar bati ematea: José Jainaga industrialariari, industria errotzearen, industria bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik.

Sari hauek ETAk 2000. urteko abuztuan erail zuen enpresari eta ADEGIko presidente Joxe Mari Kortaren izena daramate. Gure industriaren buru diren eta beren inbertsioen eta lanaren bidez enplegua eta aberastasuna sortzen duten pertsonen dohainak eta ahalegina publikoki aitortzeko ezarri ziren, elementu horiek gizarte osoaren onurarako baitira.

Ezarri zenetik 25 urte bete ondoren, eta iaz hasi zen epaimahaiaren hausnarketa baten ondoren, saria bat egitea erabaki zen, saritutako enpresaburuaren protagonismoari garrantzi handiagoa emateko helburuarekin.

Eusko Jaurlaritzak enpresa arloan ematen duen sari gorena da, eta uztailaren 10ean Donostian egingo den eta Imanol Pradales lehendakaria buru izango duen ekitaldi batean emango da.

Hautagaiak hiru lurralde historikoetako enpresa-elkarteek, merkataritza-erakundeek edo profesionalen elkargoek proposa ditzakete, bai eta Euskadin egoitza duten enpresek ere.

Jose Jainaga

José Antonio Jainaga Industria Ingeniaria da Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. Ibilbide profesional osoa industrian egin du. SENER taldearen Dibisio Nuklearrean hasi zen lanean. Ondoren, Michelin multinazional frantsesean hasi zen lanean, eta 20 urte eman zituen bertan, horietako 8 Frantzian. Michelinen hainbat ardura-postu bete zituen, harik eta turismorako neumatikoen negozioko presidenteorde exekutibo eta Europarako zuzendari nagusi izatera iritsi zen arte.

1998an, Frantzian bizi zen bitartean, Sidenorren eskaintza bat jaso zuen, une hartan euskal inbertitzaile talde batena zena, eta enpresa horretan zuzendari nagusi gisa sartu zen.

2005ean Sidenor Gerdau talde siderurgiko brasildarrari saldu zioten. 2005etik 2016ra, José Antonio Jainaga kontseilari delegatu izan zen, eta urte horretan saldu zuen multinazional brasildarrak bere filiala Europan. Une horretan, urrats bat aurrera eman zuen, eta Sidenor erosteko eskaintza aurkeztu zuen.

Ordutik, José Antonio Jainaga Sidenorreko presidentea da. Talde industrial hori liderra da Euskadin, Kantabrian eta Katalunian lantegi produktiboak dituzten altzairu luze berezien ekoizpenean, eta Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan ordezkaritza komertzialak ditu.

Lau urtez, AEGE, Energia Kontsumo Handiko Enpresen Elkarteko presidentea izan da.

Jainagak Mirai korporazio industriala sortu du. Korporazio horren bidez, hainbat sektoretan konpainia industrialak erosten ditu bere sorkuntza indartzeko eta bultzatzeko

Bere ibilbide osoa adimenaren, ahaleginaren, konpromisoaren, zintzotasunaren eta dohain berezi baten lan egiten duen pertsonen artean taldeak sortzeko adibide da. Industria-mundua eta enplegua eta ongizatea sortzea dira bere lehentasunetako batzuk.

  • Ibilbide profesionaleko urte hauetan guztietan hainbat aintzatespen jaso ditu, besteak beste:

    Ramón Rubial saria (2018), euskal garapen ekonomikoari egindako ekarpenagatik eta Sidenorren enplegua sortzeko egindako apustuagatik.

 

  • Ospe onena duten kudeatzaileen artean, lehen postua RECOR Euskadi (2018) korporazio-ospeari buruzko informazioan.

 

  • El Correok eta Banco Sabadellek emandako Euskadi Avanza saria (2018), ibilbide profesionala eta enpresaburuek erkidegoari egindako ekarpena aitortzeko.

 

  • Euskal Manager saria (2012), euskal enpresa-kudeatzailerik onena, Euskadiko Kutxak antolatutako “Euskal Enpresaren Hitzordua” topaketan.

 

Lotutako albisteak

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Euskadiko  Lanbide  Heziketak  eta  Euskadiko  Parke  Teknologikoek  batxilergoko  1.000  ikasle  baino  gehiago  bildu  dituzte  enpreseta  zientifiko  teknologikoetako  lan-aukerak  erakusteko
24/02/2026 Berrikuntza

Euskadiko Lanbide Heziketak eta Euskadiko Parke Teknologikoek batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago bildu dituzte enpreseta zientifiko teknologikoetako lan-aukerak erakusteko

Hitzordua martxoaren 10ean izango da Zamudio/Derioko Campusean, eta Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetan martxoaren 12an. Hitzorduaren helburua ikasle horiei Lanbide Heziketak Parke Teknologikoko enpresetan dituen aukerak erakustea da.

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.