Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 8 maiatza, 2018 Azpiegiturak Sprilur

“Posible da enpresa baten zuzendaritzara iristea bidean ezer sakrifikatu gabe”

Elvira Gallegok Arku Atlantikoko edukiontzi-terminal garrantzitsuenetako bat zuzentzen du Bilboko Portuan
Elvira Gallego

Elvira Gallegok Arku Atlantikoko edukiontzi-terminal garrantzitsuenetako bat zuzentzen du Bilboko Portuan

 

Oraingo honetan, Made in Basque Country irratsaioa Bilboko Portuan zentratuko da, bertan baitago Arku Atlantikoko edukiontzi-terminal garrantzitsuenetako baten egoitza. 438.000 metroko erraldoi bat da (62 futbol-zelai inguru), non 1.400 edukiontzi sartzen eta irteten baitira egunero Europarantz eta mundu osorantz. Terminal izugarri handia da, egunero 90 pertsonak zuzenean kontrolatzen dutena, eta pisu garrantzitsua du euskal ekonomian. Elvira Gallego da terminal horretako zuzendaria, Noatum enpresako terminal manager-a. Elvirak duela gutxi jaso du Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendaritza-karguen Elkartearen saria bere ibilbide profesionalagatik, 22 urte egin baititu Bilboko Portuan.

 

Ez duzu barkamenik eskatu eta ezta eskatuko ere emakume indartsua izateagatik..

Askotan galdetzen didate emakumeak mundu profesionalean dauzkan mugei buruz, egia baita horrelako postuetara iristeko beharrezkoa dela nortasun gogorra izatea, gaitasuna denetan aritzeko eta indarra, eta azkenean beti gelditzen da halako sentsazio bat emakumeok ez gaituztela berdin baloratzen, hau da, ezaugarriak desberdinak direla segun-eta nork dituen…  Nik neuk ez dut inolako arazorik izan eta indarra ez dago jenio txarrarekin lotuta, baizik eta norberak sinesten duena defendatzeko gaitasunarekin.

 

Zertan datza zamaketaren sektorea?

Portuetako mundua oso maskulinoa da, eta ezezaguna. Mundu horrekin loturarik izan ezean, ez zara jabetzen hor dagoenik ere, nahiz eta ezin den ukatu Bilboko Portuak ikusgarritasun handia hartu duela azken urteotan eta pisu handia duela euskal ekonomian. 11.000 lagun enplegatzen ditu eta BPGaren %1,29 ordezkatzen du (Bizkaiko BPGaren %2,5), beraz, sektore estrategikoa da Euskadirentzat. Gainera, egunero darabilgun karga guztiaren %90 bertakoa da, hor ikusten delarik nolakoa den portuaren produktibitate eta eraginkortasuna artatzen dituen enpresentzat.

 

Zilegi da esatea horrelako kargu bat adierazle fidagarria dela euskal ekonomiaren tenperatura aztertzeko…

Jakina. 1.300 kamioi sartu eta irteten dira egunero terminaletik esportatzeko edo inportatzeko kargarekin. Horregatik, gure erronka handiena da gaitasun eta intermodalitate maila horri neurria hartzea, baliatzen ditugun hiru garraiobideen arteko harremana (itsasokoa, lurrekoa eta burdinbideetakoa) arrakastatsua izan dadin.  Egin didazun galderara itzuliz, geu gara lehenak ikusten edukiontzien mugimendua eta horrek ekonomia errealean daukan inpaktua. Edukiontziak badaude, seinale eskaera ere badagoela, beraz, ez da zaila ekuazioa osatzea.

 

Nola animatu emakumeak historikoki hain maskulinoa izan den nitxo batean lanean has daitezen?

22 urte egin ditut Bilboko Portuan, enpresa ugaritatik pasa naiz eta askotariko ardurak izan ditut, beraz, badakit nolakoa den sektorea. Baina labur-labur azaldu beharko banu, esango nuke emakume bat zuzendaritza-kargu batera iritsi dadin –nire kasuan bezala-, normaltasunez eta konfiantzaz jokatu behar dela eta bere erantzukizunengatik egin behar duela gora, ez diplomatiko izan behar delako berdintasunaren kontuarekin. Konpromiso horrek partekatua izan behar du, hau da, konpromisoa eskatzen zaio emakumeari, zeinak ausarta izan behar baitu, eta baita ere enpresari, konfiantza izan behar baitu emakume horren gaitasunetan. Zentzu horretan, badago zer aldatu, baina pixkanaka eta konstantziaz egin behar dira gauzak. Posible da enpresa baten zuzendaritzara iristea bidean ezer sakrifikatu gabe.

 

 

Lotutako albisteak

29 urtarrila, 2024 Azpiegiturak
Prosertek, itsasontzi bat atrakatuta geratzeko arriskua aurreikusteko Adimen Artifiziala
Irakurri gehiago
4 uztaila, 2023 Azpiegiturak
Lanik: “Gure negozioaren % 95 kanpotik dator dagoeneko”
Irakurri gehiago
27 ekaina, 2023 Azpiegiturak
Konponbide logistikoak nahierara
Irakurri gehiago
Antonio Igarza On tour up 27 otsaila, 2023 Azpiegiturak
Antonio Igarza: “Ekintzailetza Ironman-a egitea bezalakoa da”
Irakurri gehiago
9 Azaroa, 2021 Azpiegiturak
Aratubo enpresak “urte ona” izan du merkatura egokitzeko erakutsi duen gaitasunagatik
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak