Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 Marzo, 2021
Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak bere fakturazioaren % 3,8an mantendu du I+G+B-ko inbertsioa

Elkarteak 2024ra arteko plan estrategikoa aurkeztu du bere batzar orokorrean
Batzar orokorrea.

 

 

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak bere fakturazioaren % 3,8an mantendu du I+G+B-ko inbertsioa, bikoiztu egin dituelarik Europar Batasunaren 2020rako aurreikuspenak eta adierazle honen Euskadiko batez bestekoa. Klusterrak formatu birtualean egin du bere batzar orokorra. Saio horretan aurreko urteko emaitzen balantzea egin da, aribideko urterako ekintza-plana aurkeztu da eta 2024ra arteko plan estrategikoa onartu da. Batzarraren amaieran taldekako bilerak egin dira arlo estrategikoak abian jartzeko.

 

Saioari hasiera emateko, elkarteko presidente Joaquín Achak bertaratuak agurtu eta ongi-etorria eman die bazkide berriei. 2020. urtean erakunde hauek sartu dira Klusterrean: Bilboko Hiribus Jasangarria (Alsa); Colegio Zabalburu Ikastetxea; Nuuk Technologies; Zenialabs eta SurEuskadi (Vectalia); hala, Klusterrak 114 bazkide zituen urte amaieran.

 

Jarraian ekitaldiaren eta lau-urtekoaren itxiera errepasatu da, eta 2021-2024 urteetarako Plan Estrategikoa aurkeztu da, zeina lau arloren inguruan egituratuko baita: mugikortasun eta logistika garbiak; mugikortasun konektatua, 4.0 logistika eta smart cities. Era berean, batzarrean abian jarri dira arlo horietako lantaldeak, zeintzuetan berrogeita hamar bat erakunde bildu baitira.

 

Sektoreko ordezkari gisa, Klusterrak 2020an bizi izan dugun osasun egoera errepasatu du. Aipatzekoa da bai Mugikortasuna eta bai Logistika funtsezko jardueratzat hartu direla pandemia honetan. Klusterreko presidente Joaquín Achak Logistikaren zeregina azpimarratu du: “logistikarik gabe, ekonomiaren eta enpresen garapena ia kudeatu ezinezko kimera bihurtzen da mugarik gabeko ekonomia batean”. Nabarmendu du pandemia aurrekaririk gabeko erronka izan dela, eta sektorea gai izan dela erronka horri azkar eta eraginkortasunez erantzuteko, teknologikoki ongi prestatua dagoen sektore berritzaile bat delako. Oinarrizko esparru horretan, orobat aipatu du Pertsonen Mugikortasun sektoreko enpresa handi eta txikiek egin duten ahalegina: “mugikortasuna bortizki murriztu den ingurune batean, posible izan da garraioa bermatzea oso baldintza zailetan, hau ere ongi prestatutako sektore bat delako” esan du Achak.

 

Testuinguru horretan, Klusterreko bazkideen fakturazio bateratuak atzeraldi txiki bat izan du 2020an, 11.000 milioi euro inguruan kokatu delarik (Euskadiko BPGaren % 13,8). Gauza bera gertatu da esportazioarekin ere, zeina % 29,4an kokatu baita. Aldiz, I+G+B-ko inbertsioa % 3,8an mantendu da, ia bikoiztu egin dituelarik Europar Batasunak arlo horretarako ezarritako helburuak (% 2) eta Euskadiko enpresen I+G+B-ko batez besteko inbertsioa (% 1,9).

 

Elkartearen jarduerari dagokionez, 2020an I+G-ko 25 proiektu landu dira eta horietatik 14 gauzatzen ari dira. Lau-urtekoan zehar, Klusterrak 59 proiektu landu ditu, 7 milioi euro inguruko finantzaketa mobilizatuz euskal enpresentzat. Klusterreko 2 bazkidetik 1 partzuergoren bateko kide izan da.

 

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrari buruz

2005ean sortu zenetik, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da, zeinaren helburua baita Klusterreko bazkide diren Mugikortasun eta Logistika arloetako Euskadiko enpresa eta eragileei garatzen eta indartzen laguntzea, berrikuntza, nazioartekotzea, sektore barruko lankidetza eta beste sektore batzuekiko sinergiak bultzatzen dituen proposamen baten bitartez.

Elkarteko 114 bazkideek askotariko erakundeak ordezkatzen dituzte: azpiegitura-kudeatzaileak, operatzaileak, administrazioak, ikerketa eta ezagutza zentroak edota garraioko produktu, zerbitzu, konponbide eta teknologia espezifikoak garatzen dituzten industriak (ITS), zeintzuen helburua baita mugikortasuna seguruagoa, eraginkorragoa, jasangarriagoa eta teknologikoki aurreratuagoa izan dadila. Zenbakitan, Klusterreko bazkideek Euskadiko BPGaren ia % 14 ordezkatzen dute, ia 11.000 milioi euroko fakturazioa dute -kopuru horren % 29 esportaziokoak dira- eta fakturazio horren % 3,8 berrikuntzan inbertitzen dute.

 

Azpiegiturak 30 Azaroa, 2021
SPRI Taldeak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du

Abenduaren 3an egingo den Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du SPRI Taldeak, erakunde...Irakurri gehiago

Eibarko Azitain Industrialdeak 7 modulu ditu eskualdeko proiektu ekintzaileentzat

Azitaingo “Eibargunea” enpresa-haztegia Sprilur-en (Deba Bailarako Industrialdea), Eibarko...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 25 Azaroa, 2021
Lentitech-ek bere diseinu industriala erregistratu du EBn Hazinnova programaren laguntzarekin

Lentitech S.L. Barakaldon kokatutako enpresa bat da, produktu optikoen fabrikazioan espezializatua...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 16 Azaroa, 2021
Embalan3, makina-erremintaren sektorerako enbalaje industriala

50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Embalan3 egurrezko eta neurrira egindako enbalatzeko...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?