Albisteak 11 uztaila, 2025

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.
-
    • Urteetan hiri-degradazioaren foku izan den espazioa ingurumen-deskontaminazioaren erreferente bihurtzen ari da Durangoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, Sprilur eta Ihobe erakunde publikoen bitartez, elkarrekin egindako lanari esker.
    • 000 metro koadroko lurzati horretan bertan, Durangaldeko Ekogarapen Gunea sortzea aurreikusten da, eskualdeko ekonomia sustatzeko eta goi-mailako prestakuntza eskaintzeko zentro estrategiko berria izango dena.

    Durango aurrera doa Fundifes zaharraren orubea berreskuratzeko planaren funtsezko fase batean, Tabira kaleko 48. zenbakian, onddoen bidezko mikorremediazioa bezalako teknologia jasangarrietan oinarritutako jarduera aitzindari bati esker. Ikuspegi berritzaile honek kutsatutako lurzoruen tratamendu eraginkorra ahalbidetzen du, eta mugarri bihurtu da hiriguneko ingurumen-berroneratzean.

    2008an galdategia itxi zenetik 15 urte baino gehiago igaro ondoren, udalerriak eraldaketa-etapa berri bati ekin dio. Urte luzez hiri-degradazioaren gune izan den espazioa ingurumen-deskontaminazioaren erreferente bihurtzen ari da, Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker, Sprilur eta Ihobe erakunde publikoen laguntzarekin.

    Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak, Sara Ocejarekin batera, Adolfo Uriarte Villalba Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendariarekin, Alexander Boto Bastegieta Ihobeko zuzendari nagusiarekin eta Txaber Ouro Sprilurreko Zuzendari nagusiarekin, lanen egoera bertatik bertara aztertu eta egindako jardueren eraginkortasuna egiaztatu dute.

    2021etik aurrera, berreskurapen-plana hainbat fasetan garatu da: hondatutako egiturak modu kontrolatuan eraitsi dira, amiantoa bezalako material arriskutsuak kendu dira, eta 2023an lurzoruaren zein lurpeko uren ingurumen-karakterizazioa gauzatu zen, PCB eta TPH bidezko kutsadurak atzeman zirelarik. Horri erantzunez, 2025eko maiatzean lurzorua eta lurpeko urak berreskuratzeko berariazko plan bat onartu zen.

    Sprilurrek eta Ihobek bultzatutako GARBILAND proiektuaren baitan, teknologia berritzaileak aplikatzen ari dira, besteak beste, onddoen bidezko mikorremediazioa eta biopila dinamikoak. Metodo hauei esker, lurzoruaren ezaugarriei egokitutako deskontaminazioa egin daiteke, modu eraginkorrago eta jasangarriago batean. Aurretik egindako saiakuntzek emaitza oso positiboak eman dituzte, eta, gaur egun, teknika horiek zuzenean ari dira ezartzen lursailean.

    Indusketa lanetan, aurreikusi gabeko hondakinak zituzten putzu zahar bat identifikatu zen. Egoera premiaz eta segurtasunez kudeatu zen, proiektuaren egutegi orokorrean inolako aldaketarik eragin gabe, eta lanek normaltasunez jarraitzen dute tratamendu- eta jarraipen-fasean.

    Durangoko Udalak oso positiboki baloratzen du erakundeen arteko ahalegin bateratua, eta osasun publikoarekin, jasangarritasunarekin eta hiri-berroneratzearekin duen konpromisoa berresten du.

    14.000 m²-ko lurzati horretan bertan, Durangaldeko Ekogarapen Gunea sortzea aurreikusten da, ekonomia sustatzeko eta goi-mailako prestakuntza eskaintzeko zentro estrategiko berri gisa. Egitasmo hau Durangaldea Enpresa Ekimenak (DEK), Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dute.

    Elkoroiribe alkateak adierazi duenez, “proiektu honek ez du soilik orube bat berreskuratzea helburu; erakundeen arteko lankidetzak espazio degradatu bat etorkizunerako aukera bihurtzeko duen gaitasunaren adibide argia da. Onddoen bidezko mikorremediazioa bezalako teknologia berritzaile eta jasangarrien aldeko apustuak garapen-eredu arduratsuago baten alde dugun konpromisoa adierazten du. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatutako Durango bat eraikitzen ari gara, durangarrei aukera berriak eskainiz.”

    Txaber Ouro, Sprilurreko Zuzendari nagusiak bere aldetik Eusko Jaurlaritzaren Lurzoru estrategiaren barruan kokatu du Durangoko egitasmoa “Euskadin prestatutako lurzoru industrial eskasiaren aurrean, 2030.urtera bitartean 400 hektarea berreskuratzeko asmoa duen estrategia horretan, Sprilurrek aurreikusita dauka kutsatutako edota erabiltzen ez diren 1.250.00 metro karratu lur balioan jartzea eta erabilera berrietarako aurreikusitako 1.600.000 metro karratutan jardutea.”

    Ildo horretatik, Alexander Boto Bastegieta Ihobeko zuzendari nagusiak azpimarratu du sozietate publiko horrek lurzoruen deskontaminazioan eta Fundifeseko esku-hartzean egiten duen lana. “Tratamendu hau prozesu luzeagoa da, baina ez hain erasokorra ingurumenarentzat. Teknologia berritzaile horien aplikazioari esker, lurzorua deskontaminatzeaz gain, etorkizuneko beste erabilera batzuk ere baimenduko dira, eta beste leku batzuetan ere aplikatu ahal izango dira “.

    .

Lotutako albisteak

Metal78  enpresa,  Zumarragako  Arcelorreko  eremua  berreskuratzeko  aurrerapausoaren  adibide

Metal78 enpresa, Zumarragako Arcelorreko eremua berreskuratzeko aurrerapausoaren adibide

Enpresa hori ezartzea Zumarragako Arcelor fabrika zaharrean industrialdearen berroneratze- eta berregokitze-prozesu integralaren baitan kokatzen da; Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
11/03/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako  Elkartegi  berriak  Enkarterri  eskualdeko  garapen  ekonomikoa  eta  lehiakortasuna  sustatuko  ditu  enpresa  berrien  bidez
05/03/2025 SPRILUR

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey  enpresak  Zumaian  zuen  lantegian  52.800  metro  koadroko  eremua  egokitzeko  lanak  hasi  ditu  Sprilurrek
03/03/2025 Lurzorua

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek

Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi  berdea  Smartlog  Nest  zentroaren  eraikuntzari,  automatizazio  logistikoaren  ikerkuntzaren  eta  prestakuntzaren  arloko  erreferente  bihurtuko  du  Urretxu
23/01/2025 Lurzorua

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Santurtziko  udalak  Santurtziko  Etxe  Uliko  zabortegiaren  berroneratzea  azkartzeko  akordioa  sinatu  dute
20/12/2024 Lurzorua

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute

Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.