CircularSeas egitasmoan sortutako produktuak
Albisteak 16 urtarrila, 2023

CIRCULARSEAS proiektu europarra bukatu da 5 produktu jasangarri berri sortuz

CircularSeas proiektuaren helburua hondakin plastikoak itsas industrientzako produktu jasangarri bihurtzea izan da, ekonomia zirkularraren sustapena bultzatuz.
-

Hondakin plastikoak itsas industrientzako produktu jasangarri bihurtzea helburu izan duen CircularSeas 2019ko apirilean abiarazi zen. Hiru urte eta erdiko epean, bazkideen lana itsas sektorerako produktu edo osagai iraunkorragoak garatzea izan da, 3D inprimaketako teknologiaren bidez, industriak berak sortzen dituen hondakin plastikoetatik abiatuta.

BRTA aliantzako kide den Leartiker zentro teknologikoak (proiektuaren liderra) eta Leartibai Fundazioa eskualde-garapenerako agentziak (Ondarroako nodoaren arduraduna) parte hartu duten egitasmo honen jarduerak proiektuko bazkideek ordezkatu dituzten portuen 5 nodotan oinarritu dira: Ondarroa (Euskadi), Vigo (Galiza), La Rochelle (Frantzia), Cork (Irlanda) eta Peniche (Portugal). Horrela, bere ibilbidea hasi zuenetik proiektuak hainbat fase izan ditu. Lehenengo fasean, lehen aipatutako 5 nodoetan bildutako hondakin plastikoen diagnostikoak egin ziren, ondoren horiek karakterizatzeko eta itsas sektorerako produktu jasangarri bihur daitezkeen birziklatutako lehengai posible gisa identifikatzeko.

Produktu “berdeak” sortzeko erabili beharreko hondakinak zehaztu ondoren, hondakin plastikoen errebalorizazio-prozesu bat egin zen, itsas hondakinetara egokitua, material-formulazio desberdinak garatuz, ondoren harizpi bihurtzeko eta nodo bakoitzean aukeratutako produktuak inprimatzeko. Prozesu horrek berrikuntzak ditu, hala nola estrusio prozesu egonkor eta kontrolatua, birziklatutako materialetara egokitutako kamera termikoa duen 3D inprimagailua eta itsasontzietan 3D inprimaketako azterketa.

Azkenik, proiektuko bazkideek aplikazio mugikor bat garatu dute itsas industrietan 3D inprimaketako teknologia errazago erabil ahal izateko. Aplikazio hau prest dago azken erabiltzailea urrats sinpleen bidez gidatzeko, bai material birziklatua aukeratzeko prozesu egokienean, bai azken inprimaketan, parametro automatizatuen doikuntzarekin.

Itxiera ekitaldia eta emaitzen aurkezpena Vigon

Azaroaren 30ean, CIRCULARSEAS proiektu europarraren itxiera ekitaldia egin zen Vigoko Unibertsitatean (UVI). Bertan, proiektuan parte hartu duten portuko 5 nodoetako bazkideak egon ziren. Jardunaldian bazkideek hondakinak hobeto kudeatzeko egindako garapen teknologikoak aurkeztu ziren, nodo bakoitzean ekonomia zirkularraren ezarpena bultzatzeko. Era berean, produktu jasangarriak nodoetan ezartzeko proba pilotuetan egindako aurrerapenak erakutsi zituzten.

Produktu jasangarri berrien garapena

CircularSeas proiektuan parte hartu duten portuko 5 nodoek bildutako hondakin plastikoetatik abiatuta sortuko dituzten produktu jasangarri berriak definitu dituzte, eta, halaber, horiek fabrikatzeko negozio-ereduak sortu dituzte. Horietako batzuk dagoeneko hasi dira produktu horiek merkatuan ezartzeko proba pilotuekin, eta beste batzuk laster egingo dituzte.

Ondarroako Nodoa (Espainia): baztertutako poliamida-sareetatik abiatuta, arrainarentzako prezioen euskarriak sortu dituzte, eta, gaur egun, inplementazio-prozesuan murgilduta daude etiketa arrandegien beharretara egokitzen dela bermatzeko.

Vigoko Nodoa (Espainia): errodamendu euskarriak garatu dituzte, baztertutako enbalatzeko zumitzetatik abiatuta, eta dagoeneko proba esperimentalak egiten ari dira zinta garraiatzaileetan.

La Rochelle Nodoa (Frantzia): arrakastaz inprimatu dute surf tauletarako gilen lehen bertsioa, ostra-kolektoreetatik datozen hondakinekin, eta laster hasiko dira proba pilotuekin.

Cork Nodoa (Irlanda): nylonezko orgatiletarako gurpilak egin dituzte material bereko arrantzarako sareak berrerabiliz, eta arraina eraldatzeko instalazioetan saiakuntzak egiteko zain daude.

Peniche Nodoa (Portugal): plastikozko kaxak berrerabili dituzte itsasontzien kaskoetarako moldeak diseinatzeko, eta laster proba esperimentalekin hastea espero dute.

Arrantza-sektorea Euskadiko garapen ekonomikoaren ardatz

Arrantza-sektorea eta Ekonomia Zirkularra bateratzeko beharraren aurrean, Lea-Artibaiko eskualdeko eragileek, tartean Leartikerrek eta Leartibai Fundazioak, duela 7 urte lerro estrategiko hori definitu zuten eskualdearen garapen ekonomikorako Lea-Artibai 2020 estrategiaren barruan. Horregatik, bi erakunde horiek CircularSeas proiektu europarrean parte hartu dute, honako bost bazkide hauekin batera: Université de La Rochelle (ULR), Communauté d ‘Agglomération de La Rochelle (CdA-LR), Vigoko Unibertsitatea (UVI), Cork Institute of Technology (CIT) eta Leiriako Institutu Politeknikoa (IPLeiria).

Portuetako hondakinen kudeaketak bide luzea du oraindik egiteko, eta asko dira balio-kate lineala zirkular bihurtzeko ezar daitezkeen hobekuntzak: hondakinen sailkapena eta kudeaketa optimizatzea portuetan eta hondakin horiek inguruan errebalorizatzeko aukerak sortzea. Gaur egun, errebalorizazio-aukera gehienak gure mugetatik kanpo daude, eta, gainera, garraioak kostu ekonomiko eta burokratikoa dakar. Hala ere, Birziplastic bezalako inguruko enpresa birziklatzaileak Leartikerrekin elkarlanean ari dira Euskadin itsas hondakinentzako balio zirkularreko kate hori ezartzeko.

Ezinbestekoa da jardunbide egokiak hondakin plastiko mota guztietara zabaltzeko modua bilatzea. Horretarako, CircularSeas proiektuaren esparruan, hondakin plastikoen sorkuntza- eta kudeaketa-zikloa modu eraginkor eta errealistan ixtea lortzeko eskualdean dauden erronkak eta aukerak identifikatu dira, arrantza-sektorearen estrategiak eta Ekonomia Zirkularra bateratuz.

Lotutako albisteak

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
11/03/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako  Elkartegi  berriak  Enkarterri  eskualdeko  garapen  ekonomikoa  eta  lehiakortasuna  sustatuko  ditu  enpresa  berrien  bidez
05/03/2025 SPRILUR

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.