Lander Balza.
Elkarrizketak 3 uztaila, 2025

EIDEk diseinuaren eta prestakuntzaren munduko mapan jarri du Bilbo

Euskadiko Diseinugileen Elkarteak Guggenheim museoan 22 herrialdetako 100 gazte diseinatzaileren talentua aitortu du, diseinuari gizarterako bektore estrategiko gisa egindako ekarpenagatik
-

Diseinuak zenbait alorretan duen inpaktua nabarmentzeko eta garrantzia emateko —besteak beste, industrian, osasunean, administrazio publikoan, immigrazioan, garapen sozialean edo hirien eraldaketan— bildu zituzten pasa den ekainaren 20an 22 herrialdetako 100 gazte talentudun Guggenheim museoan, IF Designe Student Award 2025 sarien edizio berri batean parte hartze aldera. Hitzordu horrek urtero munduko talenturik bikainenak saritzen ditu, eta lehenengoz egin da Bilbon. Eta hor argi geratu zen badagoela etorkizuna. Eta zera ere argi gertatu zen, osasun paregabea dutela diseinua eraldaketako tresna gisa sustatzeko helburuak eta mundu osoko gazte diseinatzaileek GJHekin duten konpromisoak, oraintsu Made in Basque Country programako mikrofonoetan EIDEko (Euskadiko Diseinugileen Elkartea) Proiektuen koordinatzaileak, Lander Balzak, nabarmendu duen moduan.

EIDE IF Designekin aritu da elkarlanean ekitaldi hau antolatzen, eta, funtsean, jardunaldiaren helburua nazioartean hauek sustatzea da: industria, ohitura onak eta tokiko diseinuen kultura lehiakortasuneko tresna boteretsu gisa… Proiektu asko aurkeztu eta aitortu dira, baina horretarako lan gogorra eginda; zer irtenbide zehatz aurkeztu dira If Design Student Awards sarietan jasangarritasunaren eta ingurumenaren alorrean?

Nazio Batuetako lehenengo 15 Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) sormenez erantzuten dieten ehun proiektu aitortu dira. Horien artean, larrialdi klimatikoari eta haren ondorioei erantzuten dieten askotariko irtenbideak nabarmendu dira. Proiektuen artean daude, besteak beste, odol-laginak Afrikako urrutiko eremuetan seguru garraiatzeko motxila hozgarri bat; ehun-hondakinez eta hidratatutako karez osatutako adreilu mota bat, haren bidez Ghanako komunitateek astero iristen zaizkien milioika arropak aprobetxatuko dituzte, etxebizitza berriak sortzeko eta lanerako aukera bat sortzeko; barku txikietara edo surf-tauletara egokitu daitekeen sistema bat, mikroplastikoak mapatzeko itsasoan, karbonoa biltzeko sistemak uharri artifizialetan…; edo biztanleak hodeian zerbitzuak erabiltzearekin lotutako karbonoen igorpenak ulertzen eta kudeatzen prestatzeko eta gidatzeko aplikazio bat. Datuak gordetzeak ingurumenean duen eragina murriztea.

IF Design Award aparteko diseinuaren munduko sinboloa da, baina zer bektorek dute eragina «Aparteko Diseinu» batean?

Ez da erraza diseinuan bikaintasuna baloratzea. Sarien esparrura mugatzen bagara, IF Design Award sarientzat funtsezko bost alderdi hartzen dira kontuan: Ideia (originaltasuna eta egokitasuna), forma (erakargarritasun estetikoa, emozionala), funtzioa (erabiltzeko erraztasuna, eraginkortasuna, erabiltzailearentzako onura), bereiztea (berrikuntza maila, marka bereiztea) eta jasangarritasuna (balantze hirukoitza). Ikasleen sariak GJHekin bat etorriz ematen dira, irizpideak egokitzen dira eta garrantzi handiagoa ematen diote jasangarritasunari, errespetuari, justiziari…

Sarien testuinguru berean lan-jardunaldi bat egin zen eta Bilbori buruz hitz egin zuten bertan. Zer ezarpen atera ziren?

Jardunaldi hori IED Kunsthal eskolak diseinatu zuen, eta hauekin lankidetzan eman zuen: Deustuko Unibertsitatea, Mondragon, Tecnun, eta aurreko egunetik ia ezagutu ere egiten ez ziren eta kultura eta testuinguru oso ezberdinetatik zetozen ehun ikasle. Horiek lanean jarri ziren, Zorrotzaurre irlan elkarbizitzako, memoriako eta espazioaren erabilera partekatuko proposamen berriak imajinatzeko. Argazkiak, baliabide grafikoak eta irakasleen laguntza erabilita, gazte horiek kontzientzia hartu zuten eta ikuspegi berri bat eman zioten Bilboko leku hain entzutetsu honi. Tokia industriala eta langileena izatetik eraldatzen ari den espazio izatera pasatu da, arkitektura, kultura, diseinu eta hezkuntzaren bidez.  Proposamenen artean egon ziren kultura-ibilbideak, errioko espazio ludikoak, identitate grafikoko proposamen bat kaleko altzariei forma ematen zien auzoarentzat…

Ekonomiari dagokionez, zer suposatzen du diseinuak gizartearentzat?

Diseinua ezinbesteko motorra da hazkundea eta lehiakortasuna egon dadin, eta gizartean balioa sortzeko. Biztanleek jarduera estetiko hutsaz izan dezaketen irudiaz harago doa, eragina du enpresen errentagarritasunean, berritzeko gaitasunean, prozesuen hobekuntzan, produktuen/zerbitzuen desberdintzapenean… Eta, sari hauetan ikusi den moduan, bizi-kalitatea hobetzen du. Espainiako sektore kulturalen eta sormenezkoen gaineko 2025 COTEC txostenaren arabera, diseinuak 10 milioi euro baino gehiagoko inpaktu ekonomikoa eragiten du (BPGaren % 1,1), eta zenbatesten da herrialde osoan 66.000 profesional baino gehiago enplegatzen dituela. Txosten honetan, gainera, nabarmentzen dute ekonomia osoak 19tik 24ra bitarte enpresa galdu zituela, eta sektore sortzailea handitu egin zen: 28.000 enpresa berri sortu ziren eta % 21 igo zen hainbat diziplinatako enplegua, besteak beste, diseinu grafikoan, diseinu industrialean edo ilustrazioan.

Gainera, efektu biderkatzailea du ekonomian…

Egia da hori, balioesten baita sormenezko sektoreetan inbertitutako euro bakoitzagatik % 1,75ra arte handitzen dela balioa, turismoa edo eraikuntza baino gehiago. Inpaktu hori diseinuaren aldeko apustua egiten duten enpresetan ere gertatzen da. Horrela, ia % 20 gehiago fakturatzea lortu zuten 17-21 denboraldian, apustua egin ez zutenen aldean —hori dio Spain Design Index 2023 txostenak—.

Aurrera egin eta berritu daiteke diseinurik gabe?

Berrikuntza hainbat iturritatik sor badaiteke ere (aurkikuntza zientifikoak, fabrikazio-prozesuetako hobekuntzak, teknologia-aurrerapen puruak…), oso zaila da gizartean benetako inpaktua izango duen aurrerapen eta berrikuntza esanguratsu eta jasangarria imajinatzea diseinuaren esku-hartzerik gabe, bereziki estrategikoa bada.

Zergatik?
Diseinuak berrikuntza balio eta erabilgarritasun bihurtzen duelako; pertsonetan ardaztutako berrikuntza sustatzen duelako; desberdintzapena eta lehiakortasuna eragiten dituelako; jarduera berritzailea delako. Asmakizun edo ideia arrunt bat merkatuan eta munduan benetako eragina duen irtenbide bideragarri eta desiragarri bihurtzen duen katalizatzailea da diseinua.

Talentua erakartzeari dagokionez, munduko onenak izan dituzue hemen, Bilbon. Euskadiri buruzko ze irudi eraman dute?

Zeremonia hau Bilbora ekartzearen helburua, duela urtebete EIDE eta iF DESIGNen artean sinatutako lankidetza-akordioaren markoan, hau zen: Bilbo diseinuko eta prestakuntzako munduko mapan jartzea, ikusaraztea Bilboko, Euskadiko eta Nafarroako diseinuko prestakuntza-eskaintza, baita profesional trebeak, sortzaileak eta konprometituak prestatzeko esfortzuak ere. Hitz egin dugun ikasle guztiak zeharo harrituta zeuden, Euskadiri buruz ezer gutxi baitzekiten. Izan ere, Europa baino urrutiagotik (Australia, Taiwan, Txina, Kanada, Estatu Batuak, Mexiko, Brasil…) zetozen askorentzat sekulako aurkikuntza izan da. Nola ez, Guggenheim museoa zuten buruan, baina iristean ekosistema indartsua aurkitu dute, lehen mailako eskola eta unibertsitateekin, diseinuan inbertitzen duten enpresa berritzaileekin eta sektorearekin inplikatutako profesional nabarmenekin. Eta, nahiz eta inork ez zuen geratzeko nahia adierazi, gehienak Euskadin egun on batzuk pasatzeko eta haien jatorrizko herrialdeetan bizitakoa partekatzeko ideiarekin etorri ziren. Horrez gain, itzultzeko eta hobeto ezagutzeari denbora gehiago eskaintzeko desira adierazi zuten.

Eta Euskadiko enpresez?

IF Design erakundeari 2024an haiekin lankidetzako hitzarmena sinatu genuenetik aplikatzen zaio eta, besteak beste, ekimen hau egiteko aukera eman du hainbat enpresa zuzenean ezagutzeak, hala nola Orbea, Orona, Durero, Nuuk, Soraluce, Walter Pack eta CIE Automotive, bai eta zentro berritzaileak ere, esaterako Waste Lab Bizkaia —haren bazkide kolaboratzaileak gara, kultura- eta sormen-sektoreak bultzatzeko—. Ildo horretatik, eskertu behar da Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza, ekitaldi zehatz honekiko interesa erakusteaz gain, diseinua bektore estrategiko gisa kokatzeko apustu jarraitua egin duelako.

 

Lotutako albisteak

CHgroup,  inbertsio  funtsentzako  sukalde  industrialak  eta  trenentzako  kafetegi-kotxeak  saltzen  dituen  enpresa  donostiarra
20/01/2026 Berrikuntza

CHgroup, inbertsio funtsentzako sukalde industrialak eta trenentzako kafetegi-kotxeak saltzen dituen enpresa donostiarra

Konpainia 1969an hasi zen kafe makinak eta labeak txokoei saltzen, eta bi konpainia erosi ditu hazten jarraitzeko

Pinturas  del  Norte:  sei  hamarkada  baino  gehiago  espezializatzen,  berritzen  eta  lurraldearekiko  konpromisoa  hartzen
16/01/2026 Berrikuntza

Pinturas del Norte: sei hamarkada baino gehiago espezializatzen, berritzen eta lurraldearekiko konpromisoa hartzen

Bilboko enpresak erakusten du posible dela gertutasunetik lehiatzea, ezagutza teknikoari eta berrikuntzari esker.

Deguisak  erreketako  eta  material  erregogorren  ingeniaritzan  duen  lidergoa  indartu  du  Amurriotik
23/12/2025 Berrikuntza

Deguisak erreketako eta material erregogorren ingeniaritzan duen lidergoa indartu du Amurriotik

1966an sortutako familia-enpresa honen zuzendari nagusia Beatriz Barandica da, eta industria-ingurune konplexuan tokiko produkzioaren aldeko apustuari eusten dio

Axiak  hamarkada  bat  darama  enpresentzako  “elearning”  irtenbideak  eskaintzen
23/12/2025 Berrikuntza

Axiak hamarkada bat darama enpresentzako “elearning” irtenbideak eskaintzen

Bizkaiko enpresak lantaldeak eraldatzen laguntzen dio enpresa-sareari, prestakuntzaren eta aholkularitza espezializatuaren bidez.

HA  Ilarduya,  galdategietarako  lehengaien  hornitzaile  liderra
22/12/2025 Berrikuntza

HA Ilarduya, galdategietarako lehengaien hornitzaile liderra

Ehun urte baino gehiago bete ditu Zornotzako enpresa honek eta SPRI Taldearen Hazinnova programako laguntzak jaso ditu. HA Group multinazionalaren I+G arloko bederatzi zentroetako bat dago bertan.

Elursa,  doitasunezko  mekanizazioan  espezializatutako  ETEa
17/12/2025 Berrikuntza

Elursa, doitasunezko mekanizazioan espezializatutako ETEa

Bergarako enpresak negozioa dibertsifikatu nahi du automobilgintzaren sektorearekiko mendekotasun txikiagoa izan dezan

Electro  Alavesa:  “Errotzea  ez  da  diluituko;  betiko  gertutasun  berarekin  jarraituko  dugu  lanean”
15/12/2025 Berrikuntza

Electro Alavesa: “Errotzea ez da diluituko; betiko gertutasun berarekin jarraituko dugu lanean”

Leire Fernández de Alaiza da berriki Cottesekin integratu den Euskadiko Segurtasun sektoreko enpresa horren zuzendari nagusia.

Irisgarritasun  unibertsala:  Euskaditik  lehiakortasuna  bultzatzen  duen  konpromisoa
13/12/2025 Berrikuntza

Irisgarritasun unibertsala: Euskaditik lehiakortasuna bultzatzen duen konpromisoa

Irisgarritasuna ez da estandar bat gehiago. Espazioek eta zerbitzuek denontzat hobeto funtzionatzea da

Bilakatu  berrikuntza  irekiaren  aldeko  apustua  egiten  du  enpresa-kudeaketarako  eredu  gisa
11/12/2025 Berrikuntza

Bilakatu berrikuntza irekiaren aldeko apustua egiten du enpresa-kudeaketarako eredu gisa

Bizkaiko enpresa 2022an sortu zen, eta konpainiei kanpoko beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko eta ezagutzak trukatzeko aukera ematen dieten ekosistemak diseinatzen, aktibatzen eta orkestratzen ditu.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.