
Kluster politiken arloko Europako 30 aditu trantsizio digital eta berdean duten zereginari buruz aritu dira SPRIn
SPRIk Euskadiren kluster politika aitzindaria aurkeztu du “Framing the next-generation of cluster policies and programmes” kongresuan

Ezagutu BDIHren aktiboak: Osagai industrialetarako PVD estaldurak ekoizteko lerro pilotua
Teknikerrek BDIHren bitartez euskal enpresei PVD Teknologien bidez osagai plastiko eta mekanikoetarako estaldurak garatzeko aukera eskaintzen die, baita aplikazio industrialaren arabera propietate desberdinak dituzten eguzki-kolektoreak ere.

MJF teknologiaren bidez fabrikatutako piezen gainazaleko aldaketen bideragarritasun-azterketa
Bronymec 1995ean sortutako enpresa da, polimeroen eta konpositeen banaketan eta mekanizazioan diharduena. Sektore ugaritara jotzen du, hala nola trenbide-sektorera, energiara, makina-erremintara, elikagai-sektorera, farmara. Proiektu honen bidez, enpresak mekanizaziotik haratago joatea erabaki du, fabrikazio gehigarrirako aplikazioetara irekiz

IAM taldeak mekanizazio-zentro bat gehitu du bere eskaintzara, elektrohigadura eta ur-zorrotada bidezko zerbitzuak emateko
40 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Gipuzkoako enpresak doitasun handiko ebaketak egiten ditu, hainbat sistemekin: hari bidezko elektrohigadurarekin, sartze eta zulaketaren bidez, ur-zorrotada bidezko ebaketarekin eta ur-zorrotada bidezko mikro-mozketa bidez. Instalazioak handitu ondoren, orain plantilla handitzea baloratzen ari dira enpresan.

Draxton Atxondo Europako liderra da automobilgintzarako balazta-urkilen fabrikazio merkatuan
Bizkaiko galdategiak % 40tik gorako merkatu-kuota lortu du, eta espezializazioan, ingeniaritza sendo baten garapenean eta hazkunde sostengatuan oinarritutako estrategia bati zor dio arrakasta hori

Ezagutu BDIHren aktiboak: Tecnaliaren Binder Jetting teknologiaren bidez piezak fabrikatzeko zentroa
Tecnaliak BDIHren bitartez euskal enpresei hauts-ohe prozesuen garapena eskaintzen die. Material metalikoz, zeramikoz edo konposatuz egindako hainbat forma eta gainazaleko akabera handiko piezak zuzenean fabrikatzea dute helburu

Balbula irristailurako plaka erregogorreko prototipo baten fabrikazio gehigarria
DDeguisa 1966an sortu zen enpresa da, ingeniaritzan, diseinuan eta estaldura eta errekuntza- eta kontrol-ekipoen fabrikazioan diharduena. 1974tik balbula lerragarriko sistemak muntatzeko eta estatu-mailan merkaturatzeko lantegi bat du Amurrion. Sektorean metodo tradizionala ordezkatuko zuten aurrerapen berrien aurrean, konpainiak lehengai erregogorretarako fabrikazio gehigarriko metodo egokienak ikertzea erabaki zuen.

Daco: “Teknologia aurreratuak txertatzen ditugu gure garapenetan, hala nola robotika edo ikusmen artifiziala”
Gasteizko enpresak bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du, eta industria-ingeniaritzako zerbitzuak eskaintzen ditu, AENOR-en kalitate-ziurtagiri espezifikoarekin. Ekoizpen-prozesuen automatizazio aurreratua lantzen du, automobilgintza, aeronautika, trenbide, energia edo industria osagarrien sektoreetarako, besteak beste.

