Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 10 otsaila, 2021

Zibersegurtasun arloko hiru euskal startup aukeratuak izan dira BIND 4.0 programa arrakastatsurako

Hauexek dira: CodeContract, Eurocybcar eta RKL Integral
-

 

Zibersegurtasun arloko hiru euskal startup aukeratuak izan dira BIND 4.0 programaren bosgarren edizioan. BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiaren plataforma da eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen du. Hauek izan dira aukeratutako startup-ak: CodeContract, Eurocybcar eta RKL Integral. Hirurak dira zibersegurtasunaren euskal ekosistemako kideak. Ekosistema hori duela 3 urte hasi zen bultzatzen, hain zuzen, Basque Cybersecurity Centre-Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa (BCSC) sortu zenean, zeinari esker Euskadi punta-puntako Hub bat bihurtu baita Europan.

 

CodeContract enpresa bizkaitarrak Elecnor Taldearekin batera garatuko du bere proiektua. Beren helburua da urtero egiten diren IT garapenak denbora errealean kontrolatzea eta trazatzea Blockchain teknologiari esker. Jarduera-txosten horiek, zeintzuk onartuta dauden legezko froga bezala, aukera ematen dute abokatu edo peritu informatikoen aurrean aurkeztuko diren ebidentzia digital frogagarriak sortzeko. Funtsean, helburua da Elecnor enpresaren auditoretza-prozesuak sinplifikatzea, eta horrela, jardunbide egokietara bideratutako enpresa gisa duen gardentasun-maila handitzea; horretarako, negozio-prozesuak modu autonomo eta automatikoan gauzatzen dira, bitartekaririk gabe. Gainera, informazio guztia goitik behera enkriptatzen da.

 

Arabako oinarri teknologikoko Eurocybcar enpresak ibilgailu baten zibersegurtasun-maila neurtzeko munduko lehen testa garatu du: Eurocybcar testa. Test horrekin ziurtatzen du auto, autobus, kamioi, furgoneta edo atoi batek betetzen dituela ONU/UNECE WP.29 arauan ezarritako baldintza guztiak, eta V2X komunikazioen zibersegurtasun-maila ere ebaluatzen du (barne daudelarik V2D komunikazioak, hau da, ibilgailutik gailuranzkoak). BIND 4.0 programan gailu mugikorren zibersegurtasun-ahuluneei buruz duen esperientzia eta ezagutza aplikatuko ditu, Euskaltel izan dadin erabiltzaileen gailu mugikorretako zibersegurtasunaz arduratuko den munduko lehen telekomunikazio operatzailea.

 

Bizkaian kokatutako RKL integral enpresak aholkularitzako eta ingeniaritzako zerbitzu profesional independenteak eskaintzen ditu segurtasun integralaren arloan, arriskuen analisiaren foku nagusitik abiatuta. Orona konpainiak aukeratu du autobabes eta larrialdi planak garatzeko. Proiektu aitzindaria izango da antolakunde baten segurtasun-eredu integralaren eraldaketa digitalari begira, non berebiziko garrantzia duen azpiegitura  aztertzeko eta operatzeko moduak.

 

Hiru enpresa horiek BIND programan hautatuko 15 euskal startup-en multzora biltzen dira. Hauek dira programan parte hartuko duten gainerako enpresak: Aotech, Aplanet, Asimob, Grabit Retail, Hodeia Digital, Sticker Control; I2U, Onena Medicine, Savvy Data Systems, 3R3D Technology Materials, Ega Solutions eta Inalia Innovación y Desarrollo.

 

BIND programaren bosgarren edizio honetan 31 enpresa gorakor hautatu dira, zeintzuek 4.0 Industriarekin lotutako 40 proiektu garatuko baitituzte. Hauexek dira aurten ardatz hartuko diren teknologia batzuk: Gauzen Interneta (IoT), Adimen Artifiziala, Big Data eta Ikusmen Artifiziala, zibersegurtasuna, robotika eta Blockchain.

 

BIND Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko-pribatu bat da, SPRI Taldearen eta ekintzailetzaren euskal ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez kudeatzen dena. Mundu mailako erreferente bat bihurtu da berrikuntza irekiaren eta 4.0 Industriaren azelerazioan, egoitza Euskadin duten industria, energia, osasun eta elikadura sektoreko enpresa garrantzitsuen inplikazioari esker.

 

Hona hemen ekimen honetan parte hartzen duten enpresa handi batzuk: Mercedes-Benz, Ferrovial Servicios, Siemens Gamesa, Quirónsalud, Coca-Cola European Partners, Eroski, Iberdrola eta Unilever. 2016an martxan jarri zenetik 2.400 hautagaitza baino gehiago jaso ondoren, azelerazio-programa honek Euskadiren posizioa indartu du nazioartean erreferentziazkoa den berrikuntza industrialeko ekosistema gisa.  Horregatik, startup-ek BIND 4.0 programaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute, aukera ematen dielako erreferentziazko bezeroen bidez merkatura azkarrago iristeko.

 

BIND 4.0 irabazle hautatu dute Europako Batzordeko Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen Enpresen Sustapeneko Europako Sariketaren XIV. edizioan, enpresa-ingurunea hobetzeko kategorian.  Sari horrek aitortza egiten die enpresen sorkuntza eta hazkundea sustatzeko eta enpresa txiki eta ertainen lege- eta administrazio-prozedurak sinplifikatzeko Estatuan, eskualdean edo maila lokalean abiarazi diren politika berritzaileei.

 

Aurreko edizioetan hautatuak izan diren startup-en % 70ek lanean jarraitzen dute BIND 4.0 programako trakzio-enpresekin. Gaur egun, egoitza Euskadin duten 57 enpresa liderrek parte hartzen dute programa honetan, eta baditu nazioarteko kolaboratzaile teknologikoak ere, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.