Lurzorua
Albisteak 14 uztaila, 2020

Sprilur-ek 6 pabilioi berri egiteko lanak bukatu ditu Ortuellako Ballonti industrialdean

Sprilur-en asmoa da Ortuellan libre geratzen den azken partzelaren (A) eraikuntza-proiektua eta lanen zuzendaritza lizitatzea urte honen amaierarako.
-

440 m²-tik 1.783 m²-ra bitarteko sei pabilioi.

 

Momentuz, Sprilur-ek eraikitako pabilioien okupazioa %90ekoa da Ballonti II industrialdean.

 

 

SPRI Taldean integratutako eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako Sprilur sozietateak berriki bukatu ditu Ortuellako Ballonti II industrialdean sei pabilioi berri egiteko lanak, bi garaieratan banatutako 6.004 m²-ko azalera eraiki batean.

 

Nabe horietatik lau beheko solairuetan daude, 440 m²-tik 1.050 m²-ra bitarteko  azalerekin eta gehienezko 5,80 metroko altuerarekin. Bestalde, lehen solairuan beste bi pabilioi eraiki dira, 1.195 m² eta 1.783 m²-koak, gehienezko 7,35 metroko altuerarekin eta sarbide zuzenarekin errepideetatik. Diseinatutako nabeen tipologiari eta egiturari esker, 5 tonarainoko gaitasuna duten garabi-zubiak eta 2.000 kg/m²-rainoko forjatuak har ditzakete. Sprilur-ek 1,72 milioi euroko inbertsioa egin du Ballonti II industrialdeko B eraikin berrian.

 

Ortuellako pabilioi berriak eraikitzeko azken bi fase hauei esker, Ezkerraldean azalera desberdinetako lokal gehiago egongo dira, enpresek izan dezaketen tamaina txiki eta ertaineko espazioen balizko eskaera asetzeko. Eskualdearen berraktibazio eta dinamizazio programari laguntzeko plan honen bitartez bost enpresa berri instalatu dira Ballonti II industrialdean azken urtean. Azken enpresa horiekin, Ballonti II industrialdean okupatuta daude momentuz  pabilioien %90.

 

Sprilur 2015ean Ortuellako Ballonti II industrialdean pabilioi berriak sustatzen hasi zenetik, lursail industrialeko 17.000 m² inguru eraiki dira. Eraikitako eraikinetatik lautan (C, D, E eta bukatu berri den B eraikinak) 11 enpresa instalatu dira, zeintzuek eraikitako 20 pabilioitatik 18 hartzen baitituzte.

 

Ballonti II industrialdean kokatuta dauden enpresak arlo hauetan ari dira: obren kudeaketa energetiko integrala, teknologia eta inprimaketako konponbideak, osagai eta material informatikoak, piezen manipulazio industriala, ontziratze eta enbalaje industriala, ingurumen kudeaketa eta aholkularitza, besteak beste.

 

Hala, pabilioi berriak egiteko lanak amaitu ondoren, libre geratzen dira 8 pabilioi modular (2 nabe E eraikinean eta beste 6 B eraikinean); horiez gain,  libre dago baita ere 2.397,11 m²-ko okupazioa duen lursail industrial urbanizatu bat (A).

 

Ortuellako Ballonti II industrialdea meatzaldeko kokaleku estrategiko batean dago,  sarbide zuzena du AP-8ra, eta une honetan oso industrialde interesgarri eta erakargarria da enpresa interesatuentzat.

 

EZKERRALDEKO XEDE-GUNEEN AZTERKETA

 

Ballonti II industrialdea osorik finkatzeko, Sprilur-en asmoa da Ortuellan libre geratzen den azken partzelaren (A) eraikuntza-proiektua eta lanen zuzendaritza lizitatzea urte honen amaierarako. Partzela horren okupazio-azalera 1.500 m²-koa da, 2.258 m²-ko azalera eraikigarria dauka erabilpen industrialerako, eta helburua da kokaleku bat eskaintzea tamaina ertaineko azalera bat beharko lukeen jarduera bati.

 

Erakunde publikoentzat lehentasunezko helburua da kaltetutako eskualdeak ekonomikoki berraktibatu eta babestea. Horregatik Sprilur, enpresa-guneen sustapen eta kudeaketarako agente publikoa den aldetik, prospekzio-azterketak egiten ari da erabiltzen ez diren eremuetan eta espazioak berroneratzen dihardu Ezkerralde osoan. Helburu estrategiko horri esker posible da aurre egitea industrialdeen obsoleszentziari, industrialde horiek egokitu eta balioan jartzea, eta aukera-zorro zabal bat izatea etorkizunean inbertsioak egin ahal izateko, beti ere xedetzat hartuz enpresa-proiektu eta enpresa-ekimen estrategikoak erakartzea.

Lotutako albisteak

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Bilbora  iritsi  da

Euskadiko Parke Teknologikoa Bilbora iritsi da

Imanol Pradales Lehendakariaren hitzetan, Euskadiko lehen hiri-campus teknologikoaren lehen eraikina eraikitzeak euskal industria-eredua sendotzeko balioko du, eredu horrek “ezagutza aurreratuan, manufaktura-kulturan, jasangarritasunean, garapen teknologikoan eta balio erantsiko jardueretan oinarritzen du bere lehiakortasuna”

Metal78  enpresa,  Zumarragako  Arcelorreko  eremua  berreskuratzeko  aurrerapausoaren  adibide

Metal78 enpresa, Zumarragako Arcelorreko eremua berreskuratzeko aurrerapausoaren adibide

Enpresa hori ezartzea Zumarragako Arcelor fabrika zaharrean industrialdearen berroneratze- eta berregokitze-prozesu integralaren baitan kokatzen da; Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.