Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

27 iraila, 2018
Sprilur-ek pabiloi eta bulego berriak inauguratu ditu Bergarako Larramendi industrialdean, eta bere nortasun korporatiboa berritu du

foto poligono-1 bergara inaug

 

380-510m² bitarteko azalera duten 17 pabiloiz osatutako eraikin industrial bat eta 3 solairuko eraikin komertzial bat, 81 m²-tik gorako

Lanak 11 hilabetean gauzatu dira eta Sprilur-ek 3 milioi euroko inbertsioa egin du.

12 bat enpresak agertu dute interesa instalazio horietan kokatzeko.

Ekitaldi hori aprobetxatuz, Sprilur-ek ezagutzera eman du bere marka korporatiboaren estetika berritua, SPRI Taldearenarekin lerrokatua grafikoki eta estrategikoki.

 

Arantxa Tapiak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak), Elena Letek (Bergarako alkateak), Alexander Arriolak (SPRI Taldeko zuzendari nagusiak), eta Txaber Ourok (Sprilur-eko zuzendariak) pabiloiz eta bulegoz osatutako 8.415 m²-ko eraikin industrial berri bat inauguratu dute gaur Bergarako Larramendi industrialdean. Inaugurazio ekitaldian izan dira orobat Gipuzkoako Bergara inguruan kokatutako zenbait enpresa, atondu diren espazio berrietan interesatuta daudenak. Gainera, enpresa arloko ekitaldi instituzional hori aprobetxatuz, Sprilur-ek ezagutzera eman du bere marka korporatiboaren aldaketa, bere irudi estetikoa aldatu baitu SPRI Taldearen irudi grafiko eta estrategikoarekin lerrokatzeko.

 

Sprilur, Eusko Jaurlaritzako enpresa-guneen kudeaketa eta sustapenerako sozietate publikoa (SPRI Taldean integratua), 2017an hasi zen 17 pabilioi eraikitzen, horietatik bederatzi 510 m²koak, eta beste zortziak 380 m²koak. Horrez gain, 255 m²ko 3 solairu dituen bulego-eraikin bat jaso du (beheko solairua eta beste bi). Beheko solairua irekia da, eta beste biek aukera ematen dute 81m²-tik gorako bulegotarako espazioak egiteko.

 

Eraikin industrialak 7.650 m²-ko azalera eraikia du, eta bulego-eraikinak 765 m²-koa. Eraikin horiek estrategikoki kokatuta daude industrialdean, bertara sartzeko bidearen parean daude eta. Labanagane eta Ikazkin kaleek inguratzen dituzte bi eraikinak ekialdetik eta mendebaldetik.

 

Sprilur-ek, bere sustapen guztietan egin ohi duen bezala, Eraikuntza eta Hirigintza Gidaliburu sostengarriak aplikatu ditu, bai proiektuak idazterakoan, bai eta lanak gauzatzeko lehiaketan. Horrela bermatzen da neurri sostengarriak hartzen direla eraikinen diseinuan eta material birziklagarri eta birziklatuak erabiltzen direla.

 

Eraikin bien eraikuntzan eta akaberan erabili da aurrez fabrikatutako hormigoi armatua, bai egituran, bai eta hormetan, eta panel arkitektonikoak erabili dira eraikin komertziala forratzeko. Teilatuak Deck motakoak dira, eta zolarriak 20cm lodiko hormigoi armatuzkoak.

 

Sprilur-ek 3 milioi euroko inbertsioa egin du, eta lanak gauzatzeko epea 11 hilabetekoa izan da. Oraingoz 12 enpresak agertu dute interesa sortu diren espazio horietako batzuetan kokatzeko. Konpainiek hainbat formula izango dituzte lokalak eskuratzeko, esaterako salerosketa zuzena, errentamendu sinplea, hiru urteko alokairua erosketa eskubidearekin, eta epe luzeagorako finantzazioa duten kontratuak (9, 12 eta 15 urte).

 

Enpresa-gune bakoitzaren ezaugarriek ahalbidetzen duten neurrian, Sprilur-en helburua da ekipamendu eta tamaina desberdinetako espazioak eskaintzea enpresen azpiegitura-eskaera guztiak asetzeko. Hala, Larramendi gunearekin Sprilur-ek balioa eman dio jarduera ekonomikoetarako diziplina anitzeko sustapen integral bati. Hau da, badauka azalera handiko partzela-sorta bat enpresa handiei eskaintzeko, eta eskaintza hori osatzeko, azken sustapen honetako eraikin, lokal eta bulego modularrak eskaintzen ditu ETEen segmentuarentzat, izan industrialak edo hirugarren sektorekoak, merkataritzakoak nahiz zerbitzuetakoak.

 

Enpresa interesatuek badute informazio gehiago hemen: www.sprilur.eus.

 

Harremanetarako: 94 423 61 18 sprilur@spri.eus

943 74 11 26 debabailarako@industrialdea.spri.es

Azpiegiturak 18 ekaina, 2020
Elkarrizketa Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüeri

  Metalaren FVEM patronalak bere 127 urteko historia osoan presidentetzat daukan lehen...Leer más

Azpiegiturak 16 ekaina, 2020
Sprilur-ek Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritu du energia geotermikoa erabiliz

Beharrezko kontsumo osoaren % 30 geotermia bidez sortuko da, hau da, lurrazaletik 200 metroko...Leer más

Azpiegiturak 3 ekaina, 2020
Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa),...Leer más

Habic covid
Azpiegiturak 19 maiatza, 2020
Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du

Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?