Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 ekaina, 2021 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Itsasoetara milioika mikroplastikoren isurketa murriztea helburu duen garbigailuetarako soluzio bat garatu dute

Copreci eta PlanetCare euskal enpresek elkarlanean sortua, Europako garbigailuen marka nagusiek probatu dute jada, eta 2022rako soluzioa etxetresna elektrikoan integratuta eskaintzea aurreikusten da
Copreci

Urtero milioi bat tona mikroplastiko baino gehiago isurtzen dira ozeanoetan, eta kutsadura plastiko horren iturri garrantzitsu bat garbigailuak dira. Ikerketa batzuen arabera, garbitzeko batez beste 6 kilogramoko arropa kargak plastikozko 700.000 zuntz mikroskopiko baino gehiago askatzen ditu (batez ere ehun sintetikoenak) hondakin-uretan, ekosistemak kaltetuz eta elikadura-katera itzuliz. Egoera horri aurre egiteko eta balio diferentzialeko proposamen bat sortzeko, Copreci enpresa gipuzkoarrak aliantza estrategiko bat sinatu du PlanetCare enpresarekin, itsasoak mikroplastikoekin kutsatzea saihesten duten soluzio teknologikoetan espezializatutako enpresa.

Mondragon Korporazioko kide den euskal enpresak merkatuko soluziorik aurreratuenak eskaintzea du helburu, eta PlanetCare-rekin duen aliantzak “soluzio teknologikoak eskaintzen lagunduko du, linea-zuriaren merkatuari urtero milioika tona mikroplastiko isurtzea eragiten duen kutsadura-iturri batekin amaitzen laguntzeko”, nabarmendu du Imanol Oleaga Copreciko zuzendari nagusiak.

Ingurumena errespetatzen duten etxetresna elektrikoak

Euskal enpresak 57 urte daramatza etxetresna elektrikoetarako soluzioak fabrikatzen. Berrikuntza eta hobekuntza teknologikoari esker, erabiltzaileek etxetresna elektriko seguruagoak, erabilerrazak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak eskura ditzakete. PlanetCare-rekin lankidetzan, Aretxabaletan egoitza duen enpresak garbigailu mota guztien fabrikatzaileen eskura jartzen ditu, itsasoak eta ozeanoak mikroplastikoek ez kutsatzeko behar diren konponbideak.

Sortutako arazoa konpontzeko, garbigailutik kanpoko sistema batekin lan egin da, eta aliantzaren epe motzeko hurrengo helburua iragazki hori garbigailuan integratzea da. Gaur egun, iragazki independentea salgai dago, garbigailuaren kanpoaldean jartzen dena, eta 2022rako Copreci eta PlanetCare artean produktu integratua eskaintzea aurreikusten da.

Gainera, soluzioa probatzen ari dira Europako merkatuko garbigailuen marka liderretan, “emaitza onekin”, Copreciko zuzendari nagusiaren esanetan. Eta, era berean, Europako hainbat herrialdetako estamentuekin lan egiten da, hala nola Frantziako Eraldaketa Ekologikoaren Ministerioarekin. Izan ere, herrialde horretan aurreikusita dago 2025etik aurrera sistema horiek garbigailuetan sartzea behartzea, lege baten bitartez.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

3 otsaila, 2025 BDIH
Ecenarro, hotzeko estanpazio adimenduna garatzen duen kooperatiba
Irakurri gehiago
31 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea
Irakurri gehiago
NET ZERRO BASQUE 31 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak
Irakurri gehiago
29 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mikel Jauregi sailburua FVEM – Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren ordezkaritza batekin bildu da
Irakurri gehiago
Sostenibilidad Corporativa. Comunidad B Norte 27 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Jasangarritasun korporatiboaren bidez Enpresentzat balioa sortzen
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak