Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Beint bekak 2024

Eskuratu kanpo-merkataritzari buruzko nazioarteko esperientzia atzerrian praktikak eginez

Ikasleentzat

Beint zara? Sartu zure espedientean.
Sartu hemen!

Enpresentzat

Talentua duten gazteak behar dituzten enpresa internazionalizatuak bilatzen ditugu. Sartu hemen!

Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

BEINT bekak 2024

70.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak atzerrian prestakuntza jasotzeko eta nazioarteko merkataritza arloko profesional bezala itzultzeko.

BEINT nazioarteko beka programaren helburua da nazioartekotze arloko trebakuntza ematea titulatutako euskal gazteei, eta horretarako, laguntza ematen zaie atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa jaso dezaten eta mugikortasuna errazten zaie, nazioartekotutako erakunde eta enpresen bitartez.

Badakigu funtsezkoa dela ongi menderatzea nazioarteko merkatu berrietara sartzeko eta ingurune kultural desberdinetan lan egiteko behar diren gaitasun teknikoak eta trebetasunak, biziki garrantzitsuak direlako zure karrera profesionala bultzatzeko eta euskal enpresa-sarea sendotzeko nazioarteko esperientzia duten profesional berriekin.

BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatzen da eta graduko unibertsitate-titulua duten 30 urtetik beherako Euskadiko gazteei zuzenduta dago. 30.000 eta 70.000 euro bitarteko zuzkidura du pertsona bakoitzeko, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.

Epeak

Hasiera data: Laster
Amaiera data:
Zehaztu gabe

2 urteko nazioarteko prestakuntza 3 fasetan banatuta:

1_

Gradu-ondoko prestakuntza:

Nazioartekotzean espezializatutako gradu-ondoko prestakuntza. 4 hilabeteko iraupena izango du eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaituko da.

2_

Praktikak erakundeetan:

12 hilabetez, 2024ko urtarriletik abendura bitartean, praktikak egingo dituzu nazioartekotzea sustatzen duten erakunde publikoetan.

3_

Praktikak enpresan:

8 hilabetez, 2024 edo 2025eko urtarriletik abuztura, praktika profesionalak egingo dituzu enpresa nazioartekotuetan edo beste organismo multilateral batzuetan.


Zure moduko enpresa internazionalizatuak bilatzen ditugu, talentudun gazteak bilatzen dituztenak. Bidali zure eskaintza!

100 plaza, honela banatuak:


· A modalitateko 80 beka gehienez (programaren 1., 2. eta 3. faseak egingo dituzte).
· B modalitateko 30 beka gehienez (programaren 1. eta 3. faseak egingo dituzte).

Zer eskaintzen du?

BEINT bekek eskaintzen dizute

30.000 eta 70.000 euro bitarteko zuzkidura, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.

Enpresa multilokalizatuak eta nazioarteko salerosketak kudeatzen ikasteko aukera.

20 hilabeteko praktikak enpresetan eta nazioartekotzearen arloan diharduten beste erakunde batzuetan.

Etxera itzultzean esperientzia handia bildua izatea izen handiko nazioarteko erakunde eta enpresetan.

Zertan laguntzen dizu?

BEINT bekek laguntza emango dizute

  • Zure prestakuntza hobetzeko, kanpo-merkataritzan espezializatuz.
  • Nazioarteko merkatuetan lan egiteko behar diren ezagutza teknikoak eta gaitasunak eskuratzeko.
  • Zure esperientzia profesionala hobetzeko, enpresa nazioartekotuetan eta nazioartekotzea sustatzen duten erakundeetan lan eginez.
  • Esperientzia pertsonal paregabe bat bizitzeko, kultura eta ohitura berriak ezagutuz.
  • Etorkizunerako harreman profesionalak sortzeko.
Norentzat da?

Kanpo-merkataritzan trebatu eta zure esperientzia profesionala hobetu nahi duzu?

30 urte baino gutxiago badituzu, unibertsitateko goi-mailako graduko titulua baduzu eta ingelesa menderatzen baduzu, eskatu ditzakezu BEINT bekak. Zure zain gaude!

Ohiko galderak

Ohiko galderak

2024ko martxoaren 19tik apirilaren 19ra.

Zehaztu gabe.

2024ko ekainaren erdialdean

2024ko uztailetik abendura.

Titulua edo ordezkagiria 2024ko maiatzaren 31 baino lehen eduki behar da.

Eskatu hemen

Eman izena orain BEINT beketan, eta itzul zaitez etxera nazioarteko merkataritzako lehen mailako profesional gisa

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

2024ko BEINT beka eskuratzeko, bete eskaera.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefonoa 900 929 393

Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu