Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B Lurzorua Nazioartekotzea
Albisteak 7 Azaroa, 2018

865 milioi bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak ekonomia produktiboa sendotzeko, eta Euskadiko azpiegituren lehiakortasuna hobetzeko

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontua berriz ere murriztu egin da, oraingoan %2,7ko jaitsierarekin, oso aurreratua dagoen eta  azken zatian sartuko den AHTaren obran inbertsioa gutxitzen delako.
-

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontua berriz ere murriztu egin da, oraingoan %2,7ko jaitsierarekin, oso aurreratua dagoen eta  azken zatian sartuko den AHTaren obran inbertsioa gutxitzen delako.

Gainontzeko aurrekontua %4,7 handitzen da, kudeaketa-kredituen efekturik gabe.

Lehenengoz jasotzen du aurrekontuak Euskadiko Zentro Teknologikoekin batera landuko den Teknologiaren Partzuergoaren sorrerarako 0.5 M euroko partida.

205 M euro erabiliko dira I+G+b eta digitalizazioan industriaren erronka estrategiko moduan

Enpresa txiki eta ertainei bideratutako bi programa berri jaioko dira: Renove 4.0 programa 5Mrekin eta berrikuntza ez teknologikoari dagokion Haziinova 2,1Mko deialdiarekin

Eusko Jaurlaritzak 480 beka eskainiko ditu atzerrian gazteen prestakuntzarako

Inbertsio ahalegina 130,7Mrekin industria eta teknologia lur sailetan, trenaren azpiegituretan eta portu ezberdinetan egingo diren hobekuntzetan gauzatuko da, Ondarroako lonja barne.

 

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontua 762.562.584 eurokoa da eta %4,7 hazi da, kudeaketa-kredituen eragina kontuan hartu gabe.

 

Kudeaketa-kredituak zenbatuz, aurrekontua 865 milioi eurokoa bada ere, azpimarratu behar da AHTaren obraren inbertsiorako aurrekontua (kudeaketa-kredituak) %36 murriztu dela, obraren exekuzio-maila azken zatian sartuko delako eta zenbait tarte jada amaituta daudelako. Ondorioz, kudeaketa-kredituak zenbatzen baditugu, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren guztizko aurrekontua %2,7 murrizten da.

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontuaren zenbateko nagusiak ondoko arlo hauetara bideratu dira: trenbide-garraioaren azpiegituretarako eta kudeaketarako 238,6 milioi euro, I+G+Brako 205,1 milioi euro (Teknologia, nekazaritza eta arrantzako I+G, Agenda Digitala eta Berrikuntza) eta industriarako 108,8 milioi euroko laguntza, euskal enpresa nazioartekotzeko 23,1 milioi euroz gain.

 

%7,3ko igoera I+G+b eta ekintzailetzarako, enpresa ertain eta txikietan berrikuntza indartzeko programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak 2019an 205 milioi euro inbertituko ditu teknologia, Agenda Digital, berrikuntza ez-teknologiko eta nekazaritza eta arrantza arloetako I+G+B programetan. Gainera, aurrekontu honen bitartez, 100 milioi euro baino gehiagoko hainbat urtetarako konpromisoak hartzen ditu 2022. urtera arte.

 

Euskadiren posizionamendu teknologikoak duen garrantziaren ondorioz, aurrekontu honek lehenengoz jasotzen du Euskal Teknologia Partzuergoaren eraketarako partida.

 

2019an programa berri bat gehituko da HAZIINOVA 2,1 M euroko deialdiarekin, ETEetan berrikuntza ez teknologikoa sustatzeko asmoz, komertzializazio, marketin eta enpresen gestioari bideratutako mikro-proiektuentzat.

 

Zibersegurtasunaren alorrean enpresek dituzten beharrak ere hartu dira kontutan, Euskadiko Zibersegurtasun Zentroari bideratutako 1,3 Mko partidarekin eta ETEak laguntzeko programarako 600.000 euroko deialdiarekin.

 

5,9 M euroko partida jarri da ekintzailetasuna eta BIND 4.0 azelerazio programarako, lehenengoz deialdia elikaduraren alorrera ere zabalduko delarik.

 

Industria 4.0 gehiago eta indartu egingo da inbertsioa eremu ahuletan

Industrializazio handiago eta hobeago baten aldeko apustuak isla du 2019ko aurrekontuan. Enpresek 4.0 industriarekin erlazionaturiko aktiboak eskuratzeko programa berri bat aktibatuko da, 5 miloiko deialdiarekin.

 

Gainera Eremu Ahuletarako Talka Planarekin lerrokatuta, Eusko Jaurlaritzak INDARTU programa sendotuko du 12 miloiko zuzkidurarekin. Ezkerraldean eta Oarsoaldean, edo langabezia tasa altuak dituzten herrietan inbertsio produktiboak egin eta enplegua sortzen duten enpresek itzuli beharrik gabeko diru laguntzak izango dituzte.

 

Era berean, industria-garapena babesteko esparruan, enpresek aitortutako ibilbidea duten programak mantentzen dira: Gauzatu programa 28 milioi eurorekin, Enpresentzako Kredituak 27 milioi eurorekin, edo krisian dauden enpresentzako Bideratu Berria programa 2 milioi eurorekin.

 

Efizientzia energetikoa, proiektu estrategikoak eta berriztagarrien aldeko apustua

2018an izandako arrakastaren ondorioz 2019an Industria Poligonoetarako Renove Planari eutsi egingo zaio, ekipamenduen berrikuntzarako 4,6 miloi eurorekin. Horietatik 1,5 milioi euro Energiaren Euskal Erakundearen bitartez bideratuko den energia-eraginkortasuneko proiektutarako izango dira. Gainera, efizientziaren alorraren aldeko apustuaren bidetik Euskal Energiaren Erakundeak aurrezpen eta efizientziarako laguntzak mantenduko ditu 10,6 miloi euroko partidaren bidez.

 

Lehenengoz jasotzen du aurrekontuak Energy Inteligence Centerrerako zuzkidura, 12 miloirarteko hainbat urterako konpromisoarekin, eta energia berriztagarria sortzeko instalakuntza berrien alorrean azpimarratzekoa da EEEren esku-hartzea ARASURen egingo den energia fotovoltaikoaren proiektu publiko-pribatuan.

 

Enpresen nazioartekotzerako 23,1 M euro

 

Ekonomiaren irekiera eta enpresen nazioartekotzea dira EGA sailaren lerro nagusietako bi eta horretara, 23,1 M euro zuzenduko dira SPRIn atxikita den Nazioartekotze Euskal Agentziaren bitartez.

 

Esportazten hasten ari diren euskal enpresen jarduera bultzatzeko, ZABALDU laguntza programa berria indarrean jarriko da 5,5 M euroko deialdiarekin. Honekin, esportazio maila altua duten enpresentzat dagoeneko indarrean dagoen SAKONDU (800.000) programa osatzen da.

 

Eusko Jaurlaritzak 2019 urtean 480 beka eskainiko ditu 7 M zuzkidurarekin. Nazioartean maila profesionalean jardun nahi duten 100 BEINT beka eta euren formakuntza atzerrian garatu nahi dutennentzat beste 380 Global Training beka.

 

44,4 M euro industria eta teknologia lur eremuetarako

2019an mantendu egingo da 2018an eginiko inbertsio ahalegina bai Parke Teknologikoetarako espazio berrien alorrean baita Industria Poligonoen zabalkuntza eta modernizazioaren alorrean, nahiz eta banda zabalaren ezarpena ia erabatekoa den eta kontzeptu hau oso txikia izango den.

 

Parke Teknologikoan sareak 19.8 M euroko inbertsioa jasoko du, hauek izanik partida azpimarragarrienak:

Geldo urbanizazioa (Derio) 3.500.000€
Ezkerraldeko zabalkundea 11.000.000€
Miramonen A-2.2 eraikinaren eraikuntza, A-2.1 erakina amaitzea eta beste instalazio batzuk 3.147.000€
PIE 2ren eraikuntzaren amaiera eta partzela eta eraikinetan hobekuntzak Arabako Parke Teknologikoan 654.548€

Sprilurren inbertsioak hiru lurraldeetan zehar zabaltzen dira 24,6 Mko inbertsioarekin industria-poligonotan:

POLIGONOA HERRIA ZENBATEKOA  KONTZEPTUA
VIAP Gasteiz 1.515.000  Lursaila erostea (300.000 m2 x
5 €/m2)
Subillabide Iruña Oka 800.000  Lursailak erosteko aukera
(4€/m2)
Sidenor Azpeitia eta Elgeta 1.336.000  Plan Berezia eta Urbanizazio
Ekintza Proposamena
(Legazpin) eta Eraikuntzaren
egokitzea (Elgetan)
Eskuzaitzeta Donostia 3.500.000  Urbanizazio kuotak 2018 eta 2.
Fasea
Arroa Behekoa Zestoa 880.600  Elesako lursailaren bererosketa
Beste batzuk 320.000
GUZTIRA   8.352.247

 

ELKARTEA ZENBATEKOA KONTZEPTUA
BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA, S.A. 4.119.448 Gametxo eraikuntza eta Irunen lursailak erostea
GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA, S.A. 2.500.000 Kanpandegi Urbanizazioa
.

BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A.

 

682.929 Muxikan lursaila erostea
TOLOSALDEKO APATTAERREKA INDUSTRIA LURRA, S.A. 506.046 Apattako bigarren urbanizazio fasea
BETERRI KOSTAKO INDUSTRIALDEA, S.A. 3.000.000 Errotaberri Urbanizazioa
ABANTO ZIERBENAKO INDUSTRIALDEA, S.A. 928.708 Pinoa Parzelaren edifikazioa
ARRATIAKO INDUSTRIALDEA, S.A. 2.722.074 J lursailaren edifikazioa eta lursailen erosketa
BIZKAIA SORTALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A. 1.150.000 Okamika II pabilioiaren edifikazioa
DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. 500.000 Lursaila erostea
ARABAKO INDUSTRIALDEA, S.A. 148.000 Planeamendua (Lapuebla)  eta bulegoetan lanak Jundiz
16.257.205
TOTAL GRUPO SPRILUR 24.609.452

Bertako produktuaren promoziorako partida berriak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzari dagokion aurrekontuak %0,9 egingo du gora, eta azpimarratzekoak dira landa garapenari dagozkion bi programak Erein (8,9M) eta Leader (5,3 M). Lehiatu programak, bertako produktua promozionatzeko programak igoera nabarmena izango du 12,2 Mko deialdiarekin aterako baita.

 

Partida berriak jasotzen dira arodaren sustapenerako alderantzizko ekimenetarako (300.000 euro); Garagardogile Artisauen Elkartea (50.000), eta Añanako Gatzaga Fundazioa (20.000) babestuko dira.

 

Emakume nekazariak eta lan segurtasuna lehen sektorean

Nekazaritza eta Abelzaintza zuzendaritzak 50.000 euroko (100.000raino handitu daitekeen) partida berria abiatuko du  Emakume Nekazarien Estatutuari dagokion Ekintza Plana egikaritzeko eta 100.000 euro bideratzen ditu nekazal esplotazioen leku-aldaketa errazteko.

 

Era berean 60.000 euro izango dira Preven II Planerako, lehen sektorean lan segurtasuna bermatzeko garatuko den planerako.

 

22,2 MM arrantzarako eta Ondarroa eta Bermeoko lonjen lanetan aurrera egiteko

Arrantza sektorearekiko apustua argi geratzen da aurrekontuek arrantza egiturak hobetzeko jasotzen duten 7,3 Mko deialdiarekin eta Ondarroa eta Bermeoko lonjetako lanak egin ahal izateko aurrekontu igoerarekin, 5-7 miloirarte iritsiko delako zuzkidura. Bermeon proiektuaren erredakzioa abiatuko da.

 

Itsasoratu, belaunaldien erreleborako programa mantendu egingo da (100.000), Formazio programa (120.000) eta atunero izozkailuen Plan Estrategikoa ere bai (250.000), beste ekimen batzuen artean.

 

AHTren azken zatiak, garraio elektrikoa eta Eusko Trenen erosketa berriak

Material mugikorra

  • 4 tranbia berri Eusko Trenen Gasteizen Angulematik Unibertsitaterainoko zabalkundea martxan jarri ahal izateko
  • Teknologika hibridodun 9 autobus berri, Gipuzkoako Foru Adundiarekin kontzesio akordioaren arabera, 3,98 M

Trenbide azpiegiturak

ETSren inbertsio esanguratsuenak, guztira 73,7 MM  euro

INBERTSIOAK 73.761.000 €
Lugaritz-Easo tren saihesbidearen lanak (Donostia) 28.700.000 €
Ermuako geltoki berria eta banatzea 5.940.000 €
Eibar – Azitain estalketa 200.000 €
Línea 3 –Casco Viejoko frontoia berriz jartzea 1.624.000 €
Gasteizko tranbiaren zabaltze lanak (Unibertsitatea, Salburua, eta geltokietan hobekuntzak) 15.352.000 €
Bilboko tranbiaren zabaltze lanak (Atxuri-Bolueta) 500.000 €
Txorierri, Hendaia, Deba eta Amorebietako estazioak berritzea 5.221.000 €
Durango – Lebario urbanizazioa eta beste ekintza batzuk 542.000 €
Trenbide-pasaguneak kendu eta trenbideak konpontzea 2.632.000 €
Beste ekimen batzuk (proiektuak, dauden azpiegiturak hobetzea…) 13.050.000 €

Portuak

Portuetako inbertsioa 6,96 M euroraino iritsiko da, sakonerak mantentzeko dragatze lanak egiteko, eta lurreko azpiegituretan mantenu eta konponketa lanak egiteko.

BIZKAIKO PORTUETAN LANAK 2019
Xixili moilaren berrikuntza Bermeon 2.725.500
Dike ezberdinak sendotzea 200.000
Armintzako Portuko erribera moilaren berrantolaketa 115.000
Bermeoko portuko harri ezponda 30.000
Lekeitioko Portuko moilaren zimendatzea
Eraikuntzetan lanak 100.000
Lan eta likidazioetan inzidentziak 200.000

 

GIPUZKOAKO PORTUETAN LANAK 2019
Babes dikeetan sendotze lanak 600.000
Mutikuko kanpoko babes dikea 200.000
Orioko eskubi aldeko paseoa eta bideratze harri-lubeta 200.000
Orioko ezker aldea 120.000
Hondarribiko Portuko benta moila 475.000
Orioko  herriko plazako moilaren handitzea 963.086
Eraikinetan lanak 100.000
Lanak eta likidazioak 200.000
BESTELAKO EKIMENAK
Ezponden konponketa eta sendotze lanak 50.000

 

BIZKAIAKO PORTUETAN PROIEKTU ETA AZTERKETAK 2019
Babes dikeak sendotu 100.000
Proiektuen erredakzioa 50.000
Plentziako ibaiaren bideratzea 150.000
BESTE ZERBITZU BATZUK
Bermeoko Xixili moilaren konponketa 90.000

 

GIPUZKOAKO PORTUETAN PROIEKTU ETA AZTERKETAK
Babes dikeak sendotu 200.000
Mutikuko kofradia zaharra birgaitzea 100.000

 

Garraio publikoaren elektrifikazioa

 

2019an 7,46M€ erabiliko dira Gasteizko BEIaren ezarpenerako. Aurrekontuek proeiktu konstruktiboa erredaktatzeko eta Donostian ere Autobus Adimendua (BEI) martxan jartzeko kompromisoa jasotzen du (500.000 euro).

 

Bide batez Bilboko Metroa, Leioa eta Unibertsitate Kanpusa lotuko dituen BEI sistema ezartzeko beharrezkoak diren kredituak ere jasotzen ditu (600.000 euro).

 

NRFPV eta Hego Sahiesbidea (kudeaketa kredituak)

Aurrekontu orokorra 13,5 jaisten da, bereziki euskal Yren aurrekontua 156,2M€tik (2018) 99,4M€ra jaisten delako. Jaitsiera hau ematen da Bergara eta Astigarraga arteko plataformaren ia zati guztiak (17) amaituta daudelako, Hernani-Astigarraga zatia izan ezik. Zati honen kontratua ebatzia izan da eta berriz lizitatuko da.

 

Hego Sahiesbidearen enkomendari dagokionez, aurrekontuak ere behera egiten du (5,1Mtik 3,9Mra) dagoeneko lehen fasearen, Serantes-Olabeaga arteko tunelaren azterketa informatiboa amaituta dagoelako eta 2019an Sustapen Ministerioak tramitatu egin behar duelako, ondoren eraikuntza proiektuen erredakzioarekin hasi ahal izateko. 2019an zehar bigarren fasearen Barakaldo-Basauri arteko zatiaren azterketa informatiboa egingo da.

Lotutako albisteak

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

2026–2027  aldirako  Europako  finantzaketa  AA,  zibersegurtasuna  eta  teknologia  digitalen  arloan:  deialdien  gakoak  eta  euskal  industriarentzako  aukerak
18/03/2026 I+G+B

2026–2027 aldirako Europako finantzaketa AA, zibersegurtasuna eta teknologia digitalen arloan: deialdien gakoak eta euskal industriarentzako aukerak

Europak bere politika teknologikoa berriz definitzen du: subiranotasun digitala eta funtsezko teknologien hedapen industriala. Testuinguru horrek aukerak irekitzen dizkio euskal industriari adimen artifizialean, zibersegurtasunean, mikroelektronikan edo konputazio aurreratuan, eta, aldi berean, Europako deialdietan parte hartzeko eskakizun berriak ere ezartzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.