Salaverria: “Berrikuntzaren arloan 2008ko krisiari baino hobeto ari gara aurre egiten honi”
Innobasqueko presidenteak euskal berrikuntzan aurre egin beharreko erronka nagusiak ere azpimarratu ditu: ETEen jarduera berritzailea eta gazteen prestakuntza zientifiko-teknologikoa

Hepyc-ek material gogorretan interpolazio bidez hariztatzeko fresak merkaturatu ditu
Gipuzkoako enpresak txirbil-harroketa duten ebaketa-erremintetan espezializatuta dago, eta operazio bakar batean hariztatu eta bizarra kentzen duen produktu hau fabrikatu berri du. Produktu horiek piezak mekanizatzeko erabiltzen dira aeronautikan, trenbide-sektorean, autoeragile-sektorean, energia berriztagarrietan, ontzigintzan edo makina-erremintan, besteak beste.

Bizintekek eskalatzen jarraitzen du produktu elektronikoen fabrikazioan
Osoko trazabilitatea: profila, prozesua eta testa

Ameztoi, etxekoa bezalakoa den sukalde industrializatua
SPRI Taldearen “Innobideak” programako laguntza bat jaso duen Zestoako enpresak aurrez prestatutako platerak eskaintzen dizkie ostalariei eta azalera handiei

Ezagutu BDIHren aktiboak: CIC biomaGUNE-ren biomaterialen sintesia eta funtzionalizazioa
CIC biomaGUNE BDIH-ren bitartez euskal enpresei irudi molekularrei, medikuntza birsortzaileari eta biomaterialei aplikatutako nanoegiturak fabrikatzeko eta karakterizatzeko aukera eskaintzen die.

SARS-CoV-2 birusa grafeno-eremuko efektuko transistoreekin detektatzea
2010ean sortutako enpresa da, ikertzaileentzako grafenoa ekoizteko helburuarekin. Konpainian 36 pertsona grafenoa ekoizten eta ikertzen dihardute. Oraintsu material horren biosentsoreak sortzeko produktuaren garapenean sartzea erabaki du. Graphenea-ren bideoan ikusiko duzu nola funtzionalizatu zuten grafenoa erreakzio kimikoen analisirako, Sars-Cov2 bezalako birusak antzemateko, oso erabilgarria Covid-19aren pandemian zehar.

Bloke-kateen teknologia trantsizio energetikoa hobetzeko
Chainlink Labs eta TECNALIAk eginiko txosten batek dio bloke-kateen teknologia garrantzitsua dela klima aldaketa kudeatzeko

AYA, Eibarko azken maisu armagina
107 urteko historia eta 26 artisauz osatutako lantaldea duen Aguirre y Aranzabal (AYA) konpainiak eboluzionatu egin du, nazioarteko erreferente bihurtzeraino ehizarako eta kirol-tiraketarako luxuzko eskopeten arloan

Bizkaiko 40 enpresak aplikatzen dute langileen parte-hartzea handitzen duen EkinBarri eredua
Bizkaiko enpresa-elkarte garrantzitsuenek sustatutako ekimen honen helburua da lehiakortasuna hobetzea pertsonen bitartez

Soldadura-prozesuetarako datuak aztertzeko, tratatzeko eta bistaratzeko aurretiazko erakustaldia
Nippon Gases-en jarduera nagusia gas industrialak, sendagarriak eta elikadura-gasak hornitzea da. Espainian ekoizpen planta asko ditu, eta horietariko asko Euskal Herrian daude. Hernanin hidrogeno planta bat du, baita urak tratatzeko planta pilotu bat duten bulegoak eta I+G eta prozesuen monitorizaziora bideratutako bulegoak ere.

Pasaban, mundu mailako liderra papergintza sektorerako makina-erremintan
SPRI Taldearen “Innobideak” programako laguntza bat jaso duen Tolosako enpresa honek kalitate handiko produktu pertsonalizatua eskaintzen du

Ezagutu BDIHren aktiboak: Objektu eta tresnak malgutasunez manipulatzeko sistema robotikoa
Teknikerrek BDIHren bitartez euskal enpresei piezak manipulatzeko eragiketak automatizatzeko edo piezaren gainean tresna manipulatzeko zelula bat edukitzeko aukera ematen du.