Lurzorua
Albisteak 30 iraila, 2020

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 35 urte bete ditu berrikuntzaren eta talentu erakarpenaren erreferente gisa

Bertan finkatutako enpresak liderrak dira Eusko Jaurlaritzaren 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean estrategikotzat jotzen diren sektoreetan, aeronautikan, automozioan, elektronikan, energian, ingurumenean, ingeniaritzan, medikuntzan eta biozientzietan edo informazioaren teknologietan, besteak beste.
-

Aitzindaria izan zen Estatu osoan azpiegitura-eredu horretan, eta, gaur egun, 11.000 pertsonak lan egiten duten 271 enpresa hartzen ditu. Fakturazio bateratua 3.500 milioi eurokoa da, hau da, Bizkaiko BPGaren %7a eta Foru Ogasunaren zerga-bilketaren %6,8a, eta urtero 326 milioi inbertitzen dira I+Gn.

 Bertan dauden konpainien arteko batzuk liderrak dira sektore estrategikoetan, aeronautikan, automobilgintzan, elektronikan, energian, ingurumenean, ingeniaritzan, informazioaren teknologietan, medikuntzan eta biozientzietan, besteak beste. Klusterren eta enpresa-elkarteen, unibertsitateen, ikerketa eta fabrikazio aurreratuko zentroen, korporazioen eta zentro teknologikoen presentzia ere esanguratsua da.

1985ean, industria tradizionalak bizi zuen krisi sakonaren eta birmoldaketa-prozesuaren testuinguruan, euskal erakunde publikoek enpresa-eredua goitik behera aldatzearen aldeko apustua egin zuten: Zamudioko landa-ingurunean, teknologia aurreratuko enpresak instalatzeko gunea sustatzea. Horrela sortu zen Bizkaiko Parke Teknologikoa, bere generoan aitzindari izan zena eta orain 35 urte betetzen dituena.

1985eko irailaren 30ean sortu zen modu formalean Sociedad Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A., zuzenbide pribatuko enpresa publikoa, Eusko Jaurlaritzaren garapen-agentziak (SPRI), akziodun nagusi gisa, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zamudioko Udalak osatua. Helburua: industria-ekimena sustatzea eta bultzatzea, teknologia aurreratuko enpresak instalatzeko gunea eraikiz.

Inauguratu zenetik, Parkea erreferente bihurtu da, eta ez bakarrik aitzindaria izateagatik –genero horretako lehena izan zen Estatu osoan–, baita talentua erakartzeko izan duen gaitasunarengatik ere. Hiru hamarkada eta erditan, lehen mailako berrikuntza eta garapen teknologikoaren gune bihurtu da, berri samarrak izan arren jada funtsezkoak diren sektoreak barne, 4.0 industriarekin erlazionatutakoak, besteak beste.

Parkearen sorrerak, ordura arte ezezaguna zen berrikuntza ekarri zuen, eta Eusko Jaurlaritzaren apustu ausarta eta irmoa izan zen. Apustu horrek baliabide ugari behar izan zituen, eta beste erakunde publiko batzuen laguntza jaso zuen, Bizkaiko Foru Aldundiarena eta azpiegitura berria hartu zuen herriko Udalarena berarena, besteak beste.

Parkea zifratan

Gaur egun, Sociedad Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen Sailari atxikitako enpresa publikoa da, eta hauek dira partaideak: Spri (%67,26); Bizkaiko Foru Aldundia (%18,02); Azpiegiturak foru-enpresa (%11,82); Euskal Herriko Unibertsitatea (%2,62); eta Zamudioko Udala (%0,28).

Parkeak 271 enpresa hartzen ditu gaur egun. 2019an, guztira, 3.509 milioi euroko fakturazio bateratua izan zuten eta 326 milioi inbertitu zituzten I+G jardueretan. Zenbateko hori Bizkaiko BPGren %7 da, eta Foru Ogasunaren diru-bilketari zenbateko osoaren %6,8 ematen dio. Konpainia horiek 11.056 pertsonari ematen diete lana; horietatik %6 doktoreak dira, %54k unibertsitateko titulua dute, eta %20 30 urtetik beherakoak dira.

Bertan finkatutako enpresak liderrak dira Eusko Jaurlaritzaren 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean estrategikotzat jotzen diren sektoreetan, aeronautikan, automozioan, elektronikan, energian, ingurumenean, ingeniaritzan, medikuntzan eta biozientzietan edo informazioaren teknologietan, besteak beste. Halaber, hauek ere presentzia garrantzitsua dute parkean: enpresa klusterrak eta elkarteak, unibertsitateak eta prestakuntza zentroak, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak (BERC), berrikuntza eta inkubazioa bultzatzeko eragileak, talentuari laguntzeko zentroak, fabrikazio aurreratuko zentroak, korporazioak eta zentro teknologikoak.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea Bizkaiko Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen parte da. Talentu eta ezagutza ekosistema horrek, berrikuntza eta nazioartekotzea euskal industriaren politikan protagonista izateko apustua biltzen du. Dagoeneko enpresen egiturarako I+G transferentziaren eragile egituratzaile gisa finkatuta dagoen sareak, 572 enpresa hartzen ditu bere baitan, hiru parketan (Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan) banatuta. Autonomia erkidegoan dauden enpresa guztien %0,9 dira, eta Euskadiko I+Gren %38 sortzen dute. Konpainiekin batera, hiru euskal unibertsitateak, oinarrizko ikerketarako eta bikaintasunerako zentroak (Basque Excellence Reserarch Centres-BERC), inkubagailuak, zentro teknologikoak, klusterrak eta elkarte profesionalak ari dira lanean.

Garapen etapak

Lehenengo etapan, Parke Teknologikoak higiezinen eta azpiegitura teknologikoen garapena sustatzera bideratu zituen bere baliabide gehienak, enpresen kokalekurako eta I+G lanetarako ingurune lehiakorra sortzeko. 1988an jarri zen lehen harria, eta hiru eraikinak hurrengo bi urteetan hasi ziren lanean. 1993tik aurrera promozio berriak areagotu egin ziren. Urte horretan Derioko lursailetara zabaltzea proiektatu zen, eta, ondorioz, izena aldatzea erabaki zen: Bizkaiko Parke Teknologikoa.

Parkearen helburuak eta estrategiak teknologia aurreratuen enpresen ezarpena sustatzera eta unibertsitateen, zentro teknologikoen eta enpresen arteko teknologia eta ezagutzaren transferentzia bultzatzera bideratu ziren, batez ere. Urbanizatzeko eta Parkean errotzeko interesa erakusten zuten konpainia berrietarako eraikinak eraikitzeko lanekin batera, startupak inkubatzeko edo alokatzeko azpiegitura propioak egin ziren, eta, aldi berean balio erantsiko zerbitzuak indartu ziren. 1997tik aurrera, I+G kooperatiboko zentroetan biozientziei buruzko ikerketa sustatu zen bereziki, eremu horretan industriaren dibertsifikazioa bultzatuz.

Bere instalazioak Leioara ere zabaltzen dira, 2016an inauguratutako EHUren Parke Zientifikoaren sorrerarekin. Etapa horretan, gaur egun duen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea izena hartu zuen, eta garai horretan sortu ziren Ikerketa-plataformak eta bikaintasun-zentroak (BERC izenekoak).

Eta, laster, Abanto-Zierbenara hedatuko da. Duela bi urte Ezkerraldeko-Meatzaldeko Parke Teknologikoaren obrak hasi ziren bertan, eta, kasu honetan, erakundeek apustu berria egin dute Ezkerraldeko eta Meatzaldeko eskualdeak dinamizatzeko, Energy Intelligent Center (EIC) izenekoan energia-trantsizioarekin erlazionatutako jarduerekin eta 4.0 industriarekin, Industriaren Laugarren Iraultzarekin, hain zuzen ere.

Urteurreneko urtea: ospakizuneko jarduerak

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen 35. urteurrenaren ospakizunak COVID-19ak sortutako egungo egoeraren eraginak jasango ditu; izan ere, jarduerak berriro planteatu eta araudi berrira egokitu behar izan dira. 2020ko irailaren 30etik 2021eko irailaren 30era arte zenbait ekintza antolatzea aurreikusi da. Ekintza horiek 35. urteurreneko ekitaldiarekin amaituko dira. Ekitaldi hori bat etorriko da Zamudion egingo den APTEren (Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea) Nazioarteko Konferentziarekin.

Ekintza horien guztien helburu nagusia parkearen xedeari, ikuspegiari eta balioei balioa ematea izango da. Logotipo oroigarri bat egin da parkeak berrikuntzan erreferente gisa duen konpromisoa eta dedikazioa ezagutarazteko, hainbat kanal bitarteko komunikazio estrategiaren barruan: webgunea, sare sozialak, enpresa-buletinak eta Euskotek aldizkaria.

Halaber, EHU/UPV, 2021aren hasieran argitaratuko den Parkearen 35 urte hauetako historiari buruzko liburu bat prestatzen ari da. Eta, Parkeak hartzen dituen herrietan ibiliko den erakusketa ibiltari bat ere prestatzen ari da, Zamudion, Derion, Leioan eta Abanton. Bilbora ere helduko da.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
11/03/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako  Elkartegi  berriak  Enkarterri  eskualdeko  garapen  ekonomikoa  eta  lehiakortasuna  sustatuko  ditu  enpresa  berrien  bidez
05/03/2025 SPRILUR

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey  enpresak  Zumaian  zuen  lantegian  52.800  metro  koadroko  eremua  egokitzeko  lanak  hasi  ditu  Sprilurrek
03/03/2025 Lurzorua

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek

Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.