Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 maiatza, 2021 Azpiegiturak Sprilur

Osasun Sport Clinic, nazioarteko aitzindaria bizkarrezurreko eta hernia diskaleko errehabilitazio-zerbitzuetan

Donostiako Zuatzu Enpresa Parkeko Europa eraikinean dago. Zuatzu Enpresa Parkea Beterri Kostako Industrialdea, S.A.k kudeatzen du eta Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia, Hernani eta Zarauzko udalek partaidetua dago.
Lan-jardunaldi bat Osasun Sport Clinic enpresaren instalazioetan, Zuatzu-Donostian

Zuatzu Enpresa Parkeak (Donostia) Osasun Sport Clinic zentroa ostatatzen du duela 4 urtetik. Erreferentziazko zentroa da Estatuan eta nazioarteko zerbitzuak eskaintzen ditu min kronikoaren tratamendurako, mugikortasuna berreskuratzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko fisioterapia, osteopatia eta entrenamendu terapeutikoen bidez.

Osasun Sport Clinic-en jarduera-egoitza fisikoa Donostiako Zuatzu Enpresa Parkeko Europa eraikinean dago. Zuatzu Enpresa Parkea Beterri Kostako Industrialdea, S.A.k kudeatzen du eta Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia, Hernani eta Zarauzko udalek partaidetua dago.

Diziplina anitzeko errehabilitazio-zerbitzu presentziala ez ezik, klinika horrek arreta erdi-presentzialeko eta onlineko arreta programa espezifikoak ere eskaintzen dizkie bere bezeroei ongi ekipatuta dituen 380 m2-ko instalazioetan. Zerbitzu birtual pertsonalizatu hau are interesgarriago bihurtu da azken urteotan, aukera ematen baitu hernia diskalen eta aurreko lotailu gurutzatuen errehabilitazio-tratamenduak online egiteko, joan-etorririk egin beharrik gabe, eta ez bakarrik Estatuan, baita ere nazioartean.

Osasun Sport zentroko lantaldean badaude fisioterapeutak, osteopatak, errekuperatzaile fisikoak, entrenatzaileak eta coach nutrizional bat, zeintzuek zerbitzu guztiz pertsonalizatua eskaintzen baitute. Beren onlineko programa eta tratamenduak Espainiako erreferente bihurtu dira hernia diskalaren errehabilitazioan eta bizkarrezurreko zein belauneko lesioen tratamenduan, metodo inbaditzaileak eta kirurgia tradizionala saihesten dutelako.

Onlineko saioetan lesioa ebaluatu eta diagnostikatzen da eta saio pertsonalizatuak planifikatzen dira ariketa terapeutikoak egiteko zuzenean. Tratamendu erdi-presentzialak, berriz, elkarrekin konbinatzen ditu kontsulta presentzialak eta urrunetik gainbegiratutako bakarkako lana.

Zerbitzu hau diziplina anitzeko lanean eta metodologian oinarritzen da, eta bere helburu nagusia da pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, jarraibideak eskainiz lesioen prebentzio eta errehabilitaziorako, kirola maite duten pertsonen errendimendu fisikoa hobetzeko eta bizimodu osasuntsua izateko.

 

BIZKARREZURREAN ETA HERNIA DISKALETAN ESPEZIALIZATUA

Biztanleriaren portzentaje handi batek (% 80-90ek) bizkarreko mina izaten du, eta min horien portzentaje handi bat izaten da hernia diskalek, hernia lunbarrek edo bizkarrezurraren narriadurak eragindakoa. Nerabe eta gazteen artean istripuak, traumatismoak edo kirola dira patologia horien sorburua, eta helduen artean, berriz, endekapenezko arazoak.

Osasun Sport Clinic bereziki espezializatu da bizkarrezurreko lesioen eta hernia diskalen errekuperazioan, eta bere errehabilitazio-tratamenduetan ez dute erabiltzen ohiko teknikarik.

“Bere metodologiaren arrakastaren giltza dira ariketa terapeutiko espezifikoak,
elkarrekin konbinatzen dituztenak fisioterapia eta osteopatia,
paziente bakoitzaren biomekanika eta patologia zuzentzeko”

Osasun Sport Clinic-eko zuzendari nagusi Sergio Sukunzak dioenez, “aitzindariak izan gara neurozientziako azken aurrerapenetatik eratorritako teknika berrienak aplikatzen lesioen errehabilitazioan eta min kronikoaren tratamenduan”.

Modu integralean lantzen dute pazientearen errehabilitazioa, elkarrekin uztartuz fisioterapia, osteopatiako teknikak eta entrenamendu pertsonala, eta helburutzat hartuz mina tratatzea, gorputz-jarrerak zuzentzea, gerria egonkortzea, mugikortasuna berreskuratzea eta giharrak aktibatzea. Horrela lortzen dute pazienteari bizi-kalitatea itzultzea edo berriro kirola egiten hasteko aukera ematea. Sukunzak aurreratu digu badutela proiektu berri bat maila lokalean: “entrenamenduak eskaintzen ditugu 3 pertsonako taldeentzat 3 modalitatetan: sasoi oneko gorputza, bizkarrezur osasuntsua eta kirol errendimendua”.

 

LEKUKOTZAK ETA JARDUNBIDE EGOKIAK PAZIENTE EZAGUNEN ESKUTIK

Arreta-zerbitzu telematiko eta pertsonalizatu baten bidez, askotariko pazienteak artatzen dira klinikan, adin mugarik gabe, besteak beste, eliteko kirolariak eta mundu mailako amateurrak. Kirolari profesional ugari igaro dira zentroak Zuatzun dituen instalazioetatik, bai euren kirol errendimendua hobetzeko, eta bai lesioen ondoriozko errehabilitazio-saioak egiteko. Horien artean aipatzekoak dira Sergio Canales, Alberto de la Bella, William José, Gerónimo Rulli, Aritz Elustondo, Diego Llorente, Julen Aguinagalde… Hainbat aktore ezagunek ere klinika honetan egin dituzte euren entrenamenduak Euskadin egon direnean, hala nola Matt Damon, Chris Hemsworth eta Elsa Pataky-k.

Osasunsport gure Youtubeko kanalak gure klinikan errehabilitatu diren
paziente eta kirolarien lekukotzak biltzen ditu”, azpimarratu du Sukunzak.

Onlineko informazio xehea eskaintzen dute euren zerbitzu espezializatuei buruz (hernia diskala, lotailu gurutzatua, entrenamendu pertsonala edo errehabilitazioa), paziente bakoitzak aukeratzen duen tratamendu-metodologiaren arabera (presentziala, erdi-presentziala edo/eta onlinekoa).  Gainera, Osasun Sport-ek entrenamendu pertsonaleko doako proba-saio bat eskaintzen du.

Bizkarrezur eta hernia diskalentzako errehabilitazio-metodologiaren arrakastaren giltza da fisioterapia, osteopatia eta ariketa terapeutikoak konbinatzea, paziente bakoitzaren biomekanika zuzentzeko.

Sergio Sukunza, Osasun Sport Clinik zentroaren sortzailea, Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietako lizentziatua eta elkargokidea da, Kirol arloko Errendimendu Altuari buruzko master bat egin zuen eta prestakuntza zabala du lesio kronikoen errekuperazioan. Gaur egun, erreferentea da prestakuntza fisikoko programetan, eta aditu handia hernia diskal, belaun eta sorbaldako lesioen errehabilitazioan. Bere lantaldean 10 profesional ditu (fisioterapeutak, osteopatak, errehabilitatzaileak, berregokitzaile fisikoak, entrenatzaile pertsonalak eta coach nutrizional bat) paziente bakoitzaren berezitasunak zuzentzeko.

 

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak