Nazioartekotzea


20 urte baino gehiago daramatzagu lanean, nazioartekotzeko asmoa duten enpresa proiektuei garatzen laguntzen, edozein sektoretakoak direla ere.

 

Kartara eginiko zerbitzua da, esportazioak eta inportazioak sustatzeko, merkatu estrategikoetan posizionatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko, merkataritza eta produkzio ezarpenak egiteko behar den laguntza teknikoa emateko, eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuei laguntzeko. Gainera, aholkularitza ematen diegu Europako aliatu onena Euskadi dela uste duten atzerriko inbertsiogileei.

 

Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa badazu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, hemen gaude zure negozioari laguntzeko.

spri munduan

Ikusi duzu zein herrialdetan dauzkagun bulegoak?

Gure kanpo sareak 15 bulego propio eta 60tik gora aholkulari dauzka mundu osoan zehar.
Ongi posizionatutako aliatua.

Jarri harremanetan gure kanpo sarearekin

SPRIren Kanpo Sarearen Zerbitzuak

Desberdintasun handiak daude enpresa bakoitzaren nazioartekotze graduen eta faseen artean. SPRIko nazioartekotze arloak, bere Kanpo Sare osoaren laguntzarekin, enpresaren neurriko zerbitzuak eskaintzen ditu atzerrira irteteko prozesu osoan.

 

01

HASTAPENAK: ZURE ENPRESAK ORAINDIK ESPORTATZEN EZ BADU

Aztertuko dugo zure enpresa esportatzeko prest dagoen, zein den bere benetako potentziala, eta baita ere zeintzuk diren merkatu eta herrialde egokienak beretzat. Prozesuan sortzen diren premiak planteatuko dizkizuegu eta nazioarteko merkatuan jarduera abiarazten lagunduko dizuegu, enpresa bakoitzarentzat eginiko plan erreal eta fidagarri batekin.

02

SENDOTZEA: ESPORTAZIOAK EMENDATZEKO

Jomuga-merkatuetan aldizkako ekintzak egin badituzu eta zure presentzia errotu nahi baduzu, esportazio jarduera sendotzen lagunduko dizugu merkaturatze kanal egonkorrak garatuz. Horretarako, zure negozio ereduari ongien egokitzen zaion enpresa-egitura aurkitzen saiatuko gara.

03

EZARPENA: NAZIOARTEKO POSIZIONAMENDUA

Esportazioak modu jarraitu eta egonkorrean mantentzeko, zure presentzia errotzen lagunduko dizugu merkataritza edo produkzio egiturak sortuz, horiek zehastuko baitute zure enpresaren posizionamendua jomuga-merkatuan.

Zerbitzuak

MERKATUKO ADIMENA

  • Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
  • Produktuaren arantzelen azterketa: inportazioak / exportazioak.
  • Bidaia-agendak prestatzea.
  • Laguntza.
  • Azoketarako laguntza.
  • Erakunde publikoekiko harremanak eta tramiteak.

JOMUGA-HERRIALDEKO EGITURA

  • Tokiko bazkideak identifikatzea.
  • Lursailak, pabilioiak, bulegoak, instalazio espezialitzatuak bilatzea.
  • Orientazio Juridikoa eta Fiskala, laguntza publikoak.
  • Aholkularitza jomuga-herrialdeko bankuko kontuak irekitzeko tramiteetan.
  • Laguntza produktua homologazio organismoetan erregistratzeko, Jabetza Intelektual Industriala.
  • Atzerriko giza-baliabideak bilatzea eta lehen aukeraketa egitea.
  • Bulego Birtualaren zerbitzuak.
  • Banatzaileak, eragileak, bezeroak bilatzea.

 

SAREA ZABALTZEKO ZERBITZUAK

  • Tokiko banatzaileen aldi-baterako jarraipena.
  • Hornitzaileak bilatzea.
  • Tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak.
  • Laguntza Esportazio Partzuergoak atzerrian sortzeko.

FINANTZAKETA

Laguntza Organismo Multilateralek eginiko lizitazioetan:

  • 1. urratsa: ebaluazioa eta estrategia.
  • 2. urratsa: prospekzioa eta negozio bilaketa.
  • 3. urratsa: merkataritza jarduerarako laguntza.

Multilaterak

 

Ekimen honek erraztasunak ematen dizkie Euskadiko enpresei nazioarteko proiektu multilateraletan parte har dezaten, eta hartarako, Euskal Autonomia Erkidegoak lehiakortasunaren eta eskualde-garapenaren arloko politika publikoetan duen esperientzia baliatu nahi du.
Ekimen honen bidez, euskal enpresentzako —bereziki, zerbitzu aurreratuen sektorekoentzako— negozio-aukerak sortu nahi dira nazioartean, Euskadik eta bere erakundeek politika publikoen arloan duten izen ona oinarritzat hartuz.

EUSKAL ENPRESENTZAT

  • Aukerak atzematea merkatu multilateralaren esparruan.
  • Garapeneko Organismo Multilateralen lizitazioetara aurkezten diren enpresei laguntzea.
  • Garapeneko Organismo Multilateraletara sartzeko kanal bat eskaintzea.
  • Ekimen publiko-pribatuetan parte hartzea.

BESTELAKO ERAKUNDE PUBLIKOENTZAT

  • Azterketa bisitak hartzea.
  • Training-a.
  • Laguntza teknikoa.
  • Mentoring instituzionala.
  • Aliantza instituzionalak.

GARAPENEKO ORGANISMO MULTILATERALENTZAT

  • Nazioarteko sareetan eta jardunaldi tematikoetan parte hartzea.
  • Lankidetza hitzarmen espezifikoak.

 

Laguntza Organismo Multilateralen lizitazioetan

I. FASEA – Ebaluazioa eta estrategia:

a) Enpresaren potentziala aztertzea
b) Nazioartekotze Plana egitea
c) Eratorritako proiektuak finantzatzea

 

II. FASEA – Prospekzioa eta negozio bilaketa

a) Merkatu multilateralen behatokia
b) Tokian bertako ordezkaritza, posizionamendu aktiboa eta aukeren prospekzioa nabarmenduz.

 

III. FASEA – Merkataritza jarduerarako babesa

a) Bitartekaritza argibide teknikoetarako
b) Eskaintzaren berrikuspen teknikoa
c) Tokiko bazkideak identifikatzea
d)Laguntza tokiko bazkideekin negoziatzeko
e) Laguntza proiektuaren finantzaketa-zikloan, Multilateralen sektore pribatuko leihatilen bidez.
f) Laguntza jarduera egonkorretarako
g) Agendak / Bilerak antolatzea

 

“2014an 55 laguntza-zerbitzu eman ziren Proiektu Multilateraletan eta Nazioarteko Proiektuetan parte hartzeko”

 

Azken ordukoa!

Gaurkotasuneko albisteak
euskal enpresarentzat

Aurkitu erraz-erraz gure eduki guztiak
Aurkezpenak, bideoak, albisteak, elkarrizketak