Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Elkarrizketak 20 apirila, 2020

Relyum enpresak TSN sistema darabil, datuen komunikaziorako estandar seguru bat, denbora errealean sinkronizatzen dena

Konpainia bizkaitarrak sistema kritikoetarako IoT arloko eta zibersegurtasuneko konponbideak eskaintzen ditu
-

 

Konpainia bizkaitarrak sistema kritikoetarako IoT arloko eta zibersegurtasuneko konponbideak eskaintzen ditu

 

Relyum konpainia duela bost urte sortu zen Erandion, SoC-e enpresaren marka gisa, sistema kritikoetarako sinkronizazio- eta zibersegurtasun-komunikazioen teknologiak eskaintzeko. Hogei bat langilerekin, mundu mailako erreferente bihurtu nahi du datuak kable-sare baten bitartez transmititzen dituzten TSN konponbideen (Time-Sensitive Networking) eskaintzan. Jakin dezagun gehiago enpresa honi buruz Alicia Alonsorekin, Relyum enpresako Business Development Managerrarekin.

 

Zein da Relyum enpresaren jarduera?

Sistema kritikoetarako sinkronizazio- eta zibersegurtasun-komunikazioetarako IoT ekipoak garatzen ditugu. Beste IoT enpresa batzuetako ekipoen aldean, gure ekipoen osagarriak maila industrialean fabrikatuta daude, hau da, zertifikazio zorrotzak pasatzen dituzte, sektore elektrikoaren kasuan bezala, eta horrek prestazioak eta iraunkortasuna bermatzen ditu. Gainera, zibersegurtasun-mekanismo aurreratuekin hornitzen ditugu, eta gai gara disponibilitate handiko sareak eskaintzeko, horien bitartez ekipo guztiak lantegi industrial batean konektatu daitezen. Horixe da, nagusiki, prestazio aurreratuenak behar dituzten sektoreek eskatzen dutena.

 

Zibersegurtasunaren arloan, hainbat konponbide dauzkagu, adibidez, nahi gabeko sarrerak detektatzen dituzten sentsoreak. Gure produktu batek aukera ematen du hardware mailako eta denbora errealeko enkriptazioa egiteko, datuak hiru milisegundo baino gutxiagoan irits daitezen (maila gorena zibersegurtasun arloan).

 

Azalduko diguzu zuen ezarpenen kasu arrakastatsuren bat?

Sektore elektrikoan, gure ekipoak azpiestazio elektrikoetan instalatzen dira, eta horrek argi erakusten du zein sendoak diren. Halaber, hainbat proiektu garatu ditugu Oil & Gas sektorearentzat, offshore petrolio plataformetan. 4.0 Industriaren arloan, gure bezeroek epe luzerako garapenak dauzkate buruan, eboluzionatzeko gaitasuna dutenak. Gure bezeroetako bat da Microdeco, automozioaren sektoreko pieza fabrikatzailea. Duela bost bat urtetik eurekin ari gara lanean beren lantegi industrial osoaren konektagarritasuna lortzeko: hainbat computing funtzionaltasun gehitu ditugu makinan bertan, eta lanean jarraitzen dugu 4.0 industriaren ezaugarriak integratzeko lantegi osoan.

 

4.0 Industriaz mintzatzean, askotan aipatzen dira haririk gabeko konexio sistemak, sistema horien bidez sentsoreek eta sistema ziberfisikoekin lotutako beste elementu batzuek ematen dituzten datuak biltzeko. Halere, zuek apustu sendoa egin duzue haridun teknologia baten alde. Zertan datza?

Konektagarritasuna da gure ardatza, hau da, sentsoreak konektatzen ditugu lainoko sistemetara edo enpresetako zerbitzarietara.  Arlo horretan, badago teknologia bat, etorkizuneko komunikazio-teknologia nagusi bihurtuko dena lantegi industrialetan. TSN (Time-Sensitive Networking) deitzen da eta bere helburua da lantegiko makinak eta PLCak konektatzen dituzten eremu-busak ordezkatzea eta Ethernet sare bat ezartzea, aukera ematen duena makinen kontrolerako informazioa beste mota batzuetako informazioarekin batera gordetzeko, hari kalterik eragin gabe. Merkatuan badugu duela bi urtetik mota horretako konponbide bat, mundu mailako fabrikatzaile handientzat lizentziatzen ari garena, eta dagoeneko txertatu dugu Relyum-eko produktu-sorta batean. Horixe da gure helburua 4.0 Industriaren barruan.

 

Zeintzuk dira TSNren abantailak gehien erabiltzen diren haririk gabeko sistemen aldean (WiFi, 4G, LoRa, Sigfox, RFID…)?

Kontuan hartu behar da nolako datuak komunikatu nahi dituzun haririk gabeko teknologiarekin. Bi lan-eremu daude. Batetik, informazio prozesuak, eta bestetik, kontrol prozesuak. Gaur egun, PLCek kableekin funtzionatzen dute, haririk gabeko sareek ez dutelako behar besteko fidagarritasunik kontrol-sistemen instrukzio denboretarako. Haririk gabeko sentsoreen kasuan, prozesamendu bat egiteko atzemandako informazio-datuak izaten dira, baina prozesamendu hori ez da denbora errealekoa.  Datu horiek atzeman eta zerbitzarietan edo lainoan biltegiratzen dira gero prozesatzeko, eta machine learning algoritmoak edo adimen artifiziala aplikatzen dira sistemaren funtzionamendua aurreikusteko. TSN komunikazio horiek aurreikusten dute haririk gabeko sistema baliagarria izango dela kableen kostua aurrezteko, eta kable-sistemaren bidez posible izango dela erantzunaren denborak bermatzea eta kontrol-prozesuek eskatzen duten latentzia baxua segurtatzea.  TSN komunikazioak diseinatu dira datu guztiak sare bakar batean batera egon ahal izateko, eta, ondorioz, kableatuan aurreztu ahal izateko, eta kontrol-prozesuek eskatzen dituzten erantzun-denborak eta latentzia txikia bermatuta (TSN komunikazio horiek ez bezala, aurreikusi dute haririk gabeko komunikazioak kableatua aurrezteko beharrak asetzeko balio izatea, eta kable-sistemak aukera ematea erantzun-denborak eta kable-sistemak eskatzen duten latentzia baxua bermatzeko. Kontrolekoak.

 

Hitzetik hortzera darabilgu 5G teknologia. Konexio teknologia hori bateragarria da TSNrekin?

Bai, bateragarriak dira. Izan ere, bi teknologia horiek etorkizuneko sareetan nola koexistitu eta konbinatu daitezkeen definitzen ari gara, osagarriak baitira. Biak prozesu kritikoetan latentzia baxua bermatzeko asmatuak izan dira (ez:
Komunikazio kableatuak; izan ere, sistema kritikoen barruan, haririk gabekoek ez zituzten eskaintzen kableen segurtasun- eta eskuragarritasun-mailak.

Gu kabledun komunikazioetan zentratu gara, izan ere, sistema kritikoen arloan, haririk gabeko sistemek ez dute ematen kabledunek ematen duten segurtasun- eta disponibilitate-mailarik. 5G teknologiari dagokionez, aktiboki lan egiten dugu I+G-n, lankidetzan gabiltza 5G teknologiarekin lotutako proiektuak garatzen ari diren enpresekin, eta ikerketa-lanetan ari gara ikusteko nola bateratu daitezkeen TSN sareak eta 5G sareak.

 

Segurtasun integratua duten IoT gailuen aldeko apustua egin duzue. Zibersegurtasunaren testuinguru horretan, zer iruditzen zaizu Euskadi zibersegurtasunaren arloko erreferentziazko ekosistema gisa?

Uste dut Basque Cybersecurity Centre bezalako ekimenak garrantzitsuak direla. Oso positiboa iruditzen zait, bai zibersegurtasunaren sektoreko enpresak bultzatzeko eta baita ere gainerako konpainiak gai honen inguruan kontzientziatzeko. Lan asko egiten ari da zibersegurtasunaren arloan, eta hori lagungarri izango da gure eskualdea erreferente bihurtzeko. Eta zenbat eta lehenago lortu hori, orduan eta hobeto, horrela merkatu guztietako premiei erantzungo baitiegu, bai industriakoari eta baita ere beste sektore kritiko batzuetakoei.

 

Zein da zuen ibilbide orria datozen hilabeteetarako?

4.0 Industriaren kasuan, uste dugu TSN izango dela etorkizuneko komunikazio teknologia, eta mundu mailako lider izan nahi dugu arlo horretan. Helburua da gure IoT plataformetan txertatzea, eta aberastea 4.0 Industriako enpresentzat hain garrantzitsuak diren segurtasun- eta sinkronizazio-mekanismoekin.

 

Lotutako albisteak

Sitecok  bezeroari  egokitutako  kobrantza-sistema  automatikoak  eskaintzen  ditu

Sitecok bezeroari egokitutako kobrantza-sistema automatikoak eskaintzen ditu

Gasteizko ETEak SPRI Taldearen Hazinnova programako dirulaguntza jaso du, eta fakturazioaren % 2 eskaintzen dio I+G alorrari.

Beniok  talentua  kudeatzeko  eta  enpresa  kultura  eraldatzeko  eredua  sendotu  du

Beniok talentua kudeatzeko eta enpresa kultura eraldatzeko eredua sendotu du

Enpresak aholkularitza eta sofwarea batzen dituen konponbide integral bat garatu du, garapen profesionala eta laneko ongizatea sustatzeko.

Procomsa,  liderra  eraikinentzako  itxitura-sistemetan

Procomsa, liderra eraikinentzako itxitura-sistemetan

Zamudioko enpresak 27 milioi euroko fakturazioa gainditzea espero du aurten

Entelgy-k  eraldaketa  digitala  bultzatzen  du  pertsonengan  oinarritutako  irtenbide  teknologikoekin

Entelgy-k eraldaketa digitala bultzatzen du pertsonengan oinarritutako irtenbide teknologikoekin

Konpainia enpresen eta erakunde publikoen bazkide estrategiko gisa finkatu da, digitalizaziorako eta adimen artifiziala hartzeko bidean aurrera egiteko.

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Tentsio  baxuko  kable  elektronikoen  soluzio  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu  CENSAk

Tentsio baxuko kable elektronikoen soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu CENSAk

Hernaniko SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta I+Gko bere laborategi propioa du.

Kernet,  bezeroaren  neurrira  egindako  irtenbide  teknologikoen  ingeniaritza

Kernet, bezeroaren neurrira egindako irtenbide teknologikoen ingeniaritza

Erandioko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du, eta 40 zerbitzari kudeatzen ditu Frantziako eta Irlandako bi datu-zentrotan

Vicomtech:  “AA  etikoak  aurrerapen  teknologikoa  gidatu  behar  du,  pertsonen  ongizatea  ziurtatuz  berrikuntza  geldiarazi  gabe”

Vicomtech: “AA etikoak aurrerapen teknologikoa gidatu behar du, pertsonen ongizatea ziurtatuz berrikuntza geldiarazi gabe”

Vicomtech-eko Edurne Loyarte doktoreak AA-k dituen erronkak analizatu ditu, zentzu guztietan, erantzukizun sozialaren eta etikaren ikuspegitik.

Mekalerunen  digitalizazioak  aukera  ematen  du  produktibitate  handiagoarekin  fakturazio  errekorra  lortzeko

Mekalerunen digitalizazioak aukera ematen du produktibitate handiagoarekin fakturazio errekorra lortzeko

Elgoibarko enpresak tamaina handiko piezak mekanizatzen ditu eta SPRI Taldearen Industria Digitala programako laguntza jaso du

Evec,  industria-sektore  zorrotzenetarako  doitasun  handiko  artezketetan  aditua

Evec, industria-sektore zorrotzenetarako doitasun handiko artezketetan aditua

Bizkaiko enpresak teknologia aurreratua, erabat klimatizatutako tailerra eta sei hamarkadako esperientzia uztartzen ditu bere prozesuetan zehaztasun handiena bermatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.