Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 abendua, 2020 Azpiegiturak Sprilur

EkimenLab-ek Londresko metroaren eskala errealeko maketa berriak garatu ditu Arrasateko Markulete industrialdean

Deba Bailarako Industrialdea, S.A.-k 300 m²-ko pabilioi bat alokatu dio EkimenLab-i, Sormen Design eta Ekide Group ingeniaritza eta diseinu industrialeko enpresa gipuzkoarren lankidetzatik sortutako ekimen berriari.
Arrasateko Markulete industrialdean egindako eskala errealeko metro-kabinaren prototipoa

Deba Bailarako Industrialdea, S.A.-k 300 m²-ko pabilioi bat alokatu dio EkimenLab-i, Sormen Design eta Ekide Group ingeniaritza eta diseinu industrialeko enpresa gipuzkoarren lankidetzatik sortutako ekimen berriari.

 

Enpresa-guneen sustapenerako Deba Bailarako Industrialdea, S.A. eskualde mailako sozietateak, Sprilur-ek (Eusko Jaurlaritza eta Spri Taldea), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debagoienako eta Debabarreneko udalek partaidetua dagoenak, EkimenLab izeneko ekimen berritzailea ostatatu du Arrasateko Markulete industrialdean. Ekimen horren helburua da trenen, autokarren, ibilgailu elektrikoen, autokarabanen, eta abarren serieko fabrikazioaren aurretiazko proiektuen hasierako prototipoak eta maketak egitea eskala errealean.

 

EkimenLab-ek 300 m²-ko espazio partekatua okupatzen du, eta bertan diseinatzen eta garatzen ditu estetikoki eta funtzionalki baliozkotuko diren eskala errealeko prototipoak, gero seriean fabrikatzeko eskaeraren arabera.

 

Bere jomuga-merkatua industriala da nagusiki eta sektore hauekin lotuta dago: automozioa, aeronautika, teknologia, makina-erreminta, eta abar. Gainera, bere produktuek osagai berritzaile handia dute eta elkarrekin konbinatzen dituzte diseinua, teknologia eta ingeniaritza, produktibitate-maila handia lortzeko.

 

EkimenLab Sormen Design-en (2001) eta Ekide Group-en (1990) lankidetzatik sortu da; Debagoienan kokatutako enpresa gipuzkoar horiek ongi errotuta daude eskualdean.

 

Deba Bailarako Industrialdea, S.A.: enpresa-guneen sustapena Debagoiena eta Debabarrenan

 

Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k bere babesa eman dio EkimenLab-en (Sormen-Ekide) instalazioari, zeina Arrasateko Markulete industrialdean kokatua baitago. Industrialde hori berrikuntzaren, ingeniaritzaren eta unibertsitateko prestakuntzaren erdigunean dago, industri arloko enpresa handiak eta ETEak biltzen dituen Gipuzkoako ingurune batean.

 

Erakunde arteko partaidetza duen sozietate horrek eskualde mailan (Debagoienan eta Debabarrenan) operatzen du, aukera eskainiz industria-azpiegiturak eskuratzeko erosketa-modalitatearen nahiz finantza-errentamenduko modalitate desberdinen bidez. Une honetan, ekonomi jardueretarako lokalak eta nabe industrialak ditu Arrasate, Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzan (Debagoiena), eta baita ere Eibar, Elgoibar eta Mutrikun (Debabarrena).

 

Lotutako albisteak

18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Azpiegiturak
Adimen artifizialaren teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesten ditugu
Irakurri gehiago
29 uztaila, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek obra, proiektu eta zerbitzuetarako 26 lehiaketa argitaratu ditu urtebetean, 54 milioi euro baino gehiagoren truke
Irakurri gehiago
bluemaster 7 uztaila, 2024 Azpiegiturak
BLUEMASTER, ebaketa-erremintaren merkatuko liderra
Irakurri gehiago
WELD LAN Calderería 24 ekaina, 2024 Azpiegiturak
WELD LAN, Galdaragintzan adituak. Makineria industrialerako piezen fabrikazioa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak