Salmenten saileko zuzendaria Iker Príncipe.
BDIH Berrikuntza
Albisteak 19 iraila, 2022

Cikautxo-k hidrogenozko ibilgailuentzako proiektuen esleipenak eskuratu ditu

SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso duen Bizkaiko enpresa honek bere negozioaren % 3 bideratzen du I+G-ra
-

Cikautxo ongi errotutako enpresa bat da -Berriatuan du egoitza zentrala-, 3.000 langile dituena eta urteko 240 milioi euroko fakturazioa duena. Kautxuzko materialak fabrikatzen ditu, nagusiki automobilgintzarako eta etxetresna elektrikoen sektorerako, eta bere berritzeko espirituari jarraiki,  hidrogenozko ibilgailuentzako proiektuak lortu ditu aurten. Cikautxo enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Basque Digital Innovation Hub-ek martxan jarritako BDIH Konexio programaren bidez, zeinak euskal ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, probak egiteko eta produktuak baliozkotzeko.

Cikautxo duela 51 urte sortu zen “eskualdeko jendearen ekimenez, kautxua fabrikatuko zuen kooperatiba bat sortzeko. Etxetresna elektrikoen sektorean hasi ginen Fagor enpresarentzat lanean,  kautxuzko piezak behar zituelako” dio Salmenten saileko zuzendari Iker Príncipek.

80ko hamarkadaren hasieran, konpainia automobilgintzaren sektorean murgildu zen. Hurrengo mugarria nazioartekotze prozesua izan zen, 1999an hasi zena  lantegi bat irekiz Txekian. Orain, konpainiaren zortzi lantegietatik sei atzerrian daude, eta nazioartekotzeari esker “jarduera laukoiztea” lortu dute.

Cikautxo-ren bezero gehienak automobilgintza sektorekoak dira (% 80), ondoren etxetresna elektrikoen sektorekoak (% 15) eta materialen fabrikaziokoak (% 5); azken arlo horretan “kautxuak eta polimeroak nahasten ditugu gure barne produkziorako edo hirugarrenei saltzeko”. Material horiek hainbat aplikazio dituzte, esaterako erabiltzen dira haurrentzako parkeetako zoruetan, asfaltoetan, futbol zelaietan edo atletismoko pistetan. “Gainera, kautxua prozesatzen duten enpresei ere saltzen diegu”.

Enpresak hainbat funtzio eta produktu eskaintzen ditu, adibidez, automobilgintzaren arloan fluxuen eroapena, bibrazioen aurkako sistemak eta estankotasun-sistemak. “Etxetresna elektrikoei dagokienez, garbigailuen ateetarako juntak edo ura sartu eta ateratzeko hodiak egiten ditugu”.

8 langegitan

Cikautxo-k 3.000 pertsona inguruko plantilla du 8 lantegitan, eta urtean 240 milioi inguru fakturatzen ditu. I+G funtsezkoa da euren negoziorako, eta badute teknologi zentro propio bat, Cikatek izenekoa, “zeinetan 50 pertsonak baino gehiagok lan egiten baitute epe luzerako ikuspegiarekin. Enpresaren abangoardia da”. Konpainiak bere negozioaren % 2,5-3 bitarte bideratzen du I+G-ra.

BDIH Konexioko proiektua.

SPRI Taldeko BDIH Konexio programaren bidez jaso duen laguntzarekin Bin-picking proiektua abiarazi du, piezak irakurri eta makinan jartzen dituen robot bat sortzeko. “4.0 Industriaren adibide bat da. Robotika kolaboratiboaren arloan kokatzen da eta dagoeneko garatuta dago fase industrializatuan. Tekniker zentroak lagundu digu horretan”.

Datozen 20 urteetarako erronka eta helburuek lau ardatz nagusi jarraitzen dituzte. Lehena da oreka ekonomikoari eustea “automobilgintzako teknologien eraldaketak berekin dakarren ziurgabetasun izugarri honen erdian, eta hornidura arazoek nahiz lehengaien kostuen igoerak ezegonkor bihurtu duten testuinguru ekonomiko honetan”.

Bigarren ildoa digitalizazioa da. “Lanean ari gara makinetatik datuen analisiak ateratzeko”.

Hirugarrena mugikortasun berriari dagokio, eta horretan mugarri dira auto hibridoak, elektrikoak, ziurrenik laster iritsiko den hidrogenoa edo auto autonomoa. “Hor posizionatu egin behar dugu, merkaturik ez galtzeko. Lortu ditugun negozio berrien % 50 baino gehiago ibilgailu elektrikoen arlokoak dira. Eta aurtengo nobedade nagusia izan da hidrogenozko ibilgailuentzako proiektuak ere lortu ditugula, martxan izango baitira Europan 2025erako”.

Etorkizunerako laugarren apustu handia jasangarritasuna da. “Kautxua industria kimikoa da, kutsagarria, eta orain trantsizio batean murgilduta gaude material birziklagarriak nahiz bio jatorrikoak erabiltzeko edo CO2 emisioak eta karbono aztarna murrizteko eta elektrizitate berdea erabiltzeko. Bezeroek eskatzen digute hori”.

Epe laburrean, Cikautxo-k ez du zabalkunde gehiagorik egingo atzerrian. “Polo garrantzitsuenetan posizionatuta gaude: Ipar Amerikan, Europan eta Asian. Momentuz ez dugu inbertituko lantegi berrietan, baina gure gaitasunak hobetzen jarraituko dugu Europan, Ipar Amerikan eta Indian”.

Lotutako albisteak

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Bilbo  aukeratu  dute  Industria  Kongresu  Nazionalaren  egoitza  izateko  otsailaren  4an  eta  5ean,  eta  Parke  Teknologikoko  bost  enpresa  bisitatuko  ditu
05/01/2026 Berrikuntza

Bilbo aukeratu dute Industria Kongresu Nazionalaren egoitza izateko otsailaren 4an eta 5ean, eta Parke Teknologikoko bost enpresa bisitatuko ditu

Mikel Jauregi sailburuak inaugurazioan parte hartuko du, eta Bizkaiko campusean BIC Bizkaia, Biolan, Cocoon, ITP eta Syngoi erakutsiko dira adibide gisa.

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.