Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 ekaina, 2019 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Quality Innovation Award, enpresa berritzaileenak bultzatzen dituen lehiaketa entzutetsua

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 28ra arte.

 

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 28ra arte.

 

Quality Innovation Award urtero egiten den nazioarteko sariketa bat da, non aitortza egiten baitzaie inpaktu handieneko produktu, zerbitzu edo prozesuen berrikuntzei. Excellence Finland erakundeak 2007an sortu zuen sariketa hori eta Euskadin ere egiten da 2015etik. Lehiaketak helburutzat du antolakunde, enpresa eta lurraldeen lehiakortasuna handitzea, berrikuntza sustatuz eta nazioarteko ikusgarritasuna emanaz proiektu onenei.

 

Euskadiko lehiaketan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta parte hartu nahi duten ETE, startup, enpresa handi nahiz antolakunde publikoek onlineko inprimaki bat bete behar dute ekainaren 29a baino lehen. Hautagaitzak ebaluatu ondoren, urriaren 30ean jakinaraziko dira emaitzak eta irabazleak nazioarteko lehiaketan sartuko dira finalista bezala.

 

Zortzi kategoria daude, besteak beste, hauek: enpresako berrikuntza (mikro-enpresa, startup, ETE edo enpresa handiei zuzendua), berrikuntza arduratsua eta baliabide berriztagarrien berrikuntza, osasun eta hezkuntza sektoreetako eta sektore publikoko berrikuntza edota berrikuntza potentziala. Sarien helburua da aitortza egitea bezeroen edo gizartearen premiei erantzun berritzaile bat ematen dieten konponbideei, baldin eta ingurune errealetan ezarri badira eta beren balioa frogatu badute.

 

Euskadi lehiaketan parte hartzen hasi denetik, 11 euskal erakundek jaso dituzte nazioarteko aitortzak eta, horri esker, beren nazioarteko ikusgarritasuna eta proiekzioa hobetu dute. 2018ko edizioan azpimarratzekoa izan zen euskal erakunde eta enpresen presentzia, nazioarteko 24 sarietatik bost Euskadiko erakundeek irabazi baitzituzten. Hauek izan ziren irabazleak: EGA Master ingeniaritza, Iberdrola, A&B Bio-teknologia laborategia, Euskal Trenbide Sarea eta OSI Tolosaldea Osakidetza.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak