Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 abendua, 2019 Azpiegiturak Sprilur

Basque Rail Way jardunaldiak abiadura handiaren erronkak aztertuko ditu

Topaketa Donostian antolatuko da urtarrilaren 22an

Topaketa Donostian antolatuko da urtarrilaren 22an

Basque Rail Way Nazioarteko Trenbide Jardunaldia Europa mailako erreferente bilakatu da trenbideak maila globalean bideratu beharreko berrikuntzak eta erronkak partekatzeko. Urtarrilaren 22an, topaketa honen IV. edizioa antolatuko da Kursaal Kongresu Jauregian, Euskadiko nahiz Europar Batasuneko trenbide sektorearen ordezkari nagusien parte-hartzeaz.

 

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos operadoreak eta Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca trenbide-kudeatzaileak antolatuko dute. Edizio honetan, hitzaldiek eta mahai-inguruek Abiadura handiko sareak martxan jartzearen erronkak izango dituzte hizpide, horixe baita topaketaren gai nagusia.

 

Iñigo Urkullu Lehendakaria izango da Basque Rail Way topaketako buru, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuarekin batera. Trenbide arloko berrikuntza ardatz izango duen jardunaldi honetan, sektoreko 400dik gora profesionalek parte hartuko dutela aurreikusi da, eraikuntza eta ekipamendu enpresak, azpiegituren operadore eta kudeatzaileak, unibertsitateak eta startup teknologikoak barne hartuta.

 

Goizean, halaber, Francois Davenne UICko (Trenen Nazioarteko Batasuna) zuzendari nagusiak eta Libor Lochman CEReko (Europako Trenbideen Komunitatea) zuzendari exekutiboak parte hartuko dute Alex Arriola SPRI Taldeko zuzendari nagusiarekin, Andres Arizkorreta CAFeko presidentearekin eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusiarekin batera, besteak beste. Trenbide sektoreak Europan zein Euskadin gainditu beharreko erronka berriak dira hitzaldietan eta mahai-inguruetan aztertuko diren gai nagusiak, abiadura handiak eskaintzen dituen aukerei arreta berezia emanez.

 

Abiadura handiko trenbide-sareen onurak eta eskualdeen garapen sozioekonomikoari egiten dioten ekarpena gizarteari ezagutzera ematea da jardunaldiaren helburu nagusia. Egun, Euskadi une erabakigarria dago, izan ere, “euskal Y”-aren obra zibileko lanak amaitu eta etorkizuneko ustiapena prestatzen hasia da.

 

Basque Rail Way topaketa trenbide sektorearen etorkizuneko erronkak ezagutu nahi dituzten arduradun publikoei, profesionalei, enpresei eta erakunde akademikoei zuzenduta dago. Topaketarako izen-emateak egiteko epea irekita dago jadanik jardunaldien webgunean.

 

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak