Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 iraila, 2020 Azpiegiturak

Euskal zinema Arrasateko Markulete industrialdean kokatuko da “Érase una vez en Euskadi” grabatzeko

Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k 900 m²ko pabilioi bat alokatu du 3 hilabetez, Manu Gómez zuzendari arrasatearraren film berriaren grabaketa bultzatzeko.
Pabilioi industriala Arrasateko Markulete Industrialdean

Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k, Sprilur-ek –Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea-, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Deba Garaia nahiz Deba Barrenako udalek partaidetua dagoenak, 900 m²ko pabilioi bat alokatu du Arrasateko Markulete industrialdean, Debagoineko eskualdeko hainbat udalerritan, Manu Gómez zinemagile arrasatearrak zuzenduko duen proiektu berri bat grabatzeko.

 

Abuztuaren amaieratik hasi eta 8 astez, euskal zinema Arrasaten, Soraluzen eta Bergaran kokatuko da, bertatik grabatzeko “La Canica Films” ekoiztetxearen eskutik eta EITB eta RTVE-rekin lankidetzan eskainiko den “Érase una vez en Euskadi” filma.  Fikziozko proiektu berri bat da, 80ko hamarkadaren erdialdean girotua, eta gogora dakarkiguna garai hartan Euskadin integrazioaren eta bizikidetzaren alde bizi izandako borrokaren historia. Film berri honetarako 15 aktore eta figurante gazte aukeratu dira, denak ere Deba Garaia eta Deba Barrena eskualdeetakoak.

 

Zuzendari arrasatearrak baditu zinema arloko hainbat sari garrantzitsu, esaterako, Zinebi saria irabazi zuen “Hilarri” film laburrarekin, eta bere azken lanak (“Das Kind”) nazioarteko sariak eskuratu ditu.

Deba Bailarako Industrialdea, S.A.-ren Arrasate, Bergara eta Eskoriatzako (Deba Garaia eta Deba Barrena) lokal eta bulegoak baliagarri izan dira industrialdeetan oso ohikoa ez den kultur jarduera bat garatzeko.

 

Sprilur Taldearen industrialdeetan ohikoenak diren jarduera ekonomikoak industria, teknologia edota zerbitzuen sektoreetakoak dira. Halere, lehenago ere ostatatu izan dira kultura eta zinema sektoreetako jarduerak Azucarera bezalako eraikin berezietan. Azken proiektua Imanol Ortíz euskal zuzendariaren “Moda” film laburra izan da, 2018an grabatu zena.

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